Zilar bat eta brontzezko bi domina Espainiako Sprint Txapelketan

Munduko Txapelketarako zein Europako Sprint Txapelketarako geratzen ziren ontziak banatzeko hautaketa probak ospatu ostean, Begoña Lazkano, Iñigo Peña eta Aitor Gorrotxategi bertan izango dira. Horren ondoren, Espainiako Sprint Txapelketa jokatu zen ostiraletik aurrera.
Iñigo Peña (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-Adarreko P.K.) Espainiako txapeldunorde izan zen Marcus Cooperren atzetik K-1 500mtan. Begoña Lazkano (Donostia Kayak K.E.) hirugarren sailkatu zen K-1 500 metrokoan eta Arsuaga ahizpak, Maialen eta Uxue (S.D.Santiagotarrak) hirugarren izan ziren K-2 200m-an.

Euskadiko itsas kayak selekzioa Extrême Cordouan Txapelketan

Zortzi kirolarik eta federazioko ordezkariak osatutako talde txiki bat Frantziako Saint Georges de Didonne-ko Extrême Cordouan-era joan dira parte hartzera, bi dominarekin itzuliz, eta, oro har, itsasoko kayaken Euskal Selekzioaren balantze oso positiboarekin.


Maite Etxabek bigarren postua lortu zuen emakumezkoetan, bi jardunaldiak batuta, bigarren izanik bietan.

 


Oier Aizpurua hirugarren izan zen sailkapen nagusian, lehenengo egunean hirugarren eginez eta laugarren bigarren jardunaldian.
Cristina Iraeta laugarren izan zen bi egunetan, eta laugarren amaitu zuen sailkapen nagusian.
Manuel Melara bosgarren izan zen, bi jardunaldietan bosgarren eta zazpigarren izan ondoren.
Lander Rodriguez bederatzigarren izan zen sailkapen nagusian, zortzigarren sailkatuz lehen egunean eta bederatzigarren bigarrenean.
Raul Barba 14. geratu zen, lehen egunean 11. eta bigarrenean 16. izan ondoren.
Mikel Amenabar 20. izan zen, lehen jardunaldian 22. eta bigarrenean 21. izan ondoren.
Javier Lizancos 25. izan zen, lehen egunean 30º eta bigarrenean 26º izanik.

 


Asteburu honetan Gipuzkoako Itsas Kayak Txapelketaren txanda izango da Zumaian, 16: 00etatik aurrera.

Euskadio Sprint Txapelketa jokatu da Legution

Urte askoren ondoren, pasaden igandean, uztailak 10, Euskadiko Sprint txapelketa jokatu da Legution.

500mko distantzian, Senior, 23 urtez azpiko, junior, kadete eta beteranoak aritu ziren K-1, K-2 eta K-4ean, hala nola, C-1 eta C-2an.

Kluben sailkapenean, S.D.Santiagotarrak izan zen garailea, bigarren, Pasaia Kayak 2005 K.K. eta hirugarren Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-Adarreko P.K.

Banakako emaitzei dagokienez, hauek izan dira kategoria baikoitzeko garaileak:

