Euskadiko Infantilen Sprint txapelketa jokatu da

Denboraldi askotan esprint probarik egin gabe egon ondoren, atzo azkenean Sprinteko Infatilen Euskadiko Txapelketa ospatu ahal izan zen Legution.
Klimatologia aliatu zela eta baldintza ikusgarrietan, txikienek egun berezia izan zuten, 500 metroko distantzian neurtu ahal izan zirelarik.
S.D.Santiagotarrak izan zen garailea, bigarren Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K. eta hirugarren Pasaia Kayak 2005 K.K.
Banakako emaitzei dagokienez, infantil A gizonezkoetan  K-1 500m  Gaizka Lopez (Pasaia Kayak 2005 K.K.) nagusitu zen. Emakumezkoetan, infantil B K-1 500m, Eider Cecilia (S.D.Santiagotarrak) izan zen azkarrena.
Gizonezko infantil A C-1, Odei Gelbenzu (S.D. Santiagotarrak) izan zen irabazlea.
Gizonezko infantil B K-1, Ibai Aramburu (S.D.Santiagotarrak) izan zen irabazlea. Eta emakume infantil A K-1ean, Nora Arana (S.D.Santiagotarrak) izan zen garailea.
Taldekako ontzietan, K-2 gizonezkoetan, Oinatz Alonso eta Gaizka Lopez (Pasaia Kayak 2005 K.K.) izan ziren azkarrenak. Emakumezko K-2an, Nora Arana eta Irene Muiño (S.D.Santiagotarrak) izan ziren irabazleak. Eta K-2 mistoan Ibai Aranburu eta Eider Cecilia (S.D.Santiagotarrak) izan ziren lehen sailkatuak.
Asteburu honetan Barrikako Ibaietako Euskadiko Koparen 2. probaren txanda izango da.

Facebook
Twitter
LinkedIn
Email
Euskalkanoe
Resumen de privacidad

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.