Itsas kayakeko Euskal Selekzioa Madeiran

Euskadiko Itsas Kayakeko palistek Madeira Ocean Challenge txapelketa jokatu dute urriko lehen asteburuan eta emaitza bikainak lortu dituzte.
Aritz Araneta (Pasaia Kayak 2005 K.K.) izan zen onena, 12. postuan helmugaratu zelarik.
Manuel Melara (Arroja P.T.) 25º absolutua izan zen eta Ignacio Ibarra (Barrika P.T.) 27º.

2023.madeira.podium
B beteranoen azpikategorian, Manuel Melarak eskuratu zuen lehen postua eta Ignacio Ibarra bigarren. Helmugaratu zen.

Slalom-eko Munduko kopako finala Parisen jokatu da

Slalomeko palistek datorren urteko Joko Olinpikoak jokatuko diren kanala probatzeko aukera izan dute. Eta lehiaketaren formatua probatzea, nazioarteko probetan ohikoa ez den formatua izango bait da Joko Olinpikoetan.

Horrela, lehiaketaren lehen egunean bi sailkapen-txandak jokatu ziren C-1 gizonezkoan eta K-1 emakumezkoan. Bigarren egunean C-1 eta K-1 emakumezkoen finalerdiak eta finalak jokatu ziren. Arratsaldean, K-1 gizonezkoen eta C-1 emakumezkoen sailkapen-txandei hasiera eman zitzaien. Hirugarren egunean, k-1 gizonezkoaren eta C-1 emakumezkoaren finalerdiak eta finalak jokatu ziren. Baita kayak crossaren relojupekoak ere. Laugarren egunarekin amaitzeko, kayak crossarekin.

Araudiak ere desberdinak izan dira sailkatuen kopuruari dagokionez.
Sailkapen-txandetan, bi jaitsieretako denborarik onena hartzen zen kontutan eta 24 ontzi onenak sailkatzen ziren finalerdietara, finalera pasatzeko aukera ematen zuten 12 postu onenetako bat eskuratzeko.

Kayak cross-ean, 44 denbora onenak pasako ziren sailkatze fasetan arituko zirelarik, 4naka arituz. Serie bakoitzeko lehenengo biak txandaz pasatuz, galtzaile onenez gain. Final-zortzirenetara, finalaurdenetara, finalerdietara eta azkenik dominen finaletara eta kontsolazio finaletara igaroz.

Emaitzei dagokienez, finalik ez, Olatz Arregik (ATSS) kayak crossean lortutako kontsolazioarena izan ezik, seigarren amaitu baitzuen. Slalom tradizionalean ez zuen zorte bera izan eta 35. izan zen.

Miren Lazkano (ATSS) final laurdenetara iritsi zen kayak crossean 11.a izan zelarik. C-1ean finalerdietan geratu zen 17. postuan.
Maialen Chourraut (ATSS) 15. izan zen K-1 slalomean, finaletik gertu geratu zen eta 19. izan zen kayak crossean.
Klara Olazabal (S.D. Santiagotarrak) 25. izan zen C-1ean eta 26. kayak crossean.
Pau Etxanizek (ATSS) ez zuen zorterik izan eta K-1an 37. postuan eta Kayak Crosseko 53. postuan kanporatu zuten.
Asteburu honetan amaituko da slalom denboraldia Seu d’ Urgellen Espainiako Txapelketa jokatuta.

Goi Mailako kirolarien eskaerak Kirolari, epaile eta teknikarientzat

Piskanaka 2023. Denboraldia amaitzen doa eta honekin batera, gogorarazi nahi dizuegu, Eusko Jaurlaritzak, 2010ean, 203/2010 Dekretua, uztailaren 20koa, Goi mailako kirolari dagokiona onartu zuela. Beraz, izandako emaitzen arabera, Goi-mailako kirolari izatea eskatu liteke eta honela, zenbait onura jaso, hala nola, unibertsitaterako sarbidea, etab.

Informazio gehiago topatuko duzue Dekretuan.

