David Cal-en klase magistrala

Gaur osteguna, apirilak 23, 18.00htan, Españako Piraguismo Federakuntzak antolaturiko saioan, bost domina olinpiko dituen, David Cal arituko da, “Perdiendo el miedo a ganar” lelopean.

Canoistak, piraguismoan izandako hasiera, prestakuntzan izandako aldaketak ziklo olinpiar ezberdinetan, lehiaketei nola egiten zien aurre, estrategiak eta bere lau Joko Olinpikoetan izandako partehartzea, Sidney 2000an erreserba izan zen ezkeroztik, Londres 2012rainokoa errepasatuko du. Behin goi-maila utzita, egungo lanerako egokitzapena eta konfinamendua nola biziko duen azalduko ditu.

Mintegia jarraitzeko, lotura:

https://us02web.zoom.us/j/81514688065 ID de reunión: 815 1468 8065

Argazki eta bideo lehiaketa

Españako Piraguismo Federakuntzak argazki lehiaketa bat antolatu du.

“Yomequedoencasa … pero entrenando”, argazki lehiaketaren bigarren fase bat antolatu du, non, entrenatzeko modu originalak jasotzen dituzten.

 

Lehiaketako oinarriak hemen:    https://rfep.es/wp-content/uploads/2020/04/BASES-DEL-CONCURSO-Yo-me-quedoencasa-2º-fase.pdf

Apirilaren 30arte dago epea argazkiak bidaltzeko. Argazki originalenak, “Aguas Vivas” aldizkarian argitaratuko dira eta bost onenek saria jasoko dute.

 

Honez gain, bideo lehiaketa bat ere antolatu du, “Yomequedoencasa…pero entrenando equilibrio”, bertan, piraguismoaren oinarrietako bat, oreka nola entrenatu litekeen modu original batean azaltzea nahi dutelarik. Gutxienez 10 segunduz aritu beharko da oreka mantentzen. Ahalik eta berma puntu gutxien, oreka puntu txikienak, etab. erabiltzea baloratuko delarik.

Lehiaketa oinarriak hemen: https://rfep.es/wp-content/uploads/2020/04/BASES-DEL-CONCURSO-Yo-mequedoencasa-entrenando_equilibrio.pdf

Bideorik originalenak, Españako Federakuntzako Web orrialdean zintzilikatuko dituztelarik eta lehenengo bostek saria jasoko dute.

Lehiaketa honen epea ere, apirilaren 30ean amaituko delarik.

Higinio Rivero hizlari

Datorre apirilaren 21, asteartea, 11:00htan, Higinio Rivero Españako Federazioaren master class programazioaren marko barruan, hizlari izango da.

Higinio eta Javier Reja arituko dira paracanoeaz hizketan. Javier Reja, Españak Joko Olinpiko batzuetan izan zuen lehenengo paracanoea izan zen. Higiniok berriz, Tokyo-koetan bere parte hartzea ziurtaturik du, aurreko munduko txapelketa bikainean, zazpigarren izan ondoren.

 

Gainditze eredu argia dira, istripu bat jasan ondoren, beraien bizitzak eta jarduerak berregin eta Joko olinpiko batzuetaraino iritsiz.

Xabier Etxanizen hitzaldia “Slalomean barne jokoa”

Gaur, apirilak 16, osteguna, goizeko 11htan, slalom-eko teknikaria den Xabier Etxaniz-ek hitzaldi bat eskainiko du, “slalomean barne jokoa”, Españako Federazioa antolatzen ari den, on-line klase magistralen marko barruan, entretenimendua eta formakuntza eskaintzeko asmoz, Coronavirusaren pandemia dela eta, bizi dugun inaktibitate egoerari aurre egiteko asmoz.

Teknikariak hitzaldi dinamiko eta ikusgarria eskainiko du, non, prestaketa mentalaren inguruko bere ikuspegia azalduko duen eta goi-errendimenduko kirolarientzako aplikagarriak izan daitezkeen erraminten garapena ere erakutsiko duen. Beste modalitate, kirol eta bizitzako esparru batzuetan aplikagarri izan daitezkeelarik .

