Hilabete erdialdean, Bratislavan Europako Junior eta 23 urtez azpikoen slalomekoen txapelketa jokatu da.
Miren Lazkanok (ATSS) eta Klara Olazabalek (S.D.Santiagotarrak) urrezko domina eskuratu dute C-1 emakumezko 23 urtez azpiko patrulletan. Horrela, kategoria berdinean, Munduko Txapelketan eskuraturiko emaitza errepikatu dute.
Gainera, Klara Olazabal-ek seigarren postu bat eskuratu zuen emakumezko 23 urtez azpiko C-1 mailan eta Miren hamargarren izan zen +50-eko zigorra jaso ondoren. Klarak, K-1ean ere parte hartu zuen, emakumezko 23 urtez azpiko mailan, baina ezin izan zuen finalerdietara iritsi. K-1 emakumezko 23 urtez azpiko patrulletan, bostgarren izan zen.
Baina ez ziren euskal ordezkari bakarrak izan, Alex Goñi (ATSS) laugarren izan zen gizonezko junior k-1 patrulletan. Bere nazioarteko lehenengo lehiaketa zen eta soilik hiru postutara geratu zen gizonezko K-1 juniorretan finalerdietara iristeko.
Unai Nabaskues (ATSS) 23 urtez azpiko gizonezko K-1ean, dezima bakar batetara geratu zen finalera sartzeko, hamaseigarren izanik.
Xanet Etxarri (ATSS) seigarren izan zen emakumezko junior C-1 patrulletan eta K-1eko patrulletan hamargarren. Banakako lehiaketan berriz, ezin izan zuen finalerdietara iritsi ez k-1ean ez C-1ean.
Orain, seniorren txanda da, iraila hasieran, Seu d’Urgell-en Munduko Kopako finala jokatuko da, bertan, Maialen Chourraut eta Irati Goikoetxea arituko dira emakumezko K-1ean, Joan Crespo eta Samuel Hernanz gizonezko K-1ean, Miren Lazkano eta Klara Olazabal emakumezko C-1ean eta Ander Elosegi gizonezko C-1ean. Gainera, Miren Lazkano, David Llorenterekin, 23 urtez azpiko C-2 mixtoko Munduko Txapeldun direnak, Maialen Chourraut- Pau Etxaniz-ekin batera, Españako Txapeldun izandakoak eta Samuel Hernanz, Nuria Villarrubla-rekin batera, C-2 Mixtoan arituko dira.
Horren ondoren, iraila bukaeran, Munduko Txapelketa jokatuko dute, Maialen-ek Jokotan eskuraturiko urrea lortu zuen kanalean.