  • Beñat Arsuaga (S.D.Santiagotarrak), Gizonezko senior K-1.
  • Ekaitz Aizpiolea (S.D.Santiagotarrak) Gizonezko 23 urtez azpiko K-1.
  • Aimar Platero (S.D.Santiagotarrak) Gizonezko junior K-1.
  • Iñigo Irastorza (S.D.Santiagotarrak) Gizonezko kadete K-1.
  • Malen Juaristi (S.D.Santiagotarrak) Emakumezko kadete K-1.
  • Gema Victoria (Barrika P.T.) Emakumezko 23 urtez azpiko C-1.
  • Roberto Rivas (S.D.Santiagotarrak) Gizonezko senior C-1.
  • Pablo Muiño (S.D.Santiagotarrak) Gizonezko kadete C-1.
  • Ane Eileen Mesa (Barrika P.T.) Emakumezko kadete C-1.
  • Uxue Arsuaga (S.D.Santiagotarrak) Emakumezko senior K-1.
  • Aiora Irazu (Donostia Kayak K.E.) Emakumezko 23 urtez azpiko K-1.
  • Josefa Molina (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-Adarreko P.K.) Emakumezko junior K-1.
  • Iñigo Lois- Ion Carballo (Pasaia Kayak 2005 K.K.) Gizonezko senior K-2.
  • Martin Miranda- Aimar Platero (S.D.Santiagotarrak) Gizonezko junior K-2.
  • Maialen Arsuaga- Uxue Arsuaga (S.D.Santiagotarrak) Emakumezko senior K-2.
  • Ane Amostegi- Naroa Larrarte (S.D.Santiagotarrak) Emakumezko junior K-2.
  • Alejandro Arana- Oihan Arrondo (S.D.Santiagotarrak) Gizonezko kadete K-2.
  • Malen Juaristi- Eneritz Aizpiolea (S.D.Santiagotarrak) emakumezko kadete K-2.
  • Roberto Rivas- Sergio Arana (S.D.Santiagotarrak) Gizonezko senior C-2.
  • Olivia Vedoya- Pablo Muiño (neutro) C-2 mixtoa.
  • Iñaki Fernandez- Laura Zunzunegi (Pasaia Kayak 2005 K.K.) Mixto Senior K-2.
  • Ane Amostegi- Aimar Modenes (S.D.Santiagotarrak) Mixto junior K-2.
  • Iñigo Irastorza- Malen Juaristi (S.D.Santiagotarrak) Mixto Kadete K-2.
  • Ekaitz Aizpiolea, Eneko Egiguren, Unai Amostegi eta Beñat Arsuaga (S.D.Santiagotarrak) Gizonezko senior K-4.
  • Ian Anatol- Ruben de la Fuente- Martin Miranda eta Aimar Platero (S.D.Santiagotarrak) gizonezko junior K-4.
  • Iñigo Irastorza, Alejandro Arana, Oihan Arrondo eta Markel Juaristi (S.D.Santiagotarrak) gizonezko kadete K-4.
  • Lorea Cabezon, Paula Severiano, Maite Gorrotxategi eta Jone Palenzuela (S.D.Santiagotarrak) Emakumezko kadete K-4.
  • Beñat Arsuaga, Maialen Arsuaga, Uxue Arsuaga eta Eneko Egiguren (S.D.Santiagotarrak) Mixto Senior K-4.
  • Haizea Aranburu, Unai Rojo, Aimar Modenes eta Naroa Larrarte (S.D.Santiagotarrak) mixto junior K-4.
  • Andoni Dieguez, Amaiur Miguel, Lorea Cabezon eta Paula Severiano (S.D.Santiagotarrak) mixto kadete K-4.

(ARgazkiak, Diana Machado)

Asteburu honetan, Españako Sprint Txapelketa izango da eta uztailaren 14 osteguna, hautaketa probak, Munduko zein Europako txapelketarako, Sprinteko mailan gorenean.

Zazpi kiroalrik domina eskuratu dute Munduko Junior eta 23 urtez azpikoen Slalom-eko Txapelketan

Ivreako (Italia) Munduko Junior eta 23 urtekoen azpiko Slalom-eko Txapelketak amaituta, 7 kirolarik domina lortu dute.
Markel Imaz (ATSS) eta Alex Segura (ATSS) munduko txapeldun izendatu ziren junior C-1 patruilan.
Pau Etxanizek (ATSS) bigarren egin zuen 23 urtez azpiko K-1 gizonezkoen patruilan. Nora Lopez (ATSS) Munduko txapeldunorde izan zen Emakume junior C-1ean.
Eta Leire Goñi (ATSS), Haizea Segura (ATSS) eta Maite Odriozola (ATSS) hirugarren izan ziren K-1 emakume junior patruilan.
Gainera, Nora Lopez laugarren sailkatu zen estrem junior mailan. Javier Arruabarrena (S.D.Santiagotarrak) laugarren izan zen junior K-1 patruilan eta bederatzigarren Extremen.

