Podium ugari Espainia slalomeko 1.go kopan

Atletico San Sebastianek Espainiako Slalom-eko kopako 1.go proba irabazi du eta Santiagotarrak hirugarren izan da.
Maialen Chourrautek (ATSS) bi jardunaldietan urrea eskuratu zuen emakumezko K-1 mailan. C-1 emakumezko seniorretan Miren Lazkanok (ATSS) ere lehenengo postua eskuratu zuen bi egunetan, Xabier Manterola (S.D.Santiagotarrak) gizonezko beteranoetan K-1 berdin aritu zuelarik eta Maite Odriozolak (ATSS) emakumezko juniorretan K-1.
Guztira 25 domina. 12 urre, 6 zilar eta 7 brontze.
Maialen, Miren, Xabi eta Maiteren urrezko domina bikoitzaz gain. Nora Lopezek (ATSS) urrezko domina lortu zuen Junior C-1 mailan lehen jardunaldian eta zilarrezkoa bigarren jardunaldian, Leire Goñi klubeko lagunarekin postuak elkartrukatuz bi egunetan. Malen Gutierrez (ATSS) hirugarren izango da bi jardunaldietan kategoria berean. K-1 junior mailan bere hirugarren domina eskuratuz.
Joan Crespok (S.D.Santiagotarrak) lehen jardunaldian irabazi zuen, senior maila k-1ean eta bigarren izan zen bigarren jardunaldian.
Gizonezko junior C-1ean Markel Imaz (ATSS) bigarren izan zen lehen jardunaldian eta hirugarren bigarren jardunaldian.

Marta Barba (ATSS) bigarren sailkatu zen C-1 mailan. Eta Klara Olazabal (S.D.Santiagotarrak) hirugarrena bigarren jardunaldian C-1 emakumezko seniorretan.
Olatz Arregi (ATSS) hirugarrena izan zen lehen jardunaldian emakumezko K-1 mailan.
Junior K-1 mailan, lehen jardunaldian, Leire Goñi (ATSS) izan zen bigarren, bere hirugarren domina eskuratuz, eta bigarren jardunaldian Haizea Segura (ATSS) izan zen bigarren.
Junior maila K-1ean Haritz Azanzak irabazi zuen lehen jardunaldian, Javier Arruabarrena taldekidea hirugarren izan zelarik.
Hurrengo hitzordua martxoaren 6an eta 7an izango da Seu d 'Urgellen, Euskadiko Slalom Kopako 1. proba atzeratu ostean.

RFEPako lehiaketak antolatzeko indartze-protokoloa

RFEPek "lehiaketak antolatzeko errefortzu-protokoloa" argitaratu du. Hurrengo estekan aurkituko duzue informazioa.

https://rfep.es/wp-content/uploads/2021/02/Protocolo-Sanitario-COVID-19-RFEP.pdf

Protokoloan, honako alderdi hauek nabarmendu behar dira:
- Ezingo da jendea bertaratu.
- Klubek osasun-arduradun bat izendatu beharko dute.
- "RFEPeko lehiaketetan izena emateko eta parte hartzeko Covid-19 klausula" sinatuta entregatu beharko da.
- Nahitaez egin beharko dira test kualitatiboak lehiaketa baino 72 ordu lehenago hasi eta SARS-Cov-2 detektatzeko.

 

Otsailaren 15eko jarduera fisiko eta kirolaren inguruko galdera eta erantzunak

Jarduera fisiko eta kirol zuzendaritzaren argibide berriak, 7/2021 DEKRETUA, otsailaren 12koa, lehendakariarena, zeinaren bidez laugarren aldiz alda-tzen baita honako dekretu hau: 44/2020 Dekretua, abenduaren 10ekoa, lehendakariarena, zeinaren bidez prebentzio-neurri espezifikoak testu bakar batean bildu eta eguneratuko diren, alarma-egoeraren adierazpenaren eremuan, egoera epidemiologikoaren bilakaeraren ondorioz eta SARS-CoV-2k eragindako infekzioen hedapena geldiarazteko, inguruan. Hemen topatuko duzue dekretua.

Hemen topatuko duzue galdera eta erantzunen laburpen bat.

Lotura honetan, jarduera fisiko eta kirolaren inguruko informazioa, eguneratzeak eta aldaketen berri izango duzue.

https://www.euskadi.eus/jarduera-fisikoaren-eta-kirolaren-jarraibideak/web01-a2kirola/eu/

Piraguismo klubetan COVID-19ren eraginaren inguruko ikerketa

Aitor Zabala S.D.Santiagotarrak taldeko teknikaria piraguismo klubetan, COVID-19k izan duen eragina ikertzen ari da; horrela, pandemiak teknikarien eta palisten motibazioan zein neurritan eragin duen jakin nahi dute.
Laguntza eskatzen du galdetegi bat betez, ikerketan lagundu ahal izateko.