Berak entrenatzen duen, Maialen Chourraut-en partehartzea izango da, hala nola, slalom-eko koordinatzailea den Guillermo Diez- Canedo eta Zuzendari teknikoa den Ekaitz Saies-ena barne.

Hitzaldia jaraitu ahal izateko, bilerara sartu beharra dago:

 

https://us02web.zoom.us/j/81841163680

ID de seminario web: 818 4116 3680

 

RFEParen egutegia bertan behera geratzen da ekainaren 27 arte RFEPlak jakinarazi du ekainaren 27 arte aurreikusiriko egutegi guztia bertan behera geratu dela. Españako Maratoi, Estilo Libre eta Itsas-kayak-eko txapelketek ere atzerapen bat jasango dutela

RFEPlak jakinarazi du ekainaren 27 arte aurreikusiriko egutegi guztia bertan behera geratu dela.

Españako Maratoi, Estilo Libre eta Itsas-kayak-eko txapelketek ere atzerapen bat jasango dutela adierazten dute, data berria zehazteke dagoelarik. Espezialitateko, txapelketa bat utziko dutelarik.

Baita ere jakiarazten du, egungo egoeraren bilakaera epidemiologikoaren arabera eta Osasun-Autoritate eskudunaren gomendioen baitan, beste erabaki batzuk har litzaketela.

Hauek direlarik bertan behera geratu diren txapelketa eta hautatze probak:

 

Data

Txapelketa

Tokia

Maiatzaren 1

3a Copa de España de Kayak de Mar

La Vila Joiosa (Alicante)

 

Maiatzak 9 eta 10  

2a Copa de España de Maratón

Pontevedra (Galicia)

Maiatzak 9 eta 10  

2a Copa de España de Maratón Master

Pontevedra (Galicia)

Maiatzak 9 eta 10  

4a Copa España Slalom Olímpico

Sin asignar

Maiatzak 9 eta 10  

1o Copa España de Barco Dragón

Sin asignar

Maiatzak 16 eta 17

2a Copa España Sprint Olímpico

Verducido (Pontevedra)

 

Maiatzak 16 eta 17

2o Torneo 1a División Sub21 de Kayak Polo

Banyoles (Girona)

 

Maiatzak 16 eta 17

2o Torneo 3a División Absoluta

Banyoles (Girona)

 

Maiatzak 23 eta 24

Copa España "Jóvenes Promesas" Cadete 1000 m

Verducido (Pontevedra)

 

Maiatzak 23 eta 24

2a Copa de España de Estilo Libre

Sin asignar

Maiatzak 23 eta 24

2a Copa España: Clásica y Sprint y Cto. España Patrullas Clásica

O Barco (Ourense)

 

Maiatzak 23 eta 24

3o Torneo 1a División Absoluta Masculina Kayak Polo

Verducido (Pontevedra)

 

Maiatzak 23 eta 24

3o Torneo 1a División Absoluta Iberdrola Kayak Polo

Verducido (Pontevedra)

 

Maiatzak 23 eta 24

2o Torneo 1a División Sub16 Kayak Polo

Verducido (Pontevedra)

 

Maiatzak 30 eta 31

3o Torneo 2a División Absoluta Kayak Polo

Valdepeñas (Ciudad Real)

 

Ekainak 13 eta 14

3o Torneo de 3a División Absoluta (se disputa junto a 3o Torneo 1a División Sub21)

 Kayak polo

Arcos de la Frontera (Cádiz)

 

Ekainak 13 eta 14

3o Torneo de 1a División Sub 21 Masculina (se disputa junto a 3o Torneo 3a División (Absoluta) Kayak Polo

Arcos de la Frontera (Cádiz)

 

Ekainak 20 eta 21

2a Copa España de Barco Dragón

Sin Asignar

 

Ekainak 20 eta 21

1a Copa España “Jóvenes Promesas” de Slalom

San Miguel-Irún (Guipúzcoa)

 

Ekainak 20 eta 21

4o Torneo de 1a División Absoluta (se disputa junto a 4o Torneo 1a División Iberdrola)

