Garaipen bikoitza S.D. Santiagotarrak taldearentzat Euskadi Slalom eta kayak cross Txapelketetan

Pauen Euskadiko Slalom eta Kayak Cross Txapelketa jokatu dira aurten ere eta S.D.Santiagotarrak taldeak irabazi zuen. Senior mailako slalomeko banakako emaitzei dagokienez, Javier Arruabarrena (S.D.Santiagotarrak) izan zen azkarrena senior kayakean, gizonezko juniorretan, Lauren Lacabanne klubeko kidea eta Mario del Teso (ATSS) kadete mailan. Beteranoetan, Raul Barba (ATSS) izan zen lehen sailkatua. Emakume kanoetan, senior mailan, Klara Olazabal (S.D.Santiagotarrak) izan zen garailea, junior mailan Haizea Segura (ATSS) eta kadete mailan bere haizpa Ainhoa Segura. Emakumezkoen Kayakean, senior mailan, Leire Goñi (ATSS) izan zen garailea, juniorretan, Haizea Segura (ATSS) eta kadeteetan Maria Garcia (S.D.Santiagotarrak). Gizonezkoen kanoan, senior mailan Markel Imaz (ATSS) izan zen azkarrena, junior mailan Jon Garasa bere klubeko kidea eta kadeteetan Mario del Teso (ATSS).

Kayak cross-ari dagokionez, gizon kadeteetan, Oier Azpillaga (ATSS) izan zen garailea, gizonezko juniorretan, Oihan Deus bere klubeko kidea eta senior mailan Javier Arruabarrena (S.D.Santiagotarrak) izan zen irabazlea. Emakumezkoetan, kadete mailan, Ainhoa Segura (ATSS) izan zen irabazlea, juniorretan, Haizea Segura haizpa izan zen azkarrena eta seniorretan, Malen Gutierrez (ATSS).

Asteburu honetan txikienen txanda izango da, Jóvenes Promesasen 2. Espainiako Kopa jokatuko baita.

Facebook
Twitter
LinkedIn
Email
Euskalkanoe
Resumen de privacidad

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.