Maialen Chourrautek amaitu du parte hartze olinpikoa, eta euskal palisten parte-hartzea itxi du slalomean, final-laurdenetako txandan hirugarren postua lortuta.
Ezin izan du finalerdietarako lehen bi postuetako bat lortu, eta horrela itxi du Parisen parte hartzea, final batekin, Joko Olinpiko batzuetan jarraian jokatu duen laugarrenarekin.
Gaur 20:00htan harrera egingo diete Atletico San Sebastián klubean.
Bihar Begoña Lazkanoren txanda izango da K-1 500m-an estreinatuko da Joko Olinpikoetan.
Sei izan dira 2024ko Sellaren Nazioarteko Jaitsieran lortutako podiumak.
Ohitura denez, abuztuko lehen larunbatean, 1 eta 2 ez badira, Sellaren nazioarteko jaitsiera ospatzen da, kasu honetan 86. edizioa eta euskal palistak 6 aldiz igo dira podiumera.
Irati Osa (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K.), Arantza Toledorekin batera Europako Txapeldun izendatu berria, podiumaren gorenera igo da berriro, kasu honetan Sellako Nazioarteko Jaitsierara.
K-2 beteranotan, Iñaki Fernandez eta Eukene Saenz-ek, eta Maite Etxabe eta Eñaut Aizpuruak, hurrenez hurren, urrea eta zilarra eskuratu dute.
Bere klubeko kidea den Eider Amundarain bigarren sailkatu da 23 urtez azpiko K-2an.
Euskal selekzioari dagokionez, Irene Gana (Barrika P.T.) hirugarren sailkatu da K-1 emakume seniorretan, Emakume seniorretan Euskadi K-2 bezala ateratzen ziren klubeko kideak deskalifikatu egin zituzten eta Alejandro Aranaren eta Markel Juaristiren (S.D.Santiagotarrak) K-2 junior maila irabazi zuten.
Hurrengo hitzordua asteburu honetan izango da, Plentzian, Euskadiko Ibaietako Kopan, denboraldia Maratoiko Espainiako Koparekin eta Maratoi Laburreko Espainiako Txapelketarekin amaitu aurretik.
Kayak crossa Olinpiar Jokoetan estreinatu da eta gure palistak ere bai.
Erlojupekoa igaro eta lehenengo faseetan aurrera egin ondoren, Maialen Chourraut final-laurdenetarako sailkatu da, gaur 15:30etatik aurrera lehiatuko da dominen lehian aritzeko toki baten bila.
Miren Lazkanok, berriz, parte hartzea amaitu du, sailkapen fasean kanporatua izan ondoren.
Horrela, slaloma eta kayak crossa gaur amaituko dira, bihartik aurrera esprint-ari tokia uzteko.
Begoña Lazkanok bere sailkapen seriea jokatuko du asteazkenean 9: 30etatik aurrera, final-laurdenak izango dira 13:30etan. Larunbatean K-1 500m emakumezkoen txapelketari ekingo zaio berriro, finalerdiekin 10:30etatik aurrera eta finalak 12:40etatik aurrera jokatuko dira.
Era ezinhobean amaitu da jardunaldia eta slalom-a, brontzezkoa den, baina urrezkoa dirudien domina batekin.
Pau Etxaniz-ek finaletarako ozta-ozta lortu zuen sailkatzea, lehenengo hamabi denbora onenak sailkatzen ziren eta Pau hamabigarren izan zen sinalerdietan.
Behin finalera iritsita, lehenengoa zen jeitsiera egiten, lehenengo sailkatu eta gainontzeko aurkariek beraien jetsiera egitea besterik ez zen geratzen. Gainontzeko lehiakideak hasi ziren jeisten eta Pau-k lehenengo jarraitzen zuen, gero podium-eko postuetan eta azkena jeisteko unea iritsi zen, brontzezko domina baieztatuz. Ateetako bat ukitu izanak, urrea irabaztea galarazi zion, baina horrela dira arauak.
