Bost domina Españako Neguko JJPP txapelketan 2018

Alcudian jokatu da Españako Neguko Jóvenes Promesas Txapelketa.

Bertan, euskal ordezkariek bost domina eskuratu dituztelarik.

Laura Zunzunegi (Donostia Kayak K.E.) txapeldun izendatu zen emakumezko kadete K-1 B mailan, txapelketa hasieratik amaieraraino buruan osatu ondoren.

Ian Anatol (S.D.Santiagotarrak) hirugarren izan zen gizonezko infantil b K-1 mailan eta bere taldekia den Uxue Arsuagak ere postu bera eskuratu zuen emakumezko kadete K-1 B mailan.

Aiora Irazu (Donostia Kayak K.E.) ere hirugarren izan zen emakumezko kadete K-1 A mailan eta bere taldekidea den Maddi Tarragonak ere postu bera eskuratu zuen emakumezko infantil B K-1 mailan.

Zalantzarik gabe emaitza ezin hobeak gure palista gazteenek eskuraturikoak, etorkizun oparo bat aurreikus daitekeelarik.

Zorionak!

Piraguismoko Hastapen ikastaro berria 2018

Euskal Kanoe Federakuntzak, Pasaia Kayak kluba eta Pasaiako Udalaren laguntzarekin batera, Piraguismoaren Hastapen ikastaro bat antolatuko du.

Ikastaroa Maiatzaren 25tik 27ra, Pasaian antolatuko da. Izenematea, maiatzaren 21 arte burutzea egongo delarik.

Ikastaroa bere osotasunean euskaraz emango da.

Pasaitarrak direnetzat, edo Pasaiako elkarte batean jarduten dutenentzat ikastaroa dohan izango delarik.

Prestakuntza hau kirolaren hastapenetan aritu nahi duten teknikariei bideratua dago.

Ikastaroaren helburu nagusia da piraguismoaren kirolean teknikari gisa oinarrizko mailan behar duten formakuntza ematea.

Zehazki, lortuko diren gaitasun orokorren artean, piraguismoa sustatzea, bultzatzea eta kirol edo modalitatearen oinarrizko hastapena egitea lehen hogei ordutan. Eta. kirolariak zaintzea eta laguntzea, eskola kirol edo kirol federatuarenak diren jarduera eta lehiaketetan parte hartu behar dutenean

Hastapeneko irakasleentzako ikastaroa Federazioaren prestakuntza jarduera bat da, eta bertan ikasgai hauek ematen dira: oinarrizko ezagupenen arloa, metodologia eta piraguismoaren didaktika, material eraikuntza eta mantentzea, segurtasun aktiboa eta prebentziozkoa, programazioa, palakadak emateko maniobrak eta teknika.

Hemen topatuko duzue ikastaroaren deialdia eta informazioa.

1-Eranskina: Sarrera froga

Izenemate orria

Ur bizietako Jaitsieretako 1.go Españako Kopa

Hilabete hasieran O Barco-n, Ur bizietako jaitsieretarako Españako 1.go proba jokatu zen. Euskal ordezkariek guztira zortzi domina eskuratu zituztelarik.

Urrea Paula Grijalbak (S.D.Santiagotarrak) eskuratu zuen emakumezko senior C-1 Sprint modalitatean. Zilarra ere eskuratu zuelarik emakumezko senior K-1ean sprint-ean. Haritz Azanzak (S.D.Santiagotarrak) lau domina eskuratu zituen, zilarra C-1 kadete klasikoan eta brontzea K-1 kadete klasikoan eta C-1 eta K-1 kadete sprintean. Gainera bere talde kidea den Daniel Isasak ere brontzea eskuratu zuen C-1 kadete klasikoan. Paula Grijalbak ere brontzea eskuratu zuen K-1 emakumezko senior klasikoan.

Kluben sailkapen nagusian, S.D.Santiagotarrak bigarren izan zen.

2018 BBKayak herrikoia

BBKayak-ak II edizioarekin batera, BBKayak herrikoia ospatuko da, aurreko urtean egin zen modura.

Honela, Federatuen lehiaketaz gain, jarduera herrikoiak ere bere tokia izango du, piraguen festa honetan. Partehartzaileek, federatuek burutzen duten ibilbide berbera burutzeko aukera izango dute, baina era ez lehiakorrean, aisiaz disfrutatuz, Bilboko paraje berezi horretan, Itsas-Museotik hasiera emanez, San Mames estadio ikusten delarik, Guggenheim Museoaren parean pasaz.

Norberak bere materiala eramateko aukera izango du edo antolakuntzak eskuragarri jarriko dituenak alokatuz.

Hemen topatuko duzue bertan izena emateko informazioa.

Edo www.bbkayak.eus web orrialdean.

Animatu!

BBKayak-en II edizioa martxan

1.go jardunaldiaren arrakastaren ondoren, BBKayak-ek bere bigarren edizioa martxan jarriko du, berrikuntzak izango direlarik.

Alde batetik, Haurrak gehituko dira lehiaketa programaziora.

Bestalde, Nazioarteko froga izango da, lurraldeetako selekzioek parte hartuko dutelarik.