Dekretuaren egokitzapena

Eskaerak, honako loturaren bitartez burutuko dira:

https://www.euskadi.eus/deportistas-tecnicos-tecnicas-y-jueces-juezas-de-alto-nivel/web01-a2kirola/es/

Ur lasaietako epaileen ikastaroa 2023ko udazkenean Barrikan

Datorren azaroaren 4 eta 5ean, ur lasaietako epaileen ikastaroa antolatuko da Barrikan.

Epaile Laguntzaile, oinarrizko eta nazional tituluak eskuratzea egongo da, larunbat eta igandean ospatuko den ikastaroan.

Hemen topatuko duzue informazio guztia, edo web orrialdeko formakuntzen atalean.

Lekeition jokatu da Euskadiko itsas-kayak Txapelketa

Pasaden igandean, Urriak 1, Euskadiko Itsas-kayak Txapelketa jokatu da Lekeition.

Irteera Elantxoben eta helmuga Lekeition bertan zelarik.

Kluben sailkapenean Itxas-Gain Zumaiako Urola itsas-adarreko P.K. izan zen garailea, bigarren Atlético San Sebastian eta hirugarren Barrika P.T.

Banakako emaitzei dagokionez, k-2 mixto kadeteetan garaipena Asier Aizpurua eta Maddi Uzkudun-entzat izan zen (Itxas-Gain Zumaiako Urola itsas-adarreko P.K.), gizonezko K-1 kadeteetan, beraien taldekidea den Xabat Bergara izan zen garailea. Emakumezko K-2 kadeteetan, Ana Martinena eta Izar Iruretagoiena  Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K. izan ziren azkarrenak, gizonezko K-1 seniorretan, probako garaipena Jonathan Rincon-entzat izan zen (P.Santander), Euskadiko Txapeldun Haritz Aizpurua (Itxas-Gain Zumaiako Urola itsas-adarreko P.K.) izan zelarik, gizonezko beteranotan, -50 urtetan, bere taldekidea den Oier Aizpurua izan zen lehena, probako garaile absolutua, 50 urtetik gorako beterano kategoriako Jose Mari Villagarcia (Itxas-Gain Zumaiako Urola itsas-adarreko P.K.) izan zelarik. Emakumezko seniorretan, Begoña Lazkano (Donostia Kayak K. E.)izan zen garailea, 50 urtetik beherako emakumezko beteranotan, Maite Etxabe (Itxas-Gain Zumaiako Urola itsas-adarreko P.K.) izan zen irabazlea eta 50 urtetik gorakoetan, Cristina Iraeta (ATSS).

Hemen topatuko dituzue Txapelketako argazkiak.

https://www.filemail.com/d/getpqoifngqtcaf

Lekeition Euskadiko itsas-kayak Txapelketa

Datorren urriaren 1ean, Euskadiko itsas-kayak Txapelketa jokatuko da Lekeition. Irteera Elantxoben eta helmuga Lekeition izango dutelarik, 13kmtako ibilbidea burutu beharko dute partehartzaile guztiek.

11:30hetan tradizionalen irteera izango da, 11:45htan kadete sprinterrak eta 12:00htan gainontzeko kategoriak.


Probaren jarraipena egin ahal izango da esteka honetan:

https://live.traky365.com/lekeitio-2023

Maialen Chourraut Geldiezinen protagonista

 Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak eta, zehazkiago, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzak eta Basque Team Fundazioak "Geldiezinak-Imparables" proiektua aurkeztu dute gaur EiTBren Bilboko egoitzako Multibox Aretoan. Egitasmoak euskal kirolaren historian nabarmendu diren hainbat emakumeren lana balioesten du, belaunaldi berrientzako erreferenteak sortzeko helburuarekin.

