Piraguismoko ur lasaietako Euskal Selekzioa

Euskal Selekzioa Nazioarteko bi estropadetan tinko aritu da

 

Pasa den asteburuan, uztailaren 2an eta 3an, Piraguismoko Ur Lasaietako Euskal Selekzioak erronka bikoitzari ekin eta tinko heldu zion. Lehen lehianketan, Valladolideko Nazioarteko Sari Nagusian parte hartu zuen, gizonezko eta emakuzkoen K4ko bi talde aurkeztu zituen. Mutilen eskifaia Pasaia K.E.ko Iñaki Fernandez, Aitor Arrieta eta Iñigo Loisek osatu zuten, Zumaia Itsas A.E.ko Martin Egañarekin batera. Pisuergako uretan 5000 m-tako distantzia eginez seigarrenak iritsi ziren. Emakumezkoen taldea, Irungo Santiagotarrak K.E.ko Irene Gorrotxategi, Ane Amostegi, Eider Amundarain gazteek osatu zuten, Barrika K.E.ko Ihintza Labeaga bizkaitarrekin batera, eta zazpigarrenak iritsi ziren.

 

Igande goizean, Zamorako Lago de Sanabriako Parke Naturalean, ingurumen araudia jarraituz, sei kilometrako zirkuitua osatu eta paraje eder  horretan, bi K4ek  bezperako emaitza hobetu zuten, mutilak bosgarrenak eta emakumeak seigarrenak iritsi baitziren.

 

Bestalde, Irati Osa zumaiarrak aipatu bi estropadetan, espainiako selekzioak deituta bi frogetan garaipena lortu zuen.

 

Euskal Selekzioaren hurrengo parte hartzea abuztuan, Asturiasen ospatuko den Sella ibaiaren nazioarteko jaitsiera izango da eta bertan euskal ordezkariek gogor eutsiko diote.

Urrea, zilarra eta brontzea Junior eta 23 urtez azpiko slalomeko mundialaren hasieran

Asteartean eman zitzaion hasiera Munduko Junior eta 23 urtez azpiko Slalom Txapelketari Ivrean, Italian, eta ezin izan zuen sasoi hobean hasi.
Markel Imaz (ATSS) eta Alex Segura (ATSS) Munduko txapeldun izendatu ziren junior C-1 patruilan.


Pau Etxaniz (ATSS), 23 urtez azpiko K-1 gizonezko patruila, Munduko txapeldunorde izendatu zen.

 


Eta Leire Goñi (ATSS), Haizea Segura (ATSS) eta Maite Odriozola (ATSS) podiumeko hirugarren mailara igo ziren K-1 emakume patruilan.
Atzo 23 urtez azpikoen kanporaketak jokatu ziren, bai K-1ean, bai C-1ean, gizonezkoentzat eta emakumezkoentzat, eta Pau Etxanizek aurrera egin du, finalerdietarako pauso sendoarekin, sailkapeneko 17. Postua eskuratu ondoren.
Gaur juniorren txanda izango da. Ostiralean 23 urtez azpiko kayakisten finalerdiak eta finalak eta kanoa juniorren finalerdiak eta finalak jokatuko dira. Larunbatean 23 urtez azpiko canoisten finalerdiak eta finalak jokatuko dira, eta kayakista juniorren finalerdiak eta finalak.
Txapelketari amaiera emateko, igandean Extrem proba egingo da.
Lehiaketa esteka honetan jarrai daiteke:
https://www.canoeicf.com/canoe-slalom-world-championships/ivrea-2022/results   

Zorte on!

Lau domina Espainiako Kopan, promesa gazteen iparraldeko zonan

Trasonak Promesasa Gazteen Zona Norte Espainiako Kopa hartu zuen joan den asteburuan eta Eider Cecilia (S.D.Santiagotarrak) izan zen protagonista nagusia hiru domina, 2 urre eta zilar batekin.


Urreak bere klubeko kideekin batera lortu zituen, June Arrastuarekin batera B K-2 haur mailako emakumean irabazi zuten. Ibai Aranbururekin batera B mailako Haur K-2 mistoan ere urrea lortu zuten.


Laugarren domina Nora Aranak eta Irene Muiñok (S.D.Santiagotarrak) lortu zuten, A mailako K-2 emakumezkoen proban.


Laugarren postuak ere izan ziren, Odei Gelbenzu (S.D.Santiagotarrak) laugarren izan zen A C-1 haurretan eta Nora Arana laugarren Lukas Cabezonekin batera A Haur K2 mistoan.

