Podium ugari Espainia slalomeko 1.go kopan

Atletico San Sebastianek Espainiako Slalom-eko kopako 1.go proba irabazi du eta Santiagotarrak hirugarren izan da.
Maialen Chourrautek (ATSS) bi jardunaldietan urrea eskuratu zuen emakumezko K-1 mailan. C-1 emakumezko seniorretan Miren Lazkanok (ATSS) ere lehenengo postua eskuratu zuen bi egunetan, Xabier Manterola (S.D.Santiagotarrak) gizonezko beteranoetan K-1 berdin aritu zuelarik eta Maite Odriozolak (ATSS) emakumezko juniorretan K-1.
Guztira 25 domina. 12 urre, 6 zilar eta 7 brontze.
Maialen, Miren, Xabi eta Maiteren urrezko domina bikoitzaz gain. Nora Lopezek (ATSS) urrezko domina lortu zuen Junior C-1 mailan lehen jardunaldian eta zilarrezkoa bigarren jardunaldian, Leire Goñi klubeko lagunarekin postuak elkartrukatuz bi egunetan. Malen Gutierrez (ATSS) hirugarren izango da bi jardunaldietan kategoria berean. K-1 junior mailan bere hirugarren domina eskuratuz.
Joan Crespok (S.D.Santiagotarrak) lehen jardunaldian irabazi zuen, senior maila k-1ean eta bigarren izan zen bigarren jardunaldian.
Gizonezko junior C-1ean Markel Imaz (ATSS) bigarren izan zen lehen jardunaldian eta hirugarren bigarren jardunaldian.

Marta Barba (ATSS) bigarren sailkatu zen C-1 mailan. Eta Klara Olazabal (S.D.Santiagotarrak) hirugarrena bigarren jardunaldian C-1 emakumezko seniorretan.
Olatz Arregi (ATSS) hirugarrena izan zen lehen jardunaldian emakumezko K-1 mailan.
Junior K-1 mailan, lehen jardunaldian, Leire Goñi (ATSS) izan zen bigarren, bere hirugarren domina eskuratuz, eta bigarren jardunaldian Haizea Segura (ATSS) izan zen bigarren.
Junior maila K-1ean Haritz Azanzak irabazi zuen lehen jardunaldian, Javier Arruabarrena taldekidea hirugarren izan zelarik.
Hurrengo hitzordua martxoaren 6an eta 7an izango da Seu d 'Urgellen, Euskadiko Slalom Kopako 1. proba atzeratu ostean.

Contactar

Paseo Anoeta 7 / Anoeta Pasealekua 7

Donostia - San Sebastian

Gipuzkoa

20014

Email: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Tel: 943 051365

Colaboradores

 

  A BILIN 21