Piraguismoa praktikatzeko prebentzio-neurriak

RFEPek piraguismo federatua praktikatzeko nabarmendu dituen 10 neurriak jakinarazten dizkizuegu.

 

 

Entrenamendura itzultzeko baldintzak hiru oinarri nagusitan oinarritzen dira:

 

  1. Osasunaren kontrola
  2. Segurtasun-distantziak mantentzea
  3. Higiene-neurriak

 

Baina alderdi garrantzitsuena kirol-erakundeko pertsona bakoitzaren ERANTZUNKIZUNA da, gaixotasunari aurrea hartzeko jarraibideak zintzo betez.

Dekretu berrien argitalpena 1 Fasea

Asteburuan argitaratutako dekretuak eta aginduak honakoak dira:

 

 Real Decreto 514/2020, de 8 de  mayo, por el que se prorroga el estado de alarma declarado por el Real Decreto 463/2020, de 14 de marzo, por el que se declara el estado de alarma para la gestión de la situación de crisis sanitaria ocasionada por el COVID-19.


Orden SND/399/2020, de 9 de mayo, para la flexibilización de determinadas restricciones de ámbito nacional, establecidas tras ladeclaración del estado de alarma en aplicación de la fase 1 del Plan para la transición hacia una nueva normalidad.



Decreto 8/2020, de 10 de mayo, del Lehendakari, por el que se establecen normas para la aplicación, en el ámbito de la Comunidad Autónoma de Euskadi, de las modificaciones, ampliaciones y restricciones acordadas con el Gobierno español, en relación con la flexibilización de las restricciones establecidas tras la declaración del estado de alarma, en aplicación de la fase 1 del Plan para la transición hacia una nueva normalidad, con el fin de adaptarlas a la evolución de la emergencia sanitaria en Euskadi.  

 

Documentación FAQs Fase 1 Dirección General de Deportes

 

Deseskaladaren bertsio zabaldua

 

Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzak 0 faseko Deseskalada Dokumentuaren bertsio zabaldua eman du. Hemen topatuko duzue

 

Esteka honetan aurkituko dituzue Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzak emandako dokumentu guztiak.


https://www.euskadi.eus/pautas-actividad-fisica-y-deporte/web01-a2kirola/es/

Laster, 1. faseari buruzko dekalogo berria emango dute. Eskuragarri dagoenean, eman egingo da.

 

Piraguismoko Hastapen ikastaroa on-line

COVID-19 dela eta Alarma egoera honetan, Piraguismoko Hastapen ikastaroaren egokitzapen bat izan dugu ikastaroa aurrera atera ahal izateko. Teoria on-line emango da, praktikaldia, sarrera proba, zein ebaluazio proba, egoera honetatik atera eta presentzialki egitea egongo denerako utziz. Honela, gure teknikari berriek, egoera berezi honetan, formakuntza burutzea izango dutelarik.

Ikastaroa, maiatzaren 18tik 22ra bitartean burutuko da, arratsaldez. Zoom plataforma bidez jarraitu beharko direlarik ikasgaiak.

Behin hau burututa eta presentzialki egiteko baimena izandakoan, egun batean, sarrera proba, praktikaldia eta azterketa burutu beharko dira.

Hemen duzue informazio guztia.

1-Eranskina: Sarrera proba

izenemate orria

Prestakuntza hau kirolaren hastapenetan aritu nahi duten teknikariei bideratua dago.

Ikastaroaren helburu nagusia da piraguismoaren kirolean teknikari gisa oinarrizko mailan behar duten formakuntza ematea.

Zehazki, lortuko diren gaitasun orokorren artean, piraguismoa sustatzea, bultzatzea eta kirol edo modalitatearen oinarrizko hastapena egitea lehen hogei ordutan. Eta. kirolariak zaintzea eta laguntzea, eskola kirol edo kirol federatuarenak diren jarduera eta lehiaketetan parte hartu behar dutenean

Hastapeneko irakasleentzako ikastaroa Federazioaren prestakuntza jarduera bat da, eta bertan ikasgai hauek ematen dira: oinarrizko ezagupenen arloa, metodologia eta piraguismoaren didaktika, material eraikuntza eta mantentzea, segurtasun aktiboa eta prebentziozkoa, programazioa, palakadak emateko maniobrak eta teknika.

