Atzo, asteazkena, emakume kanoaren finalaurrekoak eta finalak jokatu ziren slalomean eta Miren Lazkanok ez zuen hutsik egin.
Sailkatze serieak hamabosgarren postuan pasa eta finalerdian hamargarrena izan ondoren, finalera pasatzea lortu zuen, dominak jokoan egongo zirelarik.
Finalean, hamabi onenek euren jaitsierak egin zituzten eta Mirenek hamargarren postu aparta lortu zuen bere lehen final olinpikoan.
Gaur Pau Etxanizen txanda izango da, sailkapen serieak hamabigarren postuan pasa ondoren, gaur 15:30etatik aurrera finalerdiak jokatuko ditu eta 17:30etan finalak izango dira.
Horrela, slaloma amaitutzat emango da Joko Olinpikoetan estreinatuko den kayak cross-ari bide emateko. Ostiralean gizonezkoen zein emakumezkoen erlojupekoak izango dira 15:30etatik aurrera, eta larunbatean sailkapen-seriei hasiera emango zaie.
Euskal Kirol Federazioen Batasunak, Euskadiko Kanoe Federazioaren laguntzarekin, piraguismoko Erdi Mailako Ur bizietako Teknikarien Amaierako Ziklo Ikastaroa antolatuko du udazkenean.
Horretarako, lehenago, Kirolenek antolaturiko sarrera proba gainditu behar da. Ssarrera proba urriaren 5ean ospatuko da, horretarako irialaren 5tik 20ra bitartean egongo delarik izenemate epea zabalik. Honako lotura honetan egin behar delarik izenematea: https://kirolene.hezkuntza.net/es/sarbide-probak
Piraguismoko teknikarien prestakuntzak Erregimen Berezira igaro dira, eta hezkuntza-sistemaren parte dira. Euskal Kirol Federazioen Batasunak zentro baimendu gisa egiaztatuta, eta Euskadiko Piraguismo Federazioaren laguntzarekin, teknikarien ikastaroa emango du, araubide iragankorrean Ur bizietako 2. mailako entrenatzaile gisa ezagutzen zena.
Ikastaroari urriaren 18an emango zaio hasiera., bloke espezifikoarekin. Irailaren 27a baino lehen egin beharko delarik izenematea Euskal Kirol Federazioen Batasunean edo Euskadiko Kanoe Federakuntzan.
Arreta handia jarri behar da izena emateko epeekin, bai ikastaroarenarekin, bai sarrera-probarenarekin, bi izenemate ezberdin, bi epe ezberdinetan burutu behar bait dira.
Edozein zalantza argitzeko, jarri harremanetan Euskal Kanoe Federazioarekin, helbide elektroniko honetan: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. edo 943051365.
Informazio guztia honako esteka hauetan duzue edo prsetakuntza-ikastaroen atalean:
Poznanen Europako maratoiko Txapelketa jokatu du eta bertan izan diren euskal palistek emaitza bikainak lortu dituzte. Irati Osa (Itxas-gain Zumaiako Urola Itsas-Adarreko P.K.) izan da Europako txapelduna emakume senior K-2 mailan, Arantza Toledorekin batera. Aurretik, emakumezkoen K-1 proba jokatu zuen, eta seigarren postuan bukatu zuen.
Eider Amundarain klubeko kideak, emakumezko 23 urtez azpiko K-1 kategorian parte hartu zuen eta hamargarren postuan bukatu zuen.
Aste honetan Sellako Nazioarteko Jaitsiera jokatuko da.
Maialen Chourrautek bere historia handitzen jarraitzen du final olinpiko berri batekin.
K-1 slalom txapelketa jokatu ondoren, Maialenek 12. postuan bukatu du finalean, finaleko 2. atean 50 puntuko zigorra jaso ostean.
Aurretik, finalerdia gainditu zuen, non 12 onenak finalera pasatzen ziren, eta iialkatze probako 22 onena, finalerdietara pasatzen ziren, Maialen 13. Izanik.
Orain, emaitza honi buelta emateko beste aukera bat izango duzu, kayak cross, modalitate olinpiko berriarekin, non ostiralean, abuztuak 2, hasiko den emakumeen zein gizonen erlojupekoarekin.
Bien bitartean, astearte honetan, Miren Lazkanok C-1 mailan eta Pau Etxanizek K-1 mailan sailkatze txandak izango dituzte.
Asteazkenean emakume kanoaren finalerdiak eta finalak izango dira, eta ostegunean gizonezko kayakaren finalerdiak eta finalak.
Euskal palistek maila gorenean jarraitzen dute. Bost palista izango dira Parisko Joko Olinpiko eta Paralinpikoetan. Lau, hiru emakume eta gizon bat Joko Olinpikoetan eta gizon bat Joko Paralinpikoetan. Horrela, Euskadiko Federazioak bere errekorra ezarriko du hitzordu berean kirolari gehiago izanda, bost izanik.
Horrela, Federazioak berretsi egiten du berdintasunari dagokionez hasitako bidea, 2024-2027an estreinatu berri den Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Planarekin, bai eta inklusioa ere. Bi batzordeak 2016an prestatu eta abian jarri ziren. Zalantzarik gabe, Basque Team-en laguntza, kirol estrategiko gisa Slalomari ematen dion laguntzarekin, bai eta kirolarientzako eta teknikarientzako bekekin ere. Esprint Proiektuarekin bezala, funtsezkoa izan da arrakasta hori lortzeko.
Slalomak 3 palista izango ditu, Maialen Chourraut, Pau Etxaniz eta Miren Lazkano. Hauek dira, esprint palista gehitu behar zaie, Begoña Lazkano. Eta Higinio Rivero paraxuta. Maialen eta Chourrautentzat ez dira bere lehen Jokoak izango, Maialenek lau joko jokatu ditu, hiru domina olinpikorekin, Zilarra Londresen 2012an, Urrea Rion 2015ean eta Brontzea Tokyon 2020an.