 


Leire Goñi zazpigarren izan zen emakumezko junior K-1ean eta seigarrena estremean, finalerdietan geratuz. Haizea Segura zazpigarren izan zen estremean eta Maite Odriozola hamargarren.
Pau Etxaniz bederatzigarren izan zen 23 urtez azpiko K-1 gizonezko finalean, eta 76 extrem-ean.
Alex Segura 12. izan zen, C-1 gizon juniorraren finaletik pauso batera geratuz.
Olatz Arregi (ATSS) 14. izan zen 23 urte azpiko emakumezko estremean, eta zazpigarren 23 urte azpiko emakumezko  K-1 patruilan.
Malen Gutierrez 16. izan zen C-1 emakume juniorraren finalerdian.
Markel Imaz 18. izan zen C-1 gizonezko juniorretan. Haizea Segurak emaitza errepikatu zuen, 18. emakumezko junior K-1.
Leire Goñi 22. izan zen junior c-1 emakumezkoaren finalerdian eta Maite Odriozola K-1 junior emakumezkoaren finalaurrekoan, berriz, 28.
Javier Arruabarrenak ezin izan zuen junior K-1 mailakoa lehen fasea gainditu, 49.a izanik.

Zazpi domina Slalomeko etorkizunen gazteen kopako 1.go proban

San Miguelen slalomeko etorkizuneko Gazteen Espainiako Kopako lehen proba jokatu da, uztaileko lehen asteburuan.
Euskal palistek zazpi domina lortu dituzte. Lau urre, bi zilar eta brontze bat.
Maria Garciak (S.D.Santiagotarrak) binakakoa egin zuen, eta podiumeko gorenera igo zen K-1 eta C-1 mailetan, infantil B mailako emakumezkoen kategorian. Gizonezko kadete mailan, C-1 mailan, Oier Diazek (S.D. Santiagotarrak) irabazi zuen. Eta Oier Azpillaga (ATSS) izan zen irabazlea infantil A C-1 gizonezkoetan eta kayakean bigarren postua lortu zuen. Ainhoa Segura (ATSS) zilarra izan zen infantil B K-1ean.
Haizea Celayak (S.D.Santiagotarrak) brontzea zintzilikatu zuen infantil B k-1ean, euskal palistek emakumezko infantil B K-1 mailako pódium osoa osatu zutelarik.

11 domina Espainiako itsas-akayak Kopako 3. proban

Uztailaren 2-3ko asteburua bizia izan da, eta txapelketa asko egin dira hainbat tokitan.
Vigon, Espainiako itsas-kayakeko Kopako hirugarren proba jokatu zen eta euskal palistek hamaika domina lortu zituzten. Zazpi urre, hiru zilar eta brontze bat.
Oier Aizpuruak (Itxas-Gain zumaiako Urola Itsas-Adarreko P.K.) irabazi zuen 45-49 urteko gizon beteranoaren maila, eta Eñaut Aizpurua bere anaia izan zen bigarren. Biak batera, lehenak izan ziren K-2an.
Rafa Quevedok (Barrika P.T.) 55-59 urteko kategorian gailendu zen K-1ean, eta Javier Lizancos (Itxas-Gain zumaiako Urola Itsas-Adarreko P.K.) izan zen bigarren. Rafa Quevedok, Ignacio Ibarrarekin batera, 50-54 urteko kategorian bigarren izan zen. Jose Mari Villagarziak (Itxas-Gain zumaiako Urola Itsas-Adarreko P.K.) garaipena lortu ondoren,  Ignacio Ibarra bigarren izan zen maila berean.
45-49 urteko emakume beteranoaren kategorian, Maite Etxabek (Itxas-Gain zumaiako Urola Itsas-Adarreko P.K.) irabazi zuen, eta Irene Ganak (Barrika P.T.) irabazi zuen 23 urtez azpikoetan.
Kadete mailan, Ioar Alonso eta Maialen Vitoria (Pasaia Kayak 2005 K.K.) hirugarren izan ziren K-2 kadete mailako emakumezkoetan.
Hurrengo itsas lehiaketa uztailaren 16an izango da, Zumaian jokatuko den Gipuzkoako Itsas Kayak Txapelketan.