Tres Cantos (Madrid)

 

Ekainak 20 eta 21

4o Torneo de 1a División Absoluta Iberdrola (se disputa junto a 4o Torneo 1a División Masculina)

Tres Cantos (Madrid)

 

Ekainak 21

3a Copa de España de Maratón - Campeonato de España de Ríos y Travesías

Zamora

 

Ekainak 21

3a Copa de España de Maratón Master - Campeonato de España de Travesías Master

Zamora

Zamora

 

Ekainak 27

Copa España "Jóvenes Promesas" Infantil 3000 m

Sin Asignar

 

Ekainak 27

VI Cto. de España Embarcaciones dobles K-2/C-2

Sin Asignar

 

 

Data

Españako selekziorako hautaketa probak

Maiatzaren 13tik 17ra

Selectivo Junior y Sub-23 + Copa de España II

 

 

Honez gain, RFEP-lak bere bulegoak publikoari arretaz itxiak geratuko direla jakinarazi du apirilaren 26arte.

Harremanetan jartzeko, departamendu bakoitzari dagokion posta elektroniko bidez, edo email helbide orokorraren bitartez egitea egongo delarik, Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Beldurretan arraunean estreinaldia

Pasaden martxoaren 26ean aurre-estreinaldia izan ondoren, gaur 22:30htan ETB1 eta eitb.eus Beldurretan Arraunean dokumentala estreinatuko dute, Maialen Chourraut protagonista duelarik.

Bertan, Maialenek Rio-ko Jokoetan urrea eskuratu ondoren, azken ziklo honi nola egin dion aurre kontatzen digute.

 Beldurretan arraunean dokumentalak 2016an txapeldun olinpikoa izan zen eta 2012ko Londresko Olinpiar Jokoetan brontzezko domina irabazi zuen Lasarteko piraguistaren alderik ezezagunena ekarriko digu. Maialen banakako kirol batean metal preziatuena lortzen lehen euskal kirolaria izan zen, duela lau urte. 

Hala ere, Rio de Janeiron domina irabazi zuenetik Tokion lehiatzeko olinpiar pasea berriro lortu arteko prozesu guztia ez da batere erraza izan. Bidenabar, arazo fisikoei aurre  egin behar izan die Maialenek, baita barneko beldurrei ere, eta horietan sakontzen du berak dokumentalean. Horietako batzuk umetatik etorri zaizkion beldurrak dira, eta beste batzuk, bizitzaren gorabeherengatik sortu zaizkionak, beste alderdi batzuk, amatasuna adibidez, maila goreneko piraguismoarekin uztartu behar izateagatik. 

63 minutuko dokumental honetan, Iñigo Asensio zuzendariak modu intimistan jasotzen ditu Maialenek berak egindako adierazpenak, batez ere, Brasilgo lorpen handiaren ondoren etorri den guztiari buruz. Maialen hurbil eta oso zintzo ageri da. Piraguistarenekin batera, bere inguru hurbileneko beste testigantza interesgarri batzuk jasotzen dira, hala nola bere senar eta entrenatzaile Xabier Etxanizenak, bere amarenak eta haurtzarotik lagun izan dituen beste piraguista batzuenak. Piraguista haundiek ere hitz egin dute Maialeni buruz, Londres 2012an zilarra eta Rio 2016an brontzea irabazi zituen Jessica Fox australiarrak, adibidez.

Dokumentala osatzen duten adierazpen horiek eta beste asko jasotzeko, grabazio taldea Rio de Janeiro, Australia, Paue eta La Seu d 'Urgellera joan da, besteak beste. 

 

Basque Team Fundazioaren babesa du lanak, erakundearen beka duen kirolaria baita Chourraut, eta Iñigo Asensio kazetariak zuzendu, eta Korima Filmsek ekoitzi du, EiTBren partaidetzarekin. 

 

 

 

Beldurretan Arraunean

Iñigo Asensioren zuzendaritzapean, Korima Films ekoiztetzeak, “Beldurretan Arraunean” dokumentala ekoitzi du. Bertan protagonista gure txapeldun olinpikoa den Maialen Chourraut delarik.

