Sei domina Españako Maratoi erdiko kopan

Pasaden asteburuan, Talavera de la Reinan Españako Maratoi Erdiko Kopa jokatu zen, bertan euskal ordezkariek sei domina eskuratu zituztelarik.

Nerea Garciak (S.D.Santiagotarrak) emakumezko junior K-1ean urrea eskuratu zuen. Xabier Osak (Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K.) ere hala egin zuen gizonezko beterano 50-54 adin tartean. Zilarrezko domina, Irati Osak (Zumaiako Urola Itsas-Adarreko P.K.) eskuratu zuen, 23 urtez azpiko mailan, K-1ean. Eta Brontzezko domina, bere taldekidea den, Imanol Barruetabeñak (Zumaiako Urola Itsas-Adarreko P.K.) gizonezko 23 urtez azpiko mailan eta baita ere, Unai Ilundain taldekidearentzat, gizonezko K-1 kadeteetan. Intza Mendezek (S.D.Santiagotarrak) ere emakumezko junior K-1ean hirugarren postua eskuratu zuen.

Taldekako sailkapenean, hamar lehenengoen artean bi klub sailkatu ziren, S.D.Santiagotarrak podium-etik oso gertu, laugarren izanik eta Zumaiako Urola Itsas-Adarreko P.K. zortzigarren.

Asteburu honetan txikienen txanda izango da, neguko Españako Txapelketa jokoan egongo delarik.

Contactar

Paseo Anoeta 7 / Anoeta Pasealekua 7

Donostia - San Sebastian

Gipuzkoa

20014

Email: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Tel: 943 051365

Colaboradores

 

  A BILIN 21