AMUITZ KLUBAK HASIERA EMANGO DIO DENBORALDIARI MARTXOAREN 24KO IGANDE HONETAN ANTOLATUKO DUEN SURFSKI TOPAKETAREKIN

Hondarribiko Amuitz Outrigger Kanoa Klubak, lehiatze-asmorik gabeko elkarretaratzea izango den Amuitz Surfski Topaketa antolatuz emango dio hasiera igande honetan, martxoaren 24an, 2019ko denboraldiari.

Kirol elkarte hondarribiarrak 30en bat kirolari elkartzea espero du igandean, 10.00etan, Beteranoen Mollatik ateratzeko. Han hasiko dute ordu eta erdi luzatuko den ibilbidea, Txingudiko badiako uretan hondartzako inguruetara eramango dituena. Bertan, itsasoa lagun badute, piraguismoaren modalitate honetan aritzen direnek oso gustuko duten Txingudi Olatuaz gozatzeko aukera izango dute.

Hasiera puntura bueltatu ostean, jai giroan amaituko dute eguna Amuitz Sursfki Topaketa honetan parte hartuko dutenek, Hondarribiko Itsaskari-Baita elkartean, “Babarrunada” bazkalduz.

Ekitaldi honekin, Amuitz Klubak ilusio handiz ekingo dio aurtengo denboraldiari eta ez da hau izango datozen hilabeteetan antolatuko duten bakarra; izango dira beste ekitaldiak eta datak heltzen hasten direnean hauen berri emango da.

Igandeko Amuitz Surfski Topaketa hau Amuitz Outrigger Kanoa Klubak antolatuko du, Hondarriabiko Itsaskari-Baita, EKP (Euskadiko Kirol Portuak) eta Amuitz Nautical Experiences-en laguntza eta babesarekin.

Amuitz Surfski Topaketa honi buruzko informazio zabalagoa edo elkarrizketaren bat egitea behar izanez gero, Amuitz Klubeko kidea den Ion Sagradorekin jarri harremanetan, 646668289 Whatsapp helbidera idatziz.

 

Amuitz Klubaren inguruan

Amuitz Outrigger Kanoa Kluba (edo Amuitz Kluba) 2016an Hondarribian sortutako kirol elkartea da eta bere helburuak, hawaiiar jatorriko piragua (outrigger kanoa) eta surfskia bultzatzea ditu.

Facebook: amuitzkluba   /   Twitter: @amuitzkluba   /   Instagram: amuitzkluba

 

Facebook
Twitter
LinkedIn
Email
Euskalkanoe
Resumen de privacidad

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.