Pasaiako itsas zeharkaldia jokatu da

Joan den igandean, ekainaren 26an, itsas kayak proba egin zen Pasaian, itsaso nahasi samarra izan zen kanpoan, eta horrek, bati baino gehiagori zaildu egin zion zeharkaldi.
Junior mailan, Iker Lizaso (Pasaia Kayak 2005 K.K.) izan zen garailea, seniorretan Oier Aizpurua (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-Adarreko P.K.), 45-49 urteko beteranoetan, Eñaut Aizpurua anaia, 50-54 urteko beteranoetan, Jose Mari Villagarcia klubeko kidea eta 55-59 urteko beteranoetan, baita Itxas-Gain taldeko Javier Lizancos.
Kadete mailako emakumezkoetan Ioar Alonso (Pasaia Kayak 2005 K.K.) izan zen irabazlea. 23 urtez azpiko mailan, Biarritz Sauvetage Cotier-eko kirolaria, Thais Delrieux izan zen irabazlea, senior mailan Irati Osak (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-Adarreko P.K.) ezin izan zuen amaitu, beteranoetan 45-49 urtetan, Maite Etxabek (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-Adarreko P.K.) irabazi zuen eta 55-59an Cristina Iraetak (ATSS).
Hurrengo hitzordua asteburu honetan izango da Vigon jokatuko den Espainiako Itsas Kopan.

Nerea Garcia 23 urtez azpiko Europako txapelketan

Nerea Garciak (S.D.Santiagotarrak) Europako Junior eta 23 urtez azpiko Txapelketa jokatu du Belgraden, 23urtez azpiko emakumezko K-2 500mko kategorian. Kanporaketan seigarrena izan ondoren,finaletik oso gertu geratu da, finalerdian laugarren izan ondoren.

Klara Olazabalentzat finala

Tacen izan da hirugarren Munduko Koparen eszenatokia eta Klara Olazabal (S.D.Santiagotarrak) emakumezko C-1 finalean izan da.
Zorte txarragoa K-1ean, 46. Izanik eta 36. izan zen estremean.
Miren Lazkano (ATSS) 21. izan da C-1eko finalerdian. Kayaken 35.a izan da kanporaketen muga gainditu gabe. Eta estremean final-laurdenetaraino iritsi zen 11. Postua eskuratuz.
Pau Etxaniz (ATSS) 27. izan zen kayakeko finalerdietan. Extrem-ean, 20. izan zen.
Ander Elosegi (S.D.Santiagotarrak) finalerdien atarian geratu zen, 31. sailkatua izanik C-1ean.
Olatz Arregi (ATSS) 17. izan zen estremean, eta sailkapen-serieetan geratu zen.

Pasaiako itsas-kayak probaren jarraipena

Itsasoko kayak batzordeak GPS gailuak izango ditu lasterketa zuzenean jarraitzeko.
Hurrengo estekan lasterketa eta kirolarien bilakaera ikusi ahal izango dira.

 

https://live.traky365.com/pasaia-2022

Zorte on!

 

Bikingo egunea muturreko baldintzak

Sekulako baldintza beroekin ospatu zen Bikingo Eguna Hondarribian, ICFren egutegiaren barruan. Bertan, surflariez gain, SUP palistak egon ziren.
Jardunaldi luze batean, lehiaketaz gain, azokaz, txikienentzako jarduerez, kirol egokituaz eta abarrez gozatu ahal izan zen.


Kirol arloan, kluben sailkapen nagusian, Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.T nagusitu da, bigarren Pasaia Kayak 2005 K.K. eta hirugarren S.D.Santiagotarrak.

 


Banakako emaitzei dagokienez, gazte mailan Iker Lizasok (Pasaia kayak 2005 K.K.) lortu zuen lehen postua, senior mailan Oier Aizpurua (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K.) izan zen azkarrena, K-2 seniorretan Eñaut Aizpurua eta Bibiano Olaizola bere klubeko kideak izan ziren irabazleak. OC2-n, Arroja K.K., Yon Mitxelena eta Fabien Maillard izan ziren irabazleak, beteranoei dagokienez, 40-44 urtetan, Fernando Gomez (P.Santander) izan zen garailea, 45-49 urtetan, Vicente Alvarez (C.D.Cisne), 50-54 urtetan, Jojse Mari Villagarcia (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-Adarreko P.K.) izan zen azkarrena, eta 5 eta 5.
Emakume seniorretan Maite Etxabe (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-Adarreko P.K.) izan zen irabazlea eta emakume beteranoetan, Cristina Iraeta (ATSS).
Tradizionaletan, Javier Arrastua (S.D.Santiagotarrak) izan zen irabazlea.


