Hasi dira slalom-eko talde absolutuaren hautatzeko probak

Joan den asteburuan slalomeko lehen hautaprobak egin dira nazioarteko probetara kategoria absolutuan joango den taldea eratzeko. Palistak emaitza onekin lehiatu dira Seu de Urgellen eta emaitza onak berretsi beharko dituzte asteburu honetan Pauen, maiatzaren 7an eta 8an egingo diren probetan.
Emaitza nabarmenen artean, Miren Lazkanoren (ATSS) hirugarren postuak C-1 zein Kayakeko finalean, K-1eko finalaurrekoan erregistrorik onena lortuz. Ander Elosegi (S.D.Santiagotarrak) 2. Finalean, irlandarraren atzetik, C-1ean denborarik onena eginez.
Joan Crespok (S.D.Santiagotarrak) laugarren denborarik onena egin zuen, eta albiste bikaina izan zen lesioaren ondoren bueltan eta lehiakor egotea. Pau Etxaniz (ATSS) kayakean bosgarren izan zen.
Aipagarria da, halaber, Klara Olazabal (S.D. Santiagotarrak) kayakean eta kanoan toki bat lortzeko lehian aritu izana, bosgarren izan baitzen. Eta Leire Goñi (ATSS) gaztea, kayakeko finalaurrekoan laugarren sailkatu izana, finalera pasaz.

6 domina Eurochallengean

Villajoyosan Eurochallengea ospatu da eta euskal palistek emaitza bikainak lortu dituzte.


Urrea Irene Ganarentzat (Barrika P.T.) 23 urtez azpiko emakumezko K-1ean. Oier Aizpuruak (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K.) A-B gizon beteranoan irabazi zuen. Bere anaia Eñautek C-D gizon beteranoan irabazi zuen, eta hirugarren Jose Mari Villagarcia klubeko kidea izan zen.


E-F beteranoan, Rafa Quevedo (Barrika P.T.) izan zen irabazlea.
A-B emakume beteranoetan Maite Etxabek (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-Adarreko P.K.) lortu zuen lehen postua.

 

Piraguismoko Hastapen ikastaro Presentziala

Maiatzaren20, 21 eta 22an,  Irun-en Hastapen ikastaro berri bat antolatuko da, presentzial formatuan.

 

Prestakuntza hau kirolaren hastapenetan aritu nahi duten teknikariei bideratua dago.

Ikastaroaren helburu nagusia da piraguismoaren kirolean teknikari gisa oinarrizko mailan behar duten formakuntza ematea.

Zehazki, lortuko diren gaitasun orokorren artean, piraguismoa sustatzea, bultzatzea eta kirol edo modalitatearen oinarrizko hastapena egitea lehen hogei ordutan. Eta. kirolariak zaintzea eta laguntzea, eskola kirol edo kirol federatuarenak diren jarduera eta lehiaketetan parte hartu behar dutenean

Hastapeneko irakasleentzako ikastaroa Federazioaren prestakuntza jarduera bat da, eta bertan ikasgai hauek ematen dira: oinarrizko ezagupenen arloa, metodologia eta piraguismoaren didaktika, material eraikuntza eta mantentzea, segurtasun aktiboa eta prebentziozkoa, programazioa, palakadak emateko maniobrak eta teknika.

Jarraian topatuko duzue ikastaroaren deialdia eta informazioa.

Deialdia

1-Eranskina: Sarrera proba

Izenemate orria

 

Aurrerago on-line ikastaro bat antolatuko dugu.

Lau urre eta zilar bat Espainiako 1. Sprint kopan

Begoña Lazkano (Donostia Kayak K.E.) eta Higinio Rivero (Plentzia P.T.) bikain aritu dira, Verducidon jokaturiko, apirilaren 23an eta 24an, Espainiako Sprint Kopan.

Begoña Lazkanok K-1 500 metroko emakumezko senior mailan garaipena lortu zuen, oso helmugaratze estuan.

Higinio Riverok, bere aldetik, lau domina eskuratu zituen, urrezko 3, PV2 200m, PK2 500m eta PV2 500m eta zilar bat PK2 200m.

Aitor Gorrotxategik (S.D.Santiagotarrak) laugarren postua lortu zuen K-1 1000m proban. Iñigo Peña zumaiarrak (Itxas-Gain Zumaiako Urola itsas-adarreko P.K.) seigarren postua eskuartu zuelarik.

Nerea Garcia (S.D. Santiagotarrak) laugarren izan zen K-1 200m proban, hirugarren sailkatuarekiko oso gertu iritsi zelarik.


Proba hau nazioarteko lehen hitzorduetarako hautaproba zen, beraz, oso ondo hasi da eta espero dezagun hurrengo hitzorduetarako sailkatu berriak izatea.

Hamabost egunetan esprint olinpikoko bigarren kopa egingo da taldeko ontzietan.

