2017ko abenduaren 31a baino lehen diploma eskuratu zuten pertsonek, Espainiako Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioari dagokion prestakuntza horren hezkuntza-aitorpena: baliokidetza (baliokidetza profesionala, baliozkotzea edo/eta homologazioa).
Alde batetik, Kanoe modalitateko kirol irakaskuntzak hezkuntza-sisteman sartzen dituen dekretuen argitaratzeak eta, bestetik, 2005 eta 2017 bitartean egindako igaroaldiko ikastaroaren onarpen-ebazpenaren argitaratzeak aurretik egindako ikasketak aintzat hartzeko bidea irekitzen da.
Sistema akademikoaren irakaskuntza berriek erregimen bereziko kirol-irakaskuntzak dute izena, eta erdi mailan eta goi mailan banatuta daude (Lanbide Heziketaren egituraren parekoa). Egindako ikasketa-mailaren arabera lortu daitekeen aitorpena honako taula honetan adierazita dago:
IGAROALDIA(KIROLAK) PERIODO TRANSITORIO (DEPORTES) |
ERREGIMEN BEREZIKO KIROL IRAKASKUNTZAK (HEZKUNTZA) ENSEÑANZAS DEPORTIVAS DE REGIMEN ESPECIAL (EDUCACIÓN) |
AITORPENAREN ONDORIOAK EFECTOS DEL RECONOCIMIENTO |
I mailako diploma Diploma de nivel I |
I. Mailako edo Erdi Mailako Hasierako Zikloko ziurtagiria Certificado de nivel I o del Ciclo Inicial del Grado Medio |
– Moduluen prestakuntza-egokitasuna Correspondencia formativa de módulos – Baliokidetasun Profesionala Equivalencia Profesional – I. Mailaren edo Erdi Mailako Hasierako Zikloaren ondorio akademiko berdinak Mismo efectos académicos que nivel I o del Ciclo Inicial del Grado Medio |
II. mailako diploma Diploma de nivel II |
Kirol Teknikariaren titulua (Erdi Mailakoa) Título de Técnico Deportivo (Grado Medio) |
– Moduluen prestakuntza-egokitasuna Correspondencia formativa de módulos – Baliokidetasun Profesionala Equivalencia Profesional – Tituluaren homologazioa Homologación Título |
III. mailako diploma Diploma de nivel III |
Goi mailako Kirol Teknikariaren titulua (Goi Mailakoa) Título de Técnico Deportivo Superior (Grado Superior) |
– Moduluen prestakuntza-egokitasuna Correspondencia formativa de módulos – Baliokidetasun Profesionala Equivalencia Profesional – Tituluaren homologazioa Homologación Título |
Aitorpenaren eskabidea indibiduala da eta Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioari egin behar zaio. Jarraitu beharreko prozedura honako hau da:
- Homologatzeko edo/eta lanbide-baliokidetzarako eskabide-orria bete behar da. Sakatu hemen.
- Honako hau aukeratu klik eginez: Solicito la homologación del diploma de entrenador deportivo obtenido durante el «periodo transitorio» (posterior al año 1999).
- Formulario hori Espainiako Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioari bidali behar zaio honako agiri hauekin batera:
- Dagokion titulu akademikoaren fotokopia konpultsatua.
- Kirol entrenatzailearen diplomaren fotokopia konpultsatua.
- Dokumentazioa aurkezteko bideak honakook dira:
- Interneten bitartez: CSD-ren Bulego Birtualean
- Posta arruntaren bidez: Secretaría General del Consejo Superior de Deportes en la calle Martín Fierro s/n 28040 MADRID
- Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4. artikuluan aurreikusitako edozein tokitan.
Dokumentazioa bidali eta gero, Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak ebazpena ematen du, gehienez, 6 hilabeteko epean eta horren berri ematen dio interesdunari.