Ibilbideak aldaketa txiki bat jasango du, aurreko urtekoarekin alderatuz, bigarren ciaboga bat gehituko zaiolarik, helmuga baina 500m lehenago. Guztira 5,5km-ko ibilibidea burutu beharko dutelarik lehiakideek. Txikienek berriz, 3km-tako ibilbidea burutuko dute.

Hemen topatuko dituzue gonbidapen eta oinarriak.

Ibilbidea

www.bbkayak.eus web orrialdean, jardunaldiaren inguruko informazio guztia topatuko duzue, hala nola, izena nola eman.

Gainera, BBKayak-en hurrengo egunean, Euskadiko Ibaietako Kopako hirugarren proba jokatuko da Buitron ibaian, Barrika eta Plentzia herrien parean, eta hori dela eta, lehiakideek, Pletziako frontoian izango dute aukera lo egiteko.

Sei domina Españako Maratoi erdiko kopan

Pasaden asteburuan, Talavera de la Reinan Españako Maratoi Erdiko Kopa jokatu zen, bertan euskal ordezkariek sei domina eskuratu zituztelarik.

Nerea Garciak (S.D.Santiagotarrak) emakumezko junior K-1ean urrea eskuratu zuen. Xabier Osak (Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K.) ere hala egin zuen gizonezko beterano 50-54 adin tartean. Zilarrezko domina, Irati Osak (Zumaiako Urola Itsas-Adarreko P.K.) eskuratu zuen, 23 urtez azpiko mailan, K-1ean. Eta Brontzezko domina, bere taldekidea den, Imanol Barruetabeñak (Zumaiako Urola Itsas-Adarreko P.K.) gizonezko 23 urtez azpiko mailan eta baita ere, Unai Ilundain taldekidearentzat, gizonezko K-1 kadeteetan. Intza Mendezek (S.D.Santiagotarrak) ere emakumezko junior K-1ean hirugarren postua eskuratu zuen.

Taldekako sailkapenean, hamar lehenengoen artean bi klub sailkatu ziren, S.D.Santiagotarrak podium-etik oso gertu, laugarren izanik eta Zumaiako Urola Itsas-Adarreko P.K. zortzigarren.

Asteburu honetan txikienen txanda izango da, neguko Españako Txapelketa jokoan egongo delarik.

Euskadiko Maratoi Txapelketa normaltasunez jokatu zen

Aurreko asteko euriteen ondoren, txapelketako antolakuntza airean egon ondoren, azkenean, Oria ibaiko urak bere onera bueltatu eta Txapelketa normaltasunez jokatu zen.

Parte hartze altuarekin eta euskadiko zein kanpoko klub gonbidatuekin, txapelketa normaltasunez egin zen.

Kluben sailkapen nagusiari dagokionez, lehenengo postua S.D.Santiagotarrakek eskuratu zuen, bigarren, Donostia Kayak K.E. eta hirugarren Zumaiako Urola itsas-adarreko P.K.

Banakako lehiaketan, gizonezko seniorretan, Borja Estomba (Oviedo Kayak) izan zen garailea, Euskadiko txapeldun Imanol  Barruetabeña (Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K.), euskadiko txapeldun orde Aitor Vilariño (Donostia Kayak K.E.) eta hirugarren Ibon Huarte (S.D.Santiagotarrak).

23 urtez azpiko K-1 mailan, garaipena Xabier de Velascok  (Getxo Kayaka) eskuratu zuen, bigarren Jon Moreno (S.D.Santiagotarrak) eta hirugarren Sergio Negrete (C.P.Palentino-Lurpelan), euskadiko hirugarren, Igor Nieto (S.D.Santiagotarrak) izan zelarik.

K-1 junior mailan, garaipena Jon Urretabizkaiak (S.D.Santiagotarrak) eskuratu zuen, bigarren bere taldekidea den Beñat Arsuaga eta hirugarren Gorka Colomo (Donostia Kayak K.E.). gizonezko kadete K-1ean, azkarrena Alex Anatol (S.D.Santiagotarrak) izan zen, bigarren bere taldekidea den Ekaitz Aizpiolea eta hirugarren Unai Ilundain (Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K.). Beterano mailan, 50 urte azpikoetan, lehena Iñaki Etxeberria (Donostia Kayak K.E.) bigarren Diego Casus (Logroño Kayak La Rioja) eta hirugarren Pedro Pablo Madrid (C.P.Antares). 50 urtetik gorakoetan, garaipena Xabi Osak (Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K.) eskuratu zuen, bigarren Enrique Torres (Tudela de Duero), Euskadiko bigarren Rafa Ocerin (Plentzia P.T.) eta hirugarren Javier Lizancos (C.D.Fortuna). Emakumezkoei dagokienean, seniro K-1 mailan, garaipena Irati Osak (Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K.) eskuratu zuen, bigarren, Mara Santos (C.P.Palentino-Lurpelan) izan zelarik. 23 urtez azpiko mailan, Haizea Orbegozo (Donostia Kayak K.E.) izan zen azkarrena, bigarren Tania Prol (S.D.Santiagotarrak) eta hirugarren Ane Lopez (Barrika P.T.).

