RFEParen egutegia bertan behera geratzen da apirilaren 5 arte

RFEPlak jakinarazi du apirilaren 5 arte aurreikusiriko egutegi guztia bertan behera geratu dela.

Bestalde, martxoaren 7 eta 8 an Paun jokaturiko Españako Slalom-eko kopako partaideren batek kasu positiboren bat eman izan balu edo sintomatologia izatearen susmoa izanez gero, jakinarazteko eskatu du.

Jarduera egutegia bertan behera

Euskadiko Kanoe Federakuntzako jarduera egutegi guztia bertan behera geratuko da, momentuz.

  • sllalom-eko kontzentrazioa: martxoaren 14-15, La Seu d'Urgell.
  • Canoa klinika: martxoaren 21, Irun-en.
  • Euskadiko K-2 Txapelketa: martxoaren 28an Pasaian.
  • Kayak Surf-eko euskadiko Kopako 2. Proba: martxoaren 28-29 Lekeition.
  • Kayak Surf-eko euskadiko Kopako 3.proba: apirilaren 25-26 Mundakan.

Astero eguneraketak egingo dira, lehenago bestelako abisurik jasotzen ez badugu.

 

Coronavirus-aren sintomen aurrean, Osakidetzak honako jarraibideak eman ditu:

 

  • Arrisku eremu batera bidaiatu badut, ez joan osasun-zentrora, etxean geratu, 900 20 30 50 telefonora deitu, eta beste pertsonengandik 2 metroko distantzia mantendu.
  • Arrisku-eremu batera bidaiatu ez badut, saihestu esparru itxietako ekitaldi kolektiboetara joatea edo zentro soziosanitarioak bezalako erakundeak bisitatzea.

 

Españako Neguko txapelketa bertan behera.

Españako Neguko Txapelketa bertan behera utzi du RFEPlak Andaluziako Juntaren gomendioei jarraituz.

 

Andaluziako Juntak, Coronavirus Covid-19-ak eragindako epidemia dela eta, txapelketa ez ospatzea gomendatu du.

 

Ministro-Kontseiluaren eta COVID-19a Jarraipeneko Ministerioarteko Batzordearen bileraren ondoren, ezarritako jarraibideak jarraituz, proba ateak itxita burutuko litzatekela, soilik inskribatutako kirolariak, teknikariak eta klubetako ordezkariei, zein antolaketako-pertsonalari sarbidearekin.

 

Baina azkenik RFEP-ak ebatzi du Espainiako Neguko Txapelketa Andaluziako Juntak transmititutako gomendioetako bati jarraikiz, ez dadila ospatu, sailkatze inplikazio zuzenik ez duten probak, atzeratuz edo bertan behera utziz.

 

Aholkatutako neurri erlazioan sartzen dute kontzentrazioak eta mila pertsona baino gehiagok parte hartzen duten ekitaldian saihestea, eta Neguko Españako Txapelketaren zifrak, kopuru horren inguruan dabil.

 

Osakidetzako gomendion artean, honakoak daude:

 

 

Informazio gehiago topatu dezakezue esteka honetan:

https://www.euskadi.eus/informacion-y-recomendaciones-generales-de-actuacion-en-euskadi-ante-el-nuevo-coronavirus/web01-a2gaixo/es/

 

Slalomeko hautatze proben hasiera ona

Pau Espainia slalomeko bigarren Kopako agertokia izan da eta berriz, 2020ko Españako selekzioa eratzeko selekzio probetarako baliogarri izan da, lehen fasea jokatuz. Oraingoz hasiera ez da txarra izan.

Protagonista argiak, bai Ander Elosegi (S.D.Santiagotarrak) bai Samuel Hernanz (ATSS-a) bi garaipen eskuraturik asteburuan. Baina ez ziren izan podiumerako aukera bat baino gehiagotan igo izan ziren bakarrak. Maialen Chourraut (ATSS) hirugarren izan zen larunbateko jardunaldian eta igandean nagusitasunez irabazi zuen. Leire Goñi-k (ATSS-ak) lau domina eskuratu zituen, urre bat igandean kayakean, zilarra larunbatean bai K-1an bai C-1an eta kanoan brontze bat igandean. Klara Olazabal (S.D.Santiagotarrak) zilarra eta brontzea izan zen larunbatean eta igandea hurrenez hurren kanoan. Maite Odriozola (ATSS-a) izan zen lehena larunbatean eta bigarrena kayakean igandean. Eta Martin Arruabarrena (S.D.Santiagotarrak) brontzea izan zen larunbatean eta zilarra kayakean igandean. Xanet Etxarri zilarra izan zen ere Kanoa juniorrean eta kayakean brontzean, igandean. Raul Barba (ATSS-a) beterano kategorian, zilarra izan zen  larunbata eta brontzea igandean.

Guztira guztira asteburu guztian lortutakoak 27 domina izan ziren.

Nabarmenduz, Olatz Arregi-ren (ATSS) garaipena kayakean larunbatean. Miren Lazkano-rena (ATSS) bezala  kanoan igandean. Brontzea Izar Garciak (S.D.Santiagotarrak) emakumezko junior kayakean, baita ere, bere taldekide den,  Oier Rodriguez Kanoa juniorrean. Haritz Azanza (S.D.Santiagotarrak) zilarra izan zen ere kayak juniorrean.

Igandean, Markel Imaz-ek  (ATSS) kanoa gizon juniorretan zilarra eskuratu zuen.

