HIGINIO RIVERO: Paralinpiar Jokoak Tokyo, mugarik gabeko borroka

Higinio Riverok bere esperientziatik erakutsiko digu, Paralinpiar Jokoak xedea izanik, nola bilatzen duen errendimendurik onena. Piraguistak goi errendimenduaren jardunean eragina duten hainbat parametro aztertuko ditu: prestakuntza fisikoa, teknika, planifikazioa, materiala... Higiniok Tokyoko Paralinpiar Jokoetarako txartela lortu zuen 2019an Szegeden jokatutako Munduko txapelketan.

Basque Team-eko ONLINE TOPAKETAK [kirol errendimendua] OSTEGUN TEKNIKOAK

DATA: Uztailak 2 
ORDUA: 18:00-19:00
HIZKUNTZA: Gaztelania
FORMATOA: Online (Ponentzia bat + mahai-ingurua)
(Izena-emateko: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.)  

 

Euskal Kanoe Federakuntzaren laguntzarekin antolatutako hitzaldiaren ostean, Higiniok Basque Team eta Fadurako HTZko Aitor Alberdi kirol teknikariak zuzendutako mahai-inguruan parte hartuko du aurretik landutako kontzeptuetan sakontzeko. Ikus-entzuleek galderak eta komentarioak egiteko aukera izango dute.   

Errendimendu-topaketaren batean izena eman nahi duzuenek, idatzi mesedez Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera. 

Kayak surfaren historia

Datorren ostiralean, uztailaren 3an, 19: 00etan, Kayak Surfaren azken master classa izango da ikusgai, eta bertan, kayak surfaren historia aztertuko dute, Luis Abando (Euskadi), Alvaro Gonzalez (Costa Rica), Malcolm Pearcey (Ingalaterra) eta Rick Starr (AEB)-ek..

Jarraitu ahal izateko, hau da esteka:

 

https://zoom.us/j/96991703264

 

EKF-tzako egoitza berriro irekita

Alarma egoeraren amaiera eta normaltasun berriaren hasierarekin, Euskal Kanoe Federakuntzako egoitza jendeari arreta emateko ireki da berriro.

Kayak Surfeko arbitraje-irizpideen bateratzea

Eskarmentu handiko bi epaile, Jon Moja eta Gabriel Landini, izan ziren jardunaldiko hizlariak.

Jon Mojak, surfeko epaileak, gure lehiaketa askotan parte hartu ohi duenak, arbitraje egokia egiteko hainbat gako eman zituen.

Gabriel Landini Argentinako epaileak, Mar de Platako Kayak surfaren garapen eta sustapenaren arduradunetako batek, arbitrajean erabilitako ikuspuntu eta irizpideak eman zituen.

Olatua hiru zatitan banatu zuten, olatuaren abiadurarekin, maniobren garapen eta itxierarekin.

Gomendioen artean, bideo asko ikustea izan zen horietako bat. "Heat Analizer" erraminta erabiltzea ere, maniobren puntuazioa eta exekuzioa ikus daitezkeelarik, esleitutako interpretazioak eta puntuazioak ulertu ahal izateko.

Epaile Buruak lehiaketa batean egiten dituen lanez, egin beharreko urratsez eta kontuan hartu beharreko alderdiez ere hitz egin zuten.

 

 

Normaltasun berria

Argitaratuak izan dira, 14/2020 DEKRETUA, ekainaren 18koa, Lehendakariarena, zeinaren bidez deklaratzen baita deseskaladarako planaren 3. fasea gainditu dela.Horrenbestez, indargabetuta geratuko dira alarma-egoeraren esparruan hartutako neurriak, eta 2020ko ekainaren 19ko 00:00etan hasiko da «normaltasun berria». 

AGINDUA, 2020ko ekainaren 18koa, Osasuneko sailburuarena, COVID-19ak eragindako osasun-krisialdiari aurre egiteko beharrezkoprebentzio-neurriei buruzkoa, Normaltasun Berri­rako Trantsiziorako Planaren 3. fasea gainditu eta gero.