Gaur, kayak cross modalitate berriari emango zaio hasiera eta Maialen Chourraut-ek eta Miren Lazkanok aukera berri bat izango dute, dominak eskuratzeko.
Atzo, asteazkena, emakume kanoaren finalaurrekoak eta finalak jokatu ziren slalomean eta Miren Lazkanok ez zuen hutsik egin.
Sailkatze serieak hamabosgarren postuan pasa eta finalerdian hamargarrena izan ondoren, finalera pasatzea lortu zuen, dominak jokoan egongo zirelarik.
Finalean, hamabi onenek euren jaitsierak egin zituzten eta Mirenek hamargarren postu aparta lortu zuen bere lehen final olinpikoan.
Gaur Pau Etxanizen txanda izango da, sailkapen serieak hamabigarren postuan pasa ondoren, gaur 15:30etatik aurrera finalerdiak jokatuko ditu eta 17:30etan finalak izango dira.
Horrela, slaloma amaitutzat emango da Joko Olinpikoetan estreinatuko den kayak cross-ari bide emateko. Ostiralean gizonezkoen zein emakumezkoen erlojupekoak izango dira 15:30etatik aurrera, eta larunbatean sailkapen-seriei hasiera emango zaie.
Euskal Kirol Federazioen Batasunak, Euskadiko Kanoe Federazioaren laguntzarekin, piraguismoko Erdi Mailako Ur bizietako Teknikarien Amaierako Ziklo Ikastaroa antolatuko du udazkenean.
Horretarako, lehenago, Kirolenek antolaturiko sarrera proba gainditu behar da. Ssarrera proba urriaren 5ean ospatuko da, horretarako irialaren 5tik 20ra bitartean egongo delarik izenemate epea zabalik. Honako lotura honetan egin behar delarik izenematea: https://kirolene.hezkuntza.net/es/sarbide-probak
Piraguismoko teknikarien prestakuntzak Erregimen Berezira igaro dira, eta hezkuntza-sistemaren parte dira. Euskal Kirol Federazioen Batasunak zentro baimendu gisa egiaztatuta, eta Euskadiko Piraguismo Federazioaren laguntzarekin, teknikarien ikastaroa emango du, araubide iragankorrean Ur bizietako 2. mailako entrenatzaile gisa ezagutzen zena.
Ikastaroari urriaren 18an emango zaio hasiera., bloke espezifikoarekin. Irailaren 27a baino lehen egin beharko delarik izenematea Euskal Kirol Federazioen Batasunean edo Euskadiko Kanoe Federakuntzan.
Arreta handia jarri behar da izena emateko epeekin, bai ikastaroarenarekin, bai sarrera-probarenarekin, bi izenemate ezberdin, bi epe ezberdinetan burutu behar bait dira.
Edozein zalantza argitzeko, jarri harremanetan Euskal Kanoe Federazioarekin, helbide elektroniko honetan: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. edo 943051365.
Informazio guztia honako esteka hauetan duzue edo prsetakuntza-ikastaroen atalean:
Poznanen Europako maratoiko Txapelketa jokatu du eta bertan izan diren euskal palistek emaitza bikainak lortu dituzte. Irati Osa (Itxas-gain Zumaiako Urola Itsas-Adarreko P.K.) izan da Europako txapelduna emakume senior K-2 mailan, Arantza Toledorekin batera. Aurretik, emakumezkoen K-1 proba jokatu zuen, eta seigarren postuan bukatu zuen.
Eider Amundarain klubeko kideak, emakumezko 23 urtez azpiko K-1 kategorian parte hartu zuen eta hamargarren postuan bukatu zuen.
Aste honetan Sellako Nazioarteko Jaitsiera jokatuko da.
Maialen Chourrautek bere historia handitzen jarraitzen du final olinpiko berri batekin.
K-1 slalom txapelketa jokatu ondoren, Maialenek 12. postuan bukatu du finalean, finaleko 2. atean 50 puntuko zigorra jaso ostean.
