Unai Nabaskues munduko hirugarrena patrulletan

Unai Nabaskues (ATSS) hirugarren izan da Slalom-eko Munduko txapelketan, 23 urtez azpiko gizonezko K-1  patrulletan.

23 urtez azpiko emakumezko kayakistak, Klara Olazabal (S.D.Santiagotarrak) tartean, podiuma eskura izan zuten, baina laugarren izan ziren.

Gizonezko junior K-1ean, Alex Goñi (ATSS) bostgarren izan ziren.

Bertan lehiatzen ari diren gainontzeko euskal kirolariak dominetatik urrun egon ziren patrulletan.

Gaur, banakako lehiaketari hasiera ematen diotelarik.

Unai Nabaskues (ATSS) 23 urtez azpiko K-1ean arituko da.

Klara Olazabal  (S.D.Santiagotarrak) Emakumezko 23 urtez azpiko mailan arituko da, K-1ean eta C-1ean.

Xanet Etxarri  (ATSS), Klararen modura, C-1 eta K-1 emakumezko juniorretan arituko da eta horrez gain, C-2 junior mixtoan ere arituko da.

Facebook
Twitter
LinkedIn
Email