Goi mailako palistei dagokienez, junior mailan Unax Etxeberria (ATSS) izan zen irabazlea proba luze zein laburrean.
Senior mailan, proba luzean, Olivier Darrieumerlour (Les Marins de la Lune) izan zen irabazlea eta Artem Avramenko (Mansilla) proba teknikoan garailea.
Junior mailako emakumezkoetan, Elene Etxeberria (ATSS) izan zen irabazlea proba luze zein teknikoan.
Emakume seniorretan Melanie Fafenetre frantziarra (La Cigale Surf Club duy Pays Des) izan zen azkarrena.

Hamabi domina Españako Maratoi kopan

Irati Osa (Itxas-gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K.) emakume senior K-2an eta Irene Gana (Barrika P.T.) 23 urtez azpiko K-1 emakumezkoetan, Europako Maratoi Txapelketarako sailkaturik, RFEPen baieztapen ofizialaren faltan. Maratoi laburreko selektiboan, Irati Osa hirugarren izanik, sailkapenaren atarian geratu zelarik, bigarren sailkatuarekin esprint estuan iritsi  ondoren.

12 domina lortu dituzte euskal palistek ekainaren 18an eta 19an egin den Españako maratoiko kopan, Menquinenzan, muturreko bero baldintzetan jokatu zelarik.

Egoera horrek lehiaketak jokatu ahal izateko distantziak eta ordutegiak aldatu beharra ekarri zuen.

3 urre, 5 zilar eta 4 brontze eskuratu dituzte euskal palistek

Urrea, Eneritz Aizpiolea eta Malen Juaristirentzat (S.D.Santiagotarrak) K-2 emakume kadete mailan, gizon beteranotan K-1 50-54 urtetako mailan, Xabi Osa (Itxas-gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K.) garailea izan zen eta bere klubeko kideak, K-2 beteranotan Eñaut Aizpurua eta Maite Etxabe ere garaile izan ziren. Maila berean, Eukene Saez eta Iñaki Fernandez (Pasaia Kayak 2005 K.K.) bigarren izan ziren. Zilarra Irene Ganarentzat (Barrika P.T.) emakumezko 23 urtez azpiko K-1 ean, Ane Amostegi eta Naroa Larrarte (S.D.Santiagotarrak) ere bigarren izan ziren emakumezkoK-2 junior mailan, Haizea Montero eta Shanti Florentino (Donostia Kayak K.E.) bigarren izan ziren K-2 kadete mistoan eta Javier Perez (Getxo Kayaka) bigarren izan zen, gizon beteranoaren kategorian 65-74 urtkeo mailan. Brontzezko domina, Eider Amundarainentzat (S.D.Santiagotarrak) 23urtez azpiko K-1 emakumezkoetan, bere anaiarekin batera K-2 senior mistoan ere hirugarren sailkatu ziren. Alejandro Arana eta Iñigo Irastorzak (S.D.Santiagotarrak) brontzezko domina eskuratu zuten, K-2 kadete mailako proban eta Kattalin Altuna eta Noa Revuelta (Pasaia Kayak 2005 K.K.) emakumezko kadete mailan hirugarren izan ziren.
Aurreko asteburuan, Barrikak Euskadiko Ibaien Kopako bigarren proba hartu zuen, non etxekoek taldekako garaipena lortu zuten.

Zoritxarrez, aurten ere Plentzian ez da probarik egingo, beraz, Bidasoa eta Urolako asteburura arte ez dugu ibaien lehiarik izango.

 

Finalik gabe Slalom-eko Munduko Kopan

Krakovia izan da joan den asteburuan ospatutako bigarren Munduko Koparen eszenatokia.
Miren Lazkano (ATSS) izan zen emakumezko C-1eko finalera iristetik gertuen egon zena, finalaurrekoan 17. izan zelarik. Extremen, ezin izan zuen erlojuaren kontrakoa gainditu 33. izanik.
Ander Elosegi (S.D.Santiagotarrak) 20. izan zen C-1eko finalerdian, eta ezin izan zen kanoen finalera iritsi.
Klara Olazabal (S.D.Santiagotarrak) C-1 eta K-1ean lehiatu zen, 28. Postua eskuratuz kanoako finalerdian eta 49. postua kayakeko sailkatze probetan. Estremean 28. postuan geratu zen sailkapen-serieetan.
Bestalde, Joan Crespo (S.D.Santiagotarrak) kayakean eta estremean lehiatu zen, eta ezin izan zituen lehen mozketak gainditu: 60. sailkatuz kayakean eta 58. Extremeko erlojupekoan.
Olatz Arregi (ATSS) 34. izan zen, erlojupekoa gainditu gabe.
Asteburu honetan test berri bat izango dute Tacen-eko Munduko Kopan.

Contactar

Paseo Anoeta 7 / Anoeta Pasealekua 7

Donostia - San Sebastian

Gipuzkoa

20014

Email: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Tel: 943 051365

Colaboradores

 

  A BILIN 21