Aurretik, finalerdia gainditu zuen, non 12 onenak finalera pasatzen ziren, eta iialkatze probako 22 onena, finalerdietara pasatzen ziren, Maialen 13. Izanik.
Orain, emaitza honi buelta emateko beste aukera bat izango duzu, kayak cross, modalitate olinpiko berriarekin, non ostiralean, abuztuak 2, hasiko den emakumeen zein gizonen erlojupekoarekin.
Bien bitartean, astearte honetan, Miren Lazkanok C-1 mailan eta Pau Etxanizek K-1 mailan sailkatze txandak izango dituzte.
Asteazkenean emakume kanoaren finalerdiak eta finalak izango dira, eta ostegunean gizonezko kayakaren finalerdiak eta finalak.
Euskal palistek maila gorenean jarraitzen dute. Bost palista izango dira Parisko Joko Olinpiko eta Paralinpikoetan. Lau, hiru emakume eta gizon bat Joko Olinpikoetan eta gizon bat Joko Paralinpikoetan. Horrela, Euskadiko Federazioak bere errekorra ezarriko du hitzordu berean kirolari gehiago izanda, bost izanik.
Horrela, Federazioak berretsi egiten du berdintasunari dagokionez hasitako bidea, 2024-2027an estreinatu berri den Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Planarekin, bai eta inklusioa ere. Bi batzordeak 2016an prestatu eta abian jarri ziren. Zalantzarik gabe, Basque Team-en laguntza, kirol estrategiko gisa Slalomari ematen dion laguntzarekin, bai eta kirolarientzako eta teknikarientzako bekekin ere. Esprint Proiektuarekin bezala, funtsezkoa izan da arrakasta hori lortzeko.
Slalomak 3 palista izango ditu, Maialen Chourraut, Pau Etxaniz eta Miren Lazkano. Hauek dira, esprint palista gehitu behar zaie, Begoña Lazkano. Eta Higinio Rivero paraxuta. Maialen eta Chourrautentzat ez dira bere lehen Jokoak izango, Maialenek lau joko jokatu ditu, hiru domina olinpikorekin, Zilarra Londresen 2012an, Urrea Rion 2015ean eta Brontzea Tokyon 2020an.
Higinio Rivero seigarren postuarekin estreinatu zen Tokyo 2020an.
Jokoetako kirolarien partehartzearen ordutegiak honakoak dira:
Joan den asteburuan Espainiako Gazteen Esprint Txapelketa jokatu da Verducion eta euskal palistek bost domina lortu dituzte guztira. Bi urre, zilar bat eta bi brontze.
Katixa Francok, Nerea Egigurenek, June Arrastuak eta Eider Ceciliak (S.D.Santiagotarrak) osatutako K-4ak lortu zuen lehen postua kadete mailako K-4 500m kategorian. Bere klubeko kideek, Oier Serranok eta Aimar Lekuonak gauza bera egin zuten Infantil B C-2 1000m kategorian.
Zilarrezko domina eskuratu zuen, Oier Serrano (S.D.Santiagotarrak) infantil B C-1 1000m kategorian.
Eta brontzea Ana Aranburu eta Aimar Lekuonarentzat (S.D.Santiagotarrak) 500m infantil C-2 Mistoan. Eta Amaia Aizpurua eta Uxue Ezenarro (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-Adarreko P.K.) ere igo ziren podiumera infantil A K-2 500m emakumezkoen mailan.
Kluben araberako sailkapenean, laugarren postua S.D. Santiagotarrak-entzat.
Asteazkenean emango zaio hasiera maratoiko Europako Txapelketari, Irati Osa (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-Adarreko P.K.) emakume senior K-2 kategorian eta Eider Amundarain bere klubeko kidea 23 urtez azpiko emakumeetan parte hartuz.
Etxean, aldiz, jardunaldi bikoitza: Bidasoako Jaitsiera eta Urolako Igoera-jaitsierarekin.