Kluben sailkapenean, Atletiko San Sebastian bigarren izan zen eta S.D.Santiagotarrak hirugarren.

Oraindik Españako selekzioko kideak aukeratzeko, La Seu d’Urgell-en, martxoaren 21 eta 22an jokatuko Españako Kopako hirugarren proba jokatu beharko da.

Azkenik Joko Olinpikoetarako azken hautatze proba Londresen jokatuko delarik, apirila hasieran.

 

 

Canoa Klinika

Datorren martxoaren 21ean Irun-en Canoa klinika antolatuko da.

Helburua, Euskadin canoa modalitatea indartzea izango da. Egun ditugun kanoisten jarraipen bat egin eta laguntza teknikoa, zein formakuntza eta klubetan kanoa ezarri nahi duten teknikariei laguntzea izango da.

Goizean jardunaldi teorikoagoa izango da, arratsaldean baino.

Izenemateak, datorren martxoaren 18, asteazkena baino lehen egin beharko dira, federaziora partehartzaileen datuak bidaliz: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Euskadiko Neguko Txapelketa jokatu da

S.D.Santiagotarrak izan da Euskadiko Neguko Txapelketako antolatzailea. Haize bortitzak lehia gogortu zuen, baina gure kirolari onenak bertan izan genituen lehiatzen.

Gizonezko senior K-1ean, Iñigo Peña (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K) izan en garailea, emakumezko K-1ean Begoña Lazkano (Donostia Kayak K.E.) en gizonezko canoan, Roberto Rivas (S.D.Santiagotarrak).

Gizonezko 23 urtez azpiko mailan, Jon Moreno (S.D.Santiagotarrak) izan zen garailea, emakumezko 23 urtez azpiko mailan berriz, Irati Osa (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K.).

Gizonezko junior K-1ean, Alex Anatol (S.D.Santiagotarrak) izan zen garailea, emakumezko junior K-1ean Aiora Irazu (Donostia Kayak K.E.) eta Maria Esarte (C.N.Pamplona) emakumezko junior C-1ean.

Aimar Platero (S.D.Santiagotarrak) izan zen lehena gizonezko kadete K-1ean, Maddi Tarragona (Pasaia Kayak 2005 K.K.) eta gizonezko kadete C-1ean, Ibai Tolosa (C.P.Pamplona).

Beteranotan, 50 urtetik gora, Xabier Osa (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K.) izan zen azkarrena, 50 urtetik beherako beteranotan, Jon Lazkano (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K.). Emakumezko beteranotan Maite Etxabe (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K.) eta gizonezko beterano -1ean Javier Martinez.

Epaileen eguneratze jardunaldiak

Pasaden larunbatean, epaileek eta emaitzen kudeaketan interesa zuen edonork, slalom zein ur bizi eta itsas-kayak-eko eguneratze jardunaldiak izan zituzten. Emaitzen kudeaketa programa sakontasunez ezagutzeko asmoz. Horrez gain, araudiak eguneratu eta birpasatzeko ere balio izan zuten saioek.

 

Jardunaldiak oso erabilgarriak suertatu ziren bertaratuentzako. Berriro ere errepikatu eta antzerako eguneratzen jardunaldi gehiago antolatzeko asmo irmoarekin.

Gipuzkoako Neguko Txapelketa S.D.Santiagotarrak-ek eskuratu zuen

Beste urte batez, Zumaian jokatu zen Neguko Gipuzkoako Txapelketa ur bareetan.

S.D.Santiagotarrak izan zen lehena, bigarren Itxas-Gain Urola Itsas-adarreko P.K. eta hirugarren Pasaia Kayak 2005 K.K.

 

Banakako emaitzei dagokienez, Gizonezko senior mailan, Ion Carballo (Pasaia Kayak 2005 K.K.) izan zen azkarrena, emakumezkoetan, Irati Osa (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K.) eta gizonezko senior C-1ean Aitor Zabala (S.D.Santiagotarrak).

23 urtez azpiko mailan, Jon Morenok (S.D.Santiagotarrak) eskuratu zuen lehen postua.

Junior mailan, lasterketako azkarrena Moises Grijalba (C.P.Pamplona)izan en, Gipuzkoako txapeldun Alex Anatol (S.D.Santiagotarrak) izan zelarik. Emakumezko juniorretan, Eider Amundarain taldekidea izan zen. Emakumezko junior C-1ean, Maria Esarte (C.N.Pamplona) izan zelarik.

Kadeteetan, gizonezko K-1ean, Aimar Platero  (S.D.Santiagotarrak) izan zen lehen sailkatua, emakumezkoetan, Maddi Tarragona (Pasaia Kayak 2005 K.K.) eta gizonezko kadete C-1ea, Ibai Tolosa (C.P.Pamplona).

Gizonezko beteranotan, 50 urtez azpiko mailan, Eñaut Aizpurua (Itxas-Gain Urola Itsas-adarreko P.K.) izan en lehena. Emakumezko beteranotan, Maite Etxabe (Itxas-Gain Urola Itsas-Adarreko P.K.) izan zen garailea.

 

Igande honetan, Martxoak 1, Euskadiko Neguko Txapelketa jokatuko da 9;30htatik Aurrera, Irunen, Bidasoa ibaian.

Contactar

Paseo Anoeta 7 / Anoeta Pasealekua 7

Donostia - San Sebastian

Gipuzkoa

20014

Email: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Tel: 943 051365

Colaboradores

 

  A BILIN 21