Maratoiko palistek Kroaziako Metkovic hirian ospatutako Munduko Txapelketako partaidetza amaitu dute.
Irati Osak (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-Adarreko P.K.), egungo Europako Txapelduna K-2 mailan, K-1 eta K-2 txapelketak jokatu zituen, seigarren izan zen K-2an, brontzearen bila azken unera arte borrokan aritu ondoren eta bederatzigarren izan zen K-1ean.
Eider Amundarain bere klubeko kideak 23 urtez azpiko k-1 emakumezko mailan lehiatu zuen, eta 15. postuan bukatu zuen.
Eta palista gazteena, Malen Juaristi (S.D.Santiagotarrak) hamargarren izan zen emakume junior K-2an.
Seon, Slalomeko azken Munduko Koparen eszenatokia izan da eta ezin zuen hobeto amaitu Maialen Chourrautentzat (ATSS).
Olinpiar Jokoen sentsazio gazi-gozoaren ondoren, bere bertsiorik onena emanez egin zion aurre Munduko Kopari, finalean nagusitasunez irabaziz.
Miren Lazkano (ATSS) finalaren atarian geratu zen, kanoa emakumeen finalerdietan hamaikagarren postuan amaituz. Klara Olazabalek (S.D.Santiagotarrak) ez zuen zorte bera izan, finalerdietan 30. bukatu baitzuen, +50 penalizazioa jaso ondoren.
Leire Goñik (ATSS) 21. bukatu zuen K-1 emakumezkoaren finalaurrekoetan, sailkatze fae bikaina burutu eta laugarren sailkatuz finalerdietarako.
Markel Imaz (ATSS) 33. geratu zen, kanporaketak gainditu ezinda.
Kayak cross-ean, Miren Lazkano 18. geratu zen serieetan, Maialen Chourraut 19. izan zen. Leire Goñi 31. izan zen Time Trialetan.
Iraileko azken asteburuan kayak surfeko palistak, Munduko Selekzioko kideak, uretara sartuko dira kayak surfeko Euskadiko Kopako laugarren proba jokatzek, Sopelan. Izenemateak esteka honen bidez egin behar dira:
Villajoiosan jokatu da Espainiako itsas-kayak Txapelketa eta euskal ordezkariek hemeretzi domina eskuratu dituzte. Hamabi urre, bost zilar eta bi brontze.
Euskal ordezkari gazteenak, Calasparran aritu ziren Erkidego arteko Slalom-eko Españako txapelketan eta Euskadira bueltatu ziren bigarren postu batekin eta hamalau dominarekin, lau urre, sei zilar eta lau brontze.
Ainhoa Segura (ATSS) protagonistetako bat izan zen, urrea eskuratu zuen emakume kadete C-1, K-1 eta kayak cross-ean eta zilarra emakume kadeteen C-1 patruilan, Telma Garasa eta Ainhoa Seren-ekin batera.
Mario del Tesok (ATSS) ere urea eskuratu zuen gizonezko kadete C-1ean, zilarra kayak cross-ean eta gizonezko kadeteen k-1 patuilan, Oier Azpillga eta julen buenorekin batera eta hirugarren izan zen gizonezko kadete K-1ean.
June Deus (ATSS) zilarra eskuratu zuen emakume infantil A C-1ean eta urrea eta zilarra emakume infantil K-1 eta C-1ean, hurrenez hurren, Jara Castells eta Lia Guerrerorekin batera.
Oier Azpillagak kayakeko patruilaz gain, zilarra eskuratu zuen gizonezko kadete K-1ean eta brontzea gizonezko kadete C-1ean, Julen Bueno eta Jon Otegirekin batera.
Lia Guerrero bigarren izan zen emakumezko infantil K-1ean, patruiletan eskuraturiko bi dominez gain.
Jara Castells, hirugarren izan zen emakumezko infantil K-1ean eta zilarra kayak cross-ean, patuiletan urrea eta zilarra eskuratu zituelarik.
Gorka Martin (S.D.Santiagotarrak) hirugarren izan zen kayak cross-ean, gizonezko infantil mailan.
Marcos del Teso, Mikel Seren eta Jon Cirizak osaturiko patruila hirugarren izan zen gizonezko infantil C-1-ean.
Atletico San Sebastián txapeldun izan zen kluben sailkapen nagusian Kayak cross-ean eta bigarren slalom-ean eta S.D. Santiagotarrak hirugarren bietan.
La Seu d’ Urgell-en jokatu da Españako Slalom eta Kayak Cross-eko txapelkeat eta euskal ordezkarien emaitzak bikainak izan dira, jokoan zeuden domina asko eskuratuz.
Slalom-ean hogeitaseidomina eskuratu dira, bost urre, bost zilar eta zazpi brontze eta patruiletan, bi urre, lau zilar eta hiru brontze guztira.
Urrea:
Ainhoa Segura Miranda (ATSS) Emakumezko Kadete C-1
Uzbekistanen (Samarkand) egin da distantzia ez olinpikoetako Munduko Sprint Txapelketa, non Iñigo Peñak K-2 1000m eta K-4 mistoa 500m jokatu dituen, proba bakoitzeko laugarren eta zortzigarren postuak lortuz hurrenez hurren, nazioarteko denboraldiari amaiera emanez.
Atzo amaitu ziren Pariseko Joko Paralinpikoak eta baita Higinio Rivero (Plentzia P.T.) gure ordezkariaren parte hartzea ere.
Bere partehartzea ostiralean hasi zen, lehen sailkatua zuzenean finalera iristen zen kanporaketarekin, eta laugarren postuan sailkatu zenez, finalerdietatik pasa behar izan zuen, non lehen hirurek finalerako txartela lortzen zuten eta ezin izan zuen sailkatu, laugarren postuan bukatu ondoren. Bederatzigarren postuan amaitu zuen lehiaketa.