Ur lasaiak abiatu dira

COVID pandemiagatik lehiaketarik gabe urtebete eman ondoren Euskadin, ur lasaietako diziplina indartsu itzuli da igande honetan.
Legutianoko urtegiko uretan eta Boga Boga Klubaren antolaketa bikainarekin, erlojuaren aurkako Euskadiko Txapelketa egin da, 2000m distantzian.
Eguraldia lagun izan du probak eta nahiz eta tenperatura baxuekin ere bikaina izan da. Antolatzaileak une oro bermatu ditu COVID protokoloaren neurriak.
Kirol esparruari dagokionez, banakako formatuko erlojupekoa garatu da, banan-banan, urtegiko albano zelaiaren 2000 metroetan zehar, eta hiru lurraldeetako 110 palistak baino gehiagok parte hartu dutelarik.
Taldekako sailkapenean, Irungo Sociedad Deportiva Santiagotarrak taldea geratu da lehen postuan, Barrika Piragua Taldea bigarren eta Zumaiako Itsas Gain hirugarren.
Hurrengo txapelketa datorren igandean izango da Bidasoa ibaiko uretan, Santiagotarrak taldeak antolatuko duen Euskadiko Neguko Txapelketa.

 

 

https://drive.google.com/drive/folders/1XQwf0MKwznTVzhf9nLT9EKwn9pNXm5uc

 

 

 

Facebook
Twitter
LinkedIn
Email
Euskalkanoe
Resumen de privacidad

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.