Piraguismoko ur lasaietako Euskal Selekzioa

Euskal Selekzioa Nazioarteko bi estropadetan tinko aritu da

 

Pasa den asteburuan, uztailaren 2an eta 3an, Piraguismoko Ur Lasaietako Euskal Selekzioak erronka bikoitzari ekin eta tinko heldu zion. Lehen lehianketan, Valladolideko Nazioarteko Sari Nagusian parte hartu zuen, gizonezko eta emakuzkoen K4ko bi talde aurkeztu zituen. Mutilen eskifaia Pasaia K.E.ko Iñaki Fernandez, Aitor Arrieta eta Iñigo Loisek osatu zuten, Zumaia Itsas A.E.ko Martin Egañarekin batera. Pisuergako uretan 5000 m-tako distantzia eginez seigarrenak iritsi ziren. Emakumezkoen taldea, Irungo Santiagotarrak K.E.ko Irene Gorrotxategi, Ane Amostegi, Eider Amundarain gazteek osatu zuten, Barrika K.E.ko Ihintza Labeaga bizkaitarrekin batera, eta zazpigarrenak iritsi ziren.

 

Igande goizean, Zamorako Lago de Sanabriako Parke Naturalean, ingurumen araudia jarraituz, sei kilometrako zirkuitua osatu eta paraje eder  horretan, bi K4ek  bezperako emaitza hobetu zuten, mutilak bosgarrenak eta emakumeak seigarrenak iritsi baitziren.

 

Bestalde, Irati Osa zumaiarrak aipatu bi estropadetan, espainiako selekzioak deituta bi frogetan garaipena lortu zuen.

 

Euskal Selekzioaren hurrengo parte hartzea abuztuan, Asturiasen ospatuko den Sella ibaiaren nazioarteko jaitsiera izango da eta bertan euskal ordezkariek gogor eutsiko diote.

Contactar

Paseo Anoeta 7 / Anoeta Pasealekua 7

Donostia - San Sebastian

Gipuzkoa

20014

Email: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Tel: 943 051365

Colaboradores

 

  A BILIN 21