Hiru domina Europako Itsas-Kayak txapelketan

Pasaden asteburuan Europako Itsas-kayak txapelketan jokatu zen Villajoyosan, non zenbait euskal ordekari aritu ziren, guztira hiru domina eskuratuz.

Txapelketan bitan banaturik, alde batetik proba ofizialak, non Begoña Lazkano (Donostia Kayak K.E.) laugarren izan zen SS1 emakumezko mailan, podiumetik oso gertu. Eta Ion Sagrado (Amuitz Outrigger P.K.) hemeretzigarren gizonezko SS1 mailan.

Gainontzeko Open probetan, Andres Lopez (Amuitz Outrigger P.K.) garailea izan zen OC-1 mailan, Mikel Lauzirika (Barrika P.T.) Master-etan bigarren izan zen eta Begoña hirugarren proba mixtoan. Ion Sagrado, Natalia Aramayorekin (Amuitz Outrigger P.K.) batera, 14.izan ziren proba mixtoan.

Beteranoetan, Manuel Melara (Amuitz Outrigger P.K.) zortzigarren izan zen, Jose Mari Villagarcia (C.D.Fortuna) 9., Ignacio Ibarra (Barrika P.T.) 12., Rafael Quevedo (Barrika P.T.) 13. eta Javier Lizancos (C.D.Fortuna) 17.

Contactar

Paseo Anoeta 7 / Anoeta Pasealekua 7

Donostia - San Sebastian

Gipuzkoa

20014

Email: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Tel: 943 051365

Colaboradores

 

  A BILIN 21