Urrea eta brontzea Españako Jóvenes Promesas-en iparraldeko zonaldeko kopan

Trasonak Jóven Promesaseko Espainiako Kopa hartu du, Iparraldeko Zonaldekoa, eta euskal klubetako palistek bertan parte hartu dute.

Eider Cecilia (S.D.Santiagotarrak) izan zen emakumezko infantil A K-1 mailan garaile eta June Arrastua klubeko kideak lagundu zion podiumeko hirugarren postua eskuratuz. Nerea Egigurenek (S.D.Santiagotarrak) ere lasterketa bikaina egin zuen, kategoria berean seigarren izanik.

Markel Vertiz (S.D.Santiagotarrak) podiumetik oso hurbil geratu zen laugarren izan zen gizonezko infantil B C-1 mailan.

Aipagarriak dira, baita ere, Iker Camachok (S.D.Sanatiagotarrak) bederatzigarren postua lortu izana intail B K-1 mailan eta Amaia Aizpuruak (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K.) bederatzigarren postua B K-1 haur mailan. Ibai Aranburu (S.D. Santiagotarrak) hamargarren izan zen gizonezko infantil A K-1 mailan.

Hurrengo zita ekainaren 25ean izango dute Euskadiko Infantil Txapelketan, Legution.

Facebook
Twitter
LinkedIn
Email
Euskalkanoe
Resumen de privacidad

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.