Iñigo Peñak zilarrezko domina eskuratu du Munduko Kopan

Szeged-en, Hungrian jokatu da Munduko Sprint modalitateko lehenengo munduko kopa eta bertan Iñigo Peña zumaiarra aritu da K-2 1000m eta K-2 500m tan.

K-2 1000mtan, lasterketaz lasterketa, eliminatoriak, finalerdiak gaindituta, finalera iritsi eta lasteketa bikaina burutuz, atzetik aurrerako ibilbidea buruturik, bigarren postua eskuratu zuen Francisco Cubelos-ekin batera.

K-2 500m-tan ere lehiatu ziren, baina kasu honetan B Finalean lehiatu eta berau irabazi zuten.

Zalantzarik gabe, Europako Txapelketa aurretik buruturiko azken proba izanik, itxaropentsu izateko arrazoi asko ditu.

Facebook
Twitter
LinkedIn
Email