Rafael Quevedok irabazi du Espainiako itsas kayak kopako 2. proba

Ibizan izan da apirilaren 9 eta 10ean ospatu den Kayak itsasoko Espainiako Kopako 2. probaren ospakizuna.
Bertaratu zen euskal ordezkari bakarrak, Rafael Quevedok (Barrika P.T.), lehen postua lortu zuen 55-59 urteko gizon beteranotan.

Abian da slalom extrema

Joan den asteburuan, apirilaren 9an eta 10ean, Espainiako slalom extrem-eko kopako lehen proba eta nazioarteko hitzorduetara joango den taldea osatzeko hautaketa probak egin ziren La Seu d 'Urgellen.

Larunbatean, kopan, Miren Lazkanok (ATSS) lehen postua lortu zuen senior mailako emakumeetan, Klara Olazabal (S.D.Santiagotarrak) izan zen bigarren eta Olatz Arregi (ATSS) izan zuten lagun finalean laugarren sailkatuz.

Junior mailako emakumezkoetan, Leire Goñik (ATSS) lortu zuen lehen postua, euskal palistek ostauriko final batean, Nora Lopez (ATSS) izan zen bigarren, Maite Odriozola (ATSS) hirugarren eta Haizea Segura (ATSS) laugarren.

Gizonezkoetan, Pau Etxanizek (ATSS) lortu zuen bigarren postua.
Junior mailan, Javier Arruabarrena (S.D.Santiagotarrak) finalera iritsi zen, baina laugarren izan zen.
Kluben araberako sailkapenean, Atletico San Sebastian izan zen lehen sailkatua eta S.D.Santiagotarrak hirugarrena.

Hurrengo egunean ere emaitza bikainak izan ziren, hautaketarako zeuden probetan. Senior mailako emakumeetan Olatz Arregik (ATSS) lortu zuen lehen postua, Klara Olazabalek (S.D.Santiagotarrak) bigarrena eta Miren Lazkanok (ATSS) hirugarrena. Junior mailako emakumeetan, finala euskaldunena izan zen, Leire Goñi (ATSS) lehenengo aposizioan, Maite Odriozola (ATSS) bigarren, Malen Gutierrez (ATSS) hirugarren eta Haizea Segura (ATSS) laugarren.
Senior mailan Pau Etxaniz (ATSS) izan zen lehena eta junior mailan Markel Imaz (ATSS) izan zen bigarren eta Aitor Iriondo (S.D.Santiagotarrak) hirugarren.

Lekeition kayak surfeko proba ospatu da

Baldintza gogorak izan arren, Euskadiko Kayak surf Kopako 3. proba jokatu ahal izan zen Lekeition.
Grand Grand Master motzetan, Txema Carreto (Mundaka) izan zen irabazlea, Grand Master motzean Jose Piñeiro (Pantin) izan zen irabazlea, Junior emakumetan bai laburretan bai luzeetan, Xiang Messacaza (RCNSS) izan zen irabazlea. Gizonezko juniorretan, bai laburretan bai luzeetan, Aiur Illarretak (RCNSS) garaipena errepikatu zuen. Gizonezko master laburren kategorian, Edu Etxeberriak (RCNSS) lortu zuen garaipena. Master gizonezko luzean, galiziar Jose Piñeirok garaipena errepikatu zuen.
Emakumezko Open laburren kategorian, Xiang Messacazak (RCNSS) bere une bikaina erakutsi zuen, lehen postua eskuratuz. Luzean, Olatz Garmendia (RCNSS) izan zen irabazlea. Gizonezkoetan, Open motzetan, Odei Etxeberria (RCNSS) izan zen garailea eta bere klubeko kidea, Hodei Crujeiras luzeetan. 23 urtez azpikoen kategorian, Aimar de la Fuente (Barrika P.T.) izan zen irabazlea motzetan.
Waveskian, gizonezkoetan, Edu Etxeberria (RCNSS) izan zen irabazlea, masterretan, Dani Perez eta emakumezkoetan, Ainhoa Tolosa (ATSS).

S.D.Santiagotarrak hirugarren Españako Gazte promesen Neguko txapelketan

Berriz ere Sevilla, Neguko Espainiako Txapelketaren eszenatoki izan da, baina kasu honetan Promesa Gazteena. S.D.Santiagotarrak taldeak hirugarren postua lortu du kluben sailkapen orokorrean.
Banakako emaitzei dagokienez, urrezko domina bakarra Eider Ceciliak (S.D.Santiagotarrak) emakumezko infantil B K-1 ean lortutakoa da.


Eneritz Aizpiolea (S.D.Santiagotarrak) seigarren izan zen emakume kadete B K-1 mailan, Iker Castaño (S.D.Santiagotarrak) zazpigarren gizonezko kadete B C-1 mailan eta Malen Juaristi (S.D.Santiagotarrak) bederatzigarren emakumezko kadete A K-1 mailan.

Contactar

Paseo Anoeta 7 / Anoeta Pasealekua 7

Donostia - San Sebastian

Gipuzkoa

20014

Email: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Tel: 943 051365

Colaboradores

 

  A BILIN 21