Higinio Rivero seigarren postuarekin estreinatu zen Tokyo 2020an.
Jokoetako kirolarien partehartzearen ordutegiak honakoak dira:
Joan den asteburuan Espainiako Gazteen Esprint Txapelketa jokatu da Verducion eta euskal palistek bost domina lortu dituzte guztira. Bi urre, zilar bat eta bi brontze.
Katixa Francok, Nerea Egigurenek, June Arrastuak eta Eider Ceciliak (S.D.Santiagotarrak) osatutako K-4ak lortu zuen lehen postua kadete mailako K-4 500m kategorian. Bere klubeko kideek, Oier Serranok eta Aimar Lekuonak gauza bera egin zuten Infantil B C-2 1000m kategorian.
Zilarrezko domina eskuratu zuen, Oier Serrano (S.D.Santiagotarrak) infantil B C-1 1000m kategorian.
Eta brontzea Ana Aranburu eta Aimar Lekuonarentzat (S.D.Santiagotarrak) 500m infantil C-2 Mistoan. Eta Amaia Aizpurua eta Uxue Ezenarro (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-Adarreko P.K.) ere igo ziren podiumera infantil A K-2 500m emakumezkoen mailan.
Kluben araberako sailkapenean, laugarren postua S.D. Santiagotarrak-entzat.
Asteazkenean emango zaio hasiera maratoiko Europako Txapelketari, Irati Osa (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-Adarreko P.K.) emakume senior K-2 kategorian eta Eider Amundarain bere klubeko kidea 23 urtez azpiko emakumeetan parte hartuz.
Etxean, aldiz, jardunaldi bikoitza: Bidasoako Jaitsiera eta Urolako Igoera-jaitsierarekin.
S.D.Santiagotarrak-eko, Nerea Garcia eta Carla Corral palistek Sprint-eko Juinor eta 23 urtez azpiko Munduko Txapelketan parte hartu dute, Emakumezko 23 urtez azpiko K-4 500m proban eta zazpigarren izan dira finalean. Sailkatze fasean, zuzenean finalera sailkatu ostean, gaur finala jokatu dute, baina ezin izan dute hainbeste desiratutako domina lortu.
Gazteenek, kadeteek eta infantilek, Espainiako Sprint Txapelketa jokatuko dute gaurtik aurrera, Verducidon.
Euskadiko Estilo Libreko Txapelketa burutu da aurten ere Sort-en.
Senior mailan Marc Campmany (Kayak Sort) izan zen onena eta Jon Etxeberria (RCNSS) izan zen Euskadiko txapelduna. Junior mailan, Dani Fernandez (RCNSS) izan zen onena eta kadeteetan, Magi Moyes (AEP) izan zen irabazlea. Beteranoetan, Edu Etxeberria (RCNSS) izan zen onena.
Espainiako Txapelketa ere toki berean jokatu da eta parte hartu duten euskal palistek lau domina eskuratu dituzte, urrezko bi, zilarrezko bat eta brontzezko bat.
Edu Etxeberria (RCNSS) beteranoa K-1 mailan eta Eki Otegi (RCNSS) kadetea K-1 mailan lehen sailkatuak izan ziren.
Urko Barandiaran (RCNSS) bigarren sailkatu zen K-1 kadete mailan eta maila berean bere taldekidea zen Beñat Arbiza brontzea izan zen.
Kluben araberako sailkapen nagusian, Real Club Nautico San Sebastián hirugarren sailkatu zen.
Trasonan jokatu da Españako Sprint Txapelketa eta guztira hamalau izan dira euskal kirolariek eskuraturiko dominak. Bost urre, hiru zilar eta sei brontze.
Higinio Rivero (Plentzia P.T.) izan zen protagonista nagusi lau urrezko domina eskuraturik 200 eta 500mtan jokaturiko PV2 eta PK2 modalitateetan.
Uxue Arsuagak ere beste lau domina eskuratu zituen, anaiarekin batera, Beñat Arsuaga (S.D.Santiagotarrak) urrea eskuratu zuten Mixto Seniorretan.
Uxue Arsuagak zilarra eskuratu zuen emakumezko senior K-1 200mtan. Bere taldekidea den Malen Juaristik gauza bera egin zuen emakumezko junior K-1 200mtan eta Eneritz Aizpiolea eta Maialen Vitoria taldekideek ere zilarra eskuratu zuten emakumezko junior k-2 200mtan.
Malen eta Markel Juaristi (S.D.Sanatiagotarrak) anai-arrebek brontzea eskuratu zuten mixto juniorretan.
Irati Osa eta Josefa Molina (Itxas-gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K.) hirugarren izan ziren emakumezko senior K2- 1000mtan eta Iratik Martin Egaña taldekidearekin batera, mixto seniorretan, hirugarren postua eskuratu zuten.
Maialen Vitoria, Malen Juaristi, Jone Palenzuela eta Eneritz Aizpiolea hirugarren izan ziren emakumezko junior K-4 1000mtan. Eta Beraien taldekide diren Iñigo Irastorza, Alejandro Arana, Oihan Arrondo eta Markel Juaristi ere hirugarren izan ziren gizonezko junior K-4 1000mtan.
Uxue Arsuaga, Maialen Arsuaga, Nerea Garcia eta Carla Corral (S.D.Santiagotarrak) hirugarren izan ziren emakumezko senior K-4 500mtan eta Uxue eta Maialen haizpak ere hirugarren izan ziren emakumezko senior K2- 200mtan.
Gainera final asko eskuratu zituzten gure kirolariek distantzia guztietan.