Ur Lasaietako epaileen teleformakuntza berria

Aurreko ikastaroaren arrakastaren ondoren, Teleformakuntza bidez burutuko den ur lasaietako epaile formakuntza eskaintza berri bat zabaltzen da.

Ur lasaietako ikastaroa, ekainaren 24tik 26ra ospatuko da, arratsaldez, 17:00h-tatik 20:00h bitartean, epaile axiliarrentzat.

Oinarrizko edo titulu nazionala eskuratu nahi dutenek, ekainaren 24tik 26ra bitarteaz gain, ekainaren 29 eta 30ean ere aritu beharko dutelarik.

Zoom plataformaren bitartez emango dira ikasgaiak eta ikasle orok, ordutegi horretan jarraitu beharko ditu.

Azterketak presentzialki burutuko dira, behin alarma egoera kendu eta baimentzen dutenean.

 

Hemen topatuko duzue ikastaroen informazioa edo web orrialdeko formakuntzen atalean.

Ur lasaietako ikastaroa.

Jokabide-kodeari atxikitzea

Euskadiko Kanoe Federazioak bat egin du CSD-eko kirolaren kudeaketaren eredugarritasunerako eta gardentasunerako emandako jokabide-kodearekin.

Horrela, hitzarmena sinatzen duten erakunde edo instituzioen barruan betearazteko konpromiso argia eskatzen du, arau eta mekanismo eraginkorren bidez, betetzen dela bermatzeko.

Kode honen helburua lankidetza eta elkarrizketa eraikitzaileko dinamikak sortzea da, zintzotasunean, gatazkak adiskidetasunez konpontzean eta kirol-munduko eragileen arteko errespetuan oinarrituta. Bestalde, lankidetza- eta errespetu-giro hori gizarteak kirolaren irakasletzat hartzea bilatzen du, zuzendariak eta kudeatzaileak gizartearen eredu izan daitezen.

Kodea 7 zutabe etikotan oinarritzen da:

 

1.- sektoreko erakundeen artean KONFIANTZA sortzea.

2.- ZUZENTASUNEZ jardutea.

3.- ELKARRIZKETA zintzoa, zuzena eta eraikitzailea egitea.

4.- gatazkak eta desadostasunak ADISKIDETASUNEZ konpontzea.

5.- elkarrekiko ERRESPETUA eta NEURRITASUNA izatea adierazpen publikoetan, eta, bereziki, gatazkak konpontzeko prozesuan.

6.- GARDENTASUNA eta ETIKA sustatzea.

7.- zuzendarien eta kudeatzaileen EREDUGARRITASUNAZ jabetzea, kirolaren balio positiboekin bat etorriz.

Master class Kayak surfean epaitzeko irizpideak√

Datorren ostiralean, ekainak 19, kayak surfeko master class jardunaldi berri bat emango da, kayak surfa epaitzeko irizpideak aztertzeko.

Hizlariak Jon Moja surf epailea izango dira. Eta Gabriel Landini epaile argentinarra.

Jardunaldia 19: 30ean hasiko da. Esteka honen bidez jarraitu ahal izango da:

https://zoom.us/j/98721630772

Agindu berria eta gomendioen gida

Ekainaren 12ko SND/520/2020 Agindua argitaratu da. Horren bidez, alarma-egoera deklaratu ondoren ezarritako muga nazional jakin batzuk malgutzeko zenbait agindu aldatzen dira eta normaltasun berri baterako trantsizioa egiteko planaren 3. fasera igarotzen diren lurralde-unitateak ezartzen dira.

 

Jarduera fisikoaren eta kirolen eremuan normaltasun berri baterako gomendioen gidaren azken bertsioa.

 

Contactar

Paseo Anoeta 7 / Anoeta Pasealekua 7

Donostia - San Sebastian

Gipuzkoa

20014

Email: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Tel: 943 051365

Colaboradores

 

  A BILIN 21