 

ENTRENATZAILEEN GALDETEGIA

https://docs.google.com/forms/d/1nN7LPM3U_mZli16dfMx5hq0Ai-YXBnD8WlaGIDL15o4/edit

 

KIROLARIEN GALDETEGIA

https://docs.google.com/forms/d/1EiikvMCtolwkFa66b8wqIjZaw1vGHaE_Umg2pGWsoGQ/edit

 

2021ko egutegia onartua

Atzoko egunean, Euskadiko Kanoe Federakuntzako Ohiko Batzar Orokorra ospatu zen, non besteak beste, 2021ko egutegia onartua izan zen.

Hemen topatuko duzue egutegia.

Ahal bezain laster eguneratua izango da egutegia web orrialdeko dagokion atalean.

Sergio Arana Euskadiko Kanoe Federakuntzako Presidente berria

Euskadiko Kanoe Federazioaren hauteskunde-prozesua amaituta, Sergio Arana Alonsok hartuko du Joseba Saies Alzuaren lekukoa.
Ur lasaietako palista, kanoista, Santiagotarrak-en 13 urterekin hasitakoa da. Hainbat urtez piraguismo mundutik urrun egon ondoren, S.D.Santiagotarrak klubera itzuli zen, epaile bezala trebatzeaz gain. Orain beste urrats bat eman du, Federazioaren kudeaketaz arduratuz.

 


Joseba Saiesek, hamabi urtez agintean egon ondoren, Euskal Federazioaren lehendakaritza utziko du, euskal piraguismoarentzat arrakasta handiak eta lorpen handiak eskuratu ondoren.
Maialen Chourrauten domina olinpikoak urre eta brontze banarekin, sailkapen olinpikoak eta munduko dominak, Iñigo Peñarenak kasu. Goi Mailako kirolari gehien dituen Euskadiko Federazioa da, hogeita hamar kirolari baino gehiagorekin.
Kayak Surf-eko Euskal Selekzioaren arrakastak, Munduko txapeldunen tituluak berretsiz.
Orioko zentruaren eraikuntza.
Teknikari asko trebatu ditu, irakasle gisa eta lehen aldiz antolatu zen 3. mailako ikastaro bat. 3. eta 2. mailetako ikastaro asko egin direlarik, bai ur lasaietakoak, bai ur bizikoak.
Federazioarentzat Kudeaketa Aurreratuko Diploma eskuratuz, haren eguneroko kudeaketa hobetuz.

 

 

Aldaketak Lurralde Federazioetan

 

Eneka Aranzabalek Mikel Elory Martinen lekukoa hartu du, Arabako Federazioa lizentzia kopuruan gora doala, Legutiano berpizteko proiektu batekin. Iker Ekaitz Libanok Adolfo Lopez ordezkatuko du, mugarik ez duen BBKayak batekin, eta Tokiora begira jarriko da. Bertan, Bizkaiak eta Euskadik Higinio Rivero lehen kirolari paralinpikoa izango dute. Mikel Rodriguezek Jose Mari Urkiola ordezkatuko du Gipuzkoako Federazioko presidente karguan, eta Orbeldiko kanalaren proiektua erronka eta helburu handia izango da, euskal piraguismoaren ametsa betetzeko, hots, Aguas Bravas kanala izateko.

 

Ez-ohiko batzar orokorrerako deialdia

Honen bitartez, EKF-tzako 2020ko Ez-ohiko batzar orokorrerako deialdia eransten da. Datorren abenduaren 15ean ospatuko delarik, Anoetako futbol zelaiaren etxabetan daoen Kirol Etxeko Atano IIIa gelan, Donostian.

SEMIPROFESIONAL KONTZEPTUAREN ARGIBIDEAK

Esteka HONETAN aurkitu daitezke argibideak semiprofesional kontzeptuaren inguruan, Federazioak ziurtagiriak egin ahal izateko.

Soilik honekin betetzen duten kirolariek jaso ahal izango dute ziurtagiria.

 

2. KAYAK SURF EUSKADIKO KOPA – LEKEITIO

Pasa den larunbatean, hilak 24, Lekeitioko Dzanga klubak antolatuta burutu zen euskadiko kayak surf kopako bigarren froga.

Osasun segurtasunerako neurri guztiak beteta, jardunaldi bikaina bizi izan zen, eta froga normaltasun osoz atera zen Aurrera.

Hau izan da aurtengo denboraldiko EKFren egutegiko azken froga.

Emaitzak ondorengo estekan ikus daitezke:

EMAITZAK

Contactar

Paseo Anoeta 7 / Anoeta Pasealekua 7

Donostia - San Sebastian

Gipuzkoa

20014

Email: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Tel: 943 051365

Colaboradores

 

  A BILIN 21