Entrenamenduetara itzultzeko oinarrizko protokoloa onartu da

2020ko maiatzaren 4ko ebazpena BOEn argitaratuta, "Lehiaketa federatu eta profesionalak berriro hasteko eta entrenamenduetara itzultzeko oinarrizko jarduera-protokoloa" onartu da.

 

CSD protokoloa

 

Bestalde, Jarduera Fisikoaren eta Kirolen Zuzendaritzak 0 faseko deseskaladari buruzko dokumentua igorri du. Hemen aurkituko duzue dokumentua.

 

David Cal-en klase magistrala

Gaur osteguna, apirilak 23, 18.00htan, Españako Piraguismo Federakuntzak antolaturiko saioan, bost domina olinpiko dituen, David Cal arituko da, “Perdiendo el miedo a ganar” lelopean.

Canoistak, piraguismoan izandako hasiera, prestakuntzan izandako aldaketak ziklo olinpiar ezberdinetan, lehiaketei nola egiten zien aurre, estrategiak eta bere lau Joko Olinpikoetan izandako partehartzea, Sidney 2000an erreserba izan zen ezkeroztik, Londres 2012rainokoa errepasatuko du. Behin goi-maila utzita, egungo lanerako egokitzapena eta konfinamendua nola biziko duen azalduko ditu.

Mintegia jarraitzeko, lotura:

https://us02web.zoom.us/j/81514688065 ID de reunión: 815 1468 8065

Argazki eta bideo lehiaketa

Españako Piraguismo Federakuntzak argazki lehiaketa bat antolatu du.

“Yomequedoencasa … pero entrenando”, argazki lehiaketaren bigarren fase bat antolatu du, non, entrenatzeko modu originalak jasotzen dituzten.

 

Lehiaketako oinarriak hemen:    https://rfep.es/wp-content/uploads/2020/04/BASES-DEL-CONCURSO-Yo-me-quedoencasa-2º-fase.pdf

Apirilaren 30arte dago epea argazkiak bidaltzeko. Argazki originalenak, “Aguas Vivas” aldizkarian argitaratuko dira eta bost onenek saria jasoko dute.

 

Honez gain, bideo lehiaketa bat ere antolatu du, “Yomequedoencasa…pero entrenando equilibrio”, bertan, piraguismoaren oinarrietako bat, oreka nola entrenatu litekeen modu original batean azaltzea nahi dutelarik. Gutxienez 10 segunduz aritu beharko da oreka mantentzen. Ahalik eta berma puntu gutxien, oreka puntu txikienak, etab. erabiltzea baloratuko delarik.

Lehiaketa oinarriak hemen: https://rfep.es/wp-content/uploads/2020/04/BASES-DEL-CONCURSO-Yo-mequedoencasa-entrenando_equilibrio.pdf

Bideorik originalenak, Españako Federakuntzako Web orrialdean zintzilikatuko dituztelarik eta lehenengo bostek saria jasoko dute.

Lehiaketa honen epea ere, apirilaren 30ean amaituko delarik.

Higinio Rivero hizlari

Datorre apirilaren 21, asteartea, 11:00htan, Higinio Rivero Españako Federazioaren master class programazioaren marko barruan, hizlari izango da.

Higinio eta Javier Reja arituko dira paracanoeaz hizketan. Javier Reja, Españak Joko Olinpiko batzuetan izan zuen lehenengo paracanoea izan zen. Higiniok berriz, Tokyo-koetan bere parte hartzea ziurtaturik du, aurreko munduko txapelketa bikainean, zazpigarren izan ondoren.

 

Gainditze eredu argia dira, istripu bat jasan ondoren, beraien bizitzak eta jarduerak berregin eta Joko olinpiko batzuetaraino iritsiz.

Contactar

Paseo Anoeta 7 / Anoeta Pasealekua 7

Donostia - San Sebastian

Gipuzkoa

20014

Email: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Tel: 943 051365

Colaboradores

 

  A BILIN 21