Slalomeko hautatze proben hasiera ona

Pau Espainia slalomeko bigarren Kopako agertokia izan da eta berriz, 2020ko Españako selekzioa eratzeko selekzio probetarako baliogarri izan da, lehen fasea jokatuz. Oraingoz hasiera ez da txarra izan.

Protagonista argiak, bai Ander Elosegi (S.D.Santiagotarrak) bai Samuel Hernanz (ATSS-a) bi garaipen eskuraturik asteburuan. Baina ez ziren izan podiumerako aukera bat baino gehiagotan igo izan ziren bakarrak. Maialen Chourraut (ATSS) hirugarren izan zen larunbateko jardunaldian eta igandean nagusitasunez irabazi zuen. Leire Goñi-k (ATSS-ak) lau domina eskuratu zituen, urre bat igandean kayakean, zilarra larunbatean bai K-1an bai C-1an eta kanoan brontze bat igandean. Klara Olazabal (S.D.Santiagotarrak) zilarra eta brontzea izan zen larunbatean eta igandea hurrenez hurren kanoan. Maite Odriozola (ATSS-a) izan zen lehena larunbatean eta bigarrena kayakean igandean. Eta Martin Arruabarrena (S.D.Santiagotarrak) brontzea izan zen larunbatean eta zilarra kayakean igandean. Xanet Etxarri zilarra izan zen ere Kanoa juniorrean eta kayakean brontzean, igandean. Raul Barba (ATSS-a) beterano kategorian, zilarra izan zen  larunbata eta brontzea igandean.

Guztira guztira asteburu guztian lortutakoak 27 domina izan ziren.

Nabarmenduz, Olatz Arregi-ren (ATSS) garaipena kayakean larunbatean. Miren Lazkano-rena (ATSS) bezala  kanoan igandean. Brontzea Izar Garciak (S.D.Santiagotarrak) emakumezko junior kayakean, baita ere, bere taldekide den,  Oier Rodriguez Kanoa juniorrean. Haritz Azanza (S.D.Santiagotarrak) zilarra izan zen ere kayak juniorrean.

Igandean, Markel Imaz-ek  (ATSS) kanoa gizon juniorretan zilarra eskuratu zuen.

Kluben sailkapenean, Atletiko San Sebastian bigarren izan zen eta S.D.Santiagotarrak hirugarren.

Oraindik Españako selekzioko kideak aukeratzeko, La Seu d’Urgell-en, martxoaren 21 eta 22an jokatuko Españako Kopako hirugarren proba jokatu beharko da.

Azkenik Joko Olinpikoetarako azken hautatze proba Londresen jokatuko delarik, apirila hasieran.

 

 

Contactar

Paseo Anoeta 7 / Anoeta Pasealekua 7

Donostia - San Sebastian

Gipuzkoa

20014

Email: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Tel: 943 051365

Colaboradores

 

  A BILIN 21