Alde batetik, ‘Korima Films’ek ekoitzitako ‘Geldiezinak’ dokumental saila astero eskainiko da ETB-1en, igandeetan, 11:30ean, ‘Helmuga’ saioaren barruan. Gainera, formatu elebidunean banatuko da, azpitituluekin, Basque Team Fundazioaren gainerako kanaletan (youtube, webgunea eta sare sozialak) eta EiTBko ‘Primeran’ plataforman.  
Kapitulu bakoitzean, emakumeen kirol-unibertsoaren berezitasunak ulertzen lagunduko duten gai interesgarriak landuko dira zeharka; esate baterako, amatasuna, estereotipoen haustura, plangintza espezifikoen beharra emakumearen fisiologia kontuan hartuta, kirol-erakundeetako erabaki-postuetan emakumeen presentzia bultzatzeko beharra, prestakuntza mentala, emakumea goi-mailan egotea erraztuko duten egituretan inbertitzeko beharra...

Dokumentalekin batera podcast sorta bat ere egin da, gai eta protagonista berberekin, eta bakoitzak 20 minutuko iraupena izango du. Horiek EiTB taldeko plataformen bidez entzun ahal izango dira.
 
Haurtzarora bideratuta, 6 eta 11 urte bitarteko haurrei zuzendutako ipuin eta fitxa didaktikoen bilduma bat ere egin da, aipatutako protagonistekin, landutako gaiak publikoaren adinera egokituta. Euskal Autonomia Erkidegoko lehen hezkuntzako ikastetxe guztietan banatuko dira, baina bertsio digitalak Basque Teameko webgunetik eta fundazioaren gainerako euskarrietatik eskuratu ahal izango dira. Ipuinak eta fitxak Paul Caballerok eta Ane Undurragak sortu dituzte.

Europar Batasuneko Next Generation laguntzei esker finantzatutako "Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Plana”ren bitartez, Eusko Jaurlaritzak gizartea aberastuko duten ereduak sortu nahi izan ditu, batez ere, goi-mailako euskal kirolari onenetako batzuen iragana, oraina eta, kasu batzuetan, etorkizuna ikusaraziz.

Euskadik Europako Kayak Surf Txapelketa irabazi du

Irailaren 7tik 10era Europako Kayak Surf Txapelketa jokatu da Pantinen, Galizian.
Palisten emaitzak ezin hobeak izan dira, herrialdeka garaipena eman diote Euskadiri, eta banakako emaitza bikainak lortu dituzte.
Hona hemen Euskal Selekzioan parte hartu duten palistak:

Odei Etxeberria

Perú Barandiaran

Edu Etxeberria

Txema Carreto

Aiur Illarreta

Aimar de la Fuente

Gaizka Ballesters

Eki Otegi

Daniel Fernandez

Aitor Gonzalez

Olatz Garmendia

Xiang Mezzacasa

Ainhoa Tolosa

Eñaut Calvo

Banakako emaitzei dagokienez, urrezko domina honakoek eskuratu zuten:

Odei Etxeberria (RCNSS)  Open Short-ean.

Aiur Illarreta (RCNSS) Open Long-ean.

Aitana Urbieta (RCNSS) Eamkumezko Short-ean.

Daniel Fernandez (RCNSS) junior Short-ean                  

Edu Etxeberria (RCNSS) Master Short-ean

Txema Carreto (RCNSS) Grand Grand Master Short-ean

 

Zilarra:

Xabier Olano (RCNSS) Open Short-ean.

Olatz Garmendia (RCNSS) Mujeres Short-ean.

Aitana Urbieta (RCNSS) junior Short-ean

 

Brontzea:

Edu Etxeberria (RCNSS) Open Short-ean.

Xiang Mezzacasa (RCNSS) Eamkumezko Short-ean.

Olatz Garmendia (RCNSS) Emakumezko Long-ean.

Ekhi Otegi (RNSS)  junior Short-ean

Ruben del Río (Itxasondo)  Grand Grand Master Short-ean

 

Contactar

Paseo Anoeta 7 / Anoeta Pasealekua 7

Donostia - San Sebastian

Gipuzkoa

20014

Email: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Tel: 943 051365

Colaboradores