Piraguismoko ur lasaietako Euskal Selekzioa

Euskal Selekzioa Nazioarteko bi estropadetan tinko aritu da

 

Pasa den asteburuan, uztailaren 2an eta 3an, Piraguismoko Ur Lasaietako Euskal Selekzioak erronka bikoitzari ekin eta tinko heldu zion. Lehen lehianketan, Valladolideko Nazioarteko Sari Nagusian parte hartu zuen, gizonezko eta emakuzkoen K4ko bi talde aurkeztu zituen. Mutilen eskifaia Pasaia K.E.ko Iñaki Fernandez, Aitor Arrieta eta Iñigo Loisek osatu zuten, Zumaia Itsas A.E.ko Martin Egañarekin batera. Pisuergako uretan 5000 m-tako distantzia eginez seigarrenak iritsi ziren. Emakumezkoen taldea, Irungo Santiagotarrak K.E.ko Irene Gorrotxategi, Ane Amostegi, Eider Amundarain gazteek osatu zuten, Barrika K.E.ko Ihintza Labeaga bizkaitarrekin batera, eta zazpigarrenak iritsi ziren.

 

Igande goizean, Zamorako Lago de Sanabriako Parke Naturalean, ingurumen araudia jarraituz, sei kilometrako zirkuitua osatu eta paraje eder  horretan, bi K4ek  bezperako emaitza hobetu zuten, mutilak bosgarrenak eta emakumeak seigarrenak iritsi baitziren.

 

Bestalde, Irati Osa zumaiarrak aipatu bi estropadetan, espainiako selekzioak deituta bi frogetan garaipena lortu zuen.

 

Euskal Selekzioaren hurrengo parte hartzea abuztuan, Asturiasen ospatuko den Sella ibaiaren nazioarteko jaitsiera izango da eta bertan euskal ordezkariek gogor eutsiko diote.

Urrea, zilarra eta brontzea Junior eta 23 urtez azpiko slalomeko mundialaren hasieran

Asteartean eman zitzaion hasiera Munduko Junior eta 23 urtez azpiko Slalom Txapelketari Ivrean, Italian, eta ezin izan zuen sasoi hobean hasi.
Markel Imaz (ATSS) eta Alex Segura (ATSS) Munduko txapeldun izendatu ziren junior C-1 patruilan.


Pau Etxaniz (ATSS), 23 urtez azpiko K-1 gizonezko patruila, Munduko txapeldunorde izendatu zen.

 


Eta Leire Goñi (ATSS), Haizea Segura (ATSS) eta Maite Odriozola (ATSS) podiumeko hirugarren mailara igo ziren K-1 emakume patruilan.
Atzo 23 urtez azpikoen kanporaketak jokatu ziren, bai K-1ean, bai C-1ean, gizonezkoentzat eta emakumezkoentzat, eta Pau Etxanizek aurrera egin du, finalerdietarako pauso sendoarekin, sailkapeneko 17. Postua eskuratu ondoren.
Gaur juniorren txanda izango da. Ostiralean 23 urtez azpiko kayakisten finalerdiak eta finalak eta kanoa juniorren finalerdiak eta finalak jokatuko dira. Larunbatean 23 urtez azpiko canoisten finalerdiak eta finalak jokatuko dira, eta kayakista juniorren finalerdiak eta finalak.
Txapelketari amaiera emateko, igandean Extrem proba egingo da.
Lehiaketa esteka honetan jarrai daiteke:
https://www.canoeicf.com/canoe-slalom-world-championships/ivrea-2022/results   

Zorte on!

Contactar

Paseo Anoeta 7 / Anoeta Pasealekua 7

Donostia - San Sebastian

Gipuzkoa

20014

Email: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Tel: 943 051365

Colaboradores

 

  A BILIN 21