Junior mailan, Natalia Goikoetxea (Plentzia P.T.) izan zen Euskadiko Txapeldun, bigarren Nahia Sorondo (S.d.Santiagotarrak) eta hirugarren Silvia Vicarret (C.N.Pamplona), euskadiko hirugarren Maika Terroso (Donostia Kayak K.E.) izan zelarik. Kadete mailan, Aiora Iratu (Donostia Kayak K.E.) izan zen garailea, bigarren bere taldekidea den Laura Zunzunegi eta hirugarren Eider Amundarain (S.D.Santiagotarrak).

Kanoa, kadete mailan partehartzaile bakarra izan zen Ibai Muñoz (S.D.Santiagotarrak).

Taldekako ontzietan, berriz, K-2 gizonezko seniorretan, garaipena Imanol Burguera eta Xabier Ruiz de Aretxabaletak (Donostia Kayak K.E.) eskuratu zuten, bigarren David Machado eta Marco A. Santos (C.P.Palentino-Lurpelan), Euskadiko txapeldun orde Unai Azkune eta Martin Egaña (Zumaiako Urola Itsas-Adarreko P.K.) izan zirelarik eta hirugarren Erik Arozena eta Ohian Sayar (S.D.Santiagotarrak). Kadete K-2 mailan, garaipena Unai Amostegi eta Mikel Larrartek (S.D.Santiagotarrak) eskuratu zuten, bigarren Beñat Rodal eta Daniel Otaloa (Donostia Kayak K.E.) izan zirelarik. Beterano K-2an, lehenengo sailkatuak, Paulo Juez eta Jon Trujillo (Getxo Kayaka) izan ziren, bigarren Iñaki Perez eta Luis Presa (Barrika P.T.) eta hirugarren Antonio Alonso eta Felix Maria Cano (C.P.Antares) Euskadiko hirugarrenak Iñaki Eguzkitza eta J.Carlos Larrea (Getxo Kayaka) izan zirelarik.

Emakumezko juniorretan, Nerea Garcia eta Intza Mendez (S.D.Santiagotarrak) izan ziren partehartzaile bakarrak, kadete mailan, garaipena Maialen Arsuaga eta Irene Gorrotxategik (S.D.Santiagotarrak) eskuratu zuten, bigarren  Ane Arreche eta Maria Martinez (C.N.Pamplona) izan zirelarik eta beraien taldekideak diren  Aida Tirado eta June Aldaregia hirugarren izan ziren.

Hurrengo zita, Talaveran jokatuko den maratoi erdia izango da.

Zorte on!

 

Euskadiko Kayak Surf-eko Kopako 1.go proba atzeratua izan da

Euskadiko Kayak Surf-eko kopako 1.go proba atzeratua izan da. Datorren apirilaren 21 eta 22an Mundakan ospatzekoa zen, baina antolatzaileek atzeratzeko erabakia hartu dute.

Eguraldiaren aurreikuspenaren menpean, astero, astelehenero, data berriaren berri emango dute. Maiatzaren 20ko asteburua delarik azken aukera proba ospatu ahal izateko.

Españako Sprint Olinpikoko 1.go kopan emaitza bikainak

Trasonan jokaturiko hautatze frogen ostean, Españako Sprint Olinpikoko 1.go kopari eman zitzaion hasieran, euskal ordezkariek lan bikaina burutu eta guztira, urrezko domina bat, zilarrezko domina bat eta brontzezko lau domina eskuratu zituztelarik.

Imanol Burguera (Donostia Kayak K.E.) Españako txapeldun izan zen gizonezko beteranoetan, 35-39 urtetan, K-1 1000m-tan.

Begoña Lazkano (Donostia Kayak K.E.) bigarren izan zen K-1 500m-tan, oso lehia estuaren ondoren.

Podium-eko hirugarren postua, Aitor Gorrotxategi eta Telmo Fernandez-ek (S.D.Santiagotarrak) K-2 1000mtan eskuratu zuten. Zumaiako K-4 1000mtan, Iñigo Peña buruan zutela, Xabi Osa, Imanol Barruetabeña eta Unai Azkune-rekin batera eta Paracanoen, Higinio Riverok (Barrika P.T.) bi domina eskuratu zituen VL3 500 eta 200m-tan.

Gainera, finalista ugari izan ziren, Aitor Gorrotxategi eta Iñigo Peña  K-1 1000m-tan, Nerea Garcia (S.D.Santiagotarrak) eta Karite Eizmendi (Barrika P.T.) emakumezko junior K-1 500m tan, eta Irene Gana eta Karite Eizmendi emakumezko junior K-2 500m-tan.

Kluben sailkapenean, emakumezko juniorretan, Barrika P.T,-ak lehenengo hamarren artean sailkatzea lortu zuen, bederatzigarren izanik.

Contactar

Paseo Anoeta 7 / Anoeta Pasealekua 7

Donostia - San Sebastian

Gipuzkoa

20014

Email: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Tel: 943 051365

Colaboradores

 

  A BILIN 21