Aurrestreinaldia martxoaren 27, ostiralean izango da, online eta Basque Team-ek bost gonbidapen zozketatuko ditu.  Horretarako, hiru pausu hauek jarraitu behar dira, zozketan parte hartu ahal izateko:

  1. Basque Team jarraitu sare sozialetan: Facebook, Twitter edo Instagram.
  2. Basque Team etiketatu (@basqueteam Facebooken, @BATbasqueteam Twitterren, @basque_team Instagramen).
  3. Kontatu non zinen eta zertan ari zinen Maialen Chourrautek urrezko domina irabazi zuenean 2016ko Rioko Jokoetan.

 

Euskal Kanoe Federakuntzako egoitza itxia aldi batetarako

Euskadiko larrialdi sanitarioaren deklarazioa dela eta, eta koronabirusaren hedapena geldiarazten laguntzeko, Euskal Kanoe Federakuntzak jakinarazten du martxoaren 17tik aurrera (asteartea), eta beste adierazpen bat egin arte, telelanaren bidez arituko dela.

Gure web orria eguneratzen joango gara azken berriekin eta edozein kontsultarako edo harremanetarako email bidez, honako helbide honetan:     Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. Horrela, zuen beharrei erantzuten jarraituko dugu.

Osasun publikoa eta Eusko Jaurlaritzak ezarritako jarraibideei erantzuteko,
neurri honek sortu ditzakeen eragozpenak sentitzen ditugu.

RFEParen egutegia bertan behera geratzen da apirilaren 26 arte

RFEPlak jakinarazi du apirilaren 26 arte aurreikusiriko egutegi guztia bertan behera geratu dela.

Baita ere jakiarazten du, egungo egoeraren bilakaera epidemiologikoaren arabera eta Osasun-Autoritate eskudunaren gomendioen baitan, beste erabaki batzuk har litzaketela.

Hauek direlarik bertan behera geratu diren txapelketa eta hautatze probak:

Data

Txapelketa

Tokia

Apirilak 10 eta 11

Segre Cup de Slalom (Prueba de Carácter internacional)

La Seu y Ponts (Lleida)

Apirilak 18 eta 19

Copa de España de 1.000m

Trasona (Asturias)

Apirilak 18

2ª Copa de España de Kayak de Mar

Vigo (Pontevedra)

Apirilak 18 eta 19

2º Torneo 1ª División Abs. de Kayak Polo

Burriana (Castellón)

Apirilak 18 eta 19

2º Torneo 1ª División Abs. Iberdrola de Kayak Polo

Burriana (Castellón)

Apirilak 18 eta 19

Copa Pirineos de Slalom (Prueba de Carácter internacional)

La Seu (Lleida)

Apirilak 18 eta 19

1º Torneo 1ª División Sub 16 de Kayak Polo

Burriana (Castellón)

Apirilak 25 eta 26

XII Torneo Internacional Superpolo (Prueba de Carácter internacional)

Madrid

Apirilak 25 eta 26

Campeonato de España JJPP Cadete e Infantil

Banyoles (Gerona)

Apirilak 25 eta 26

Copa de España de Estilo Libre

Salt (Girona)

Apirilak 25 eta 26

2º Torneo 2ª División Abs de Kayak Polo

Burriana (Castellón)

 

Data

Españako selekziorako hautaketa probak

Martxoaren 13tik 19ra

Controles Proyecto K-4 500m

Apirilaren 3

Selectivo K-1 200m

Apirilaren 4 eta 5

Selectivo Fase 3 de Slalom

Apirilaren 14tik 17ra

Controles Proyecto K-4 500m

Apirilak 18 eta 19

Selectivo Paracanoe (en Copa de España)

Apirilak 20 eta 21

Selectivo Fase 1 Slalom

Apirilak 22 eta 23

Selectivo de Canoa

 

Honez gain, martxoaren 16tik eta hamabost egunez, RFEP-lak bere bulegoak publikoari arretaz itxiak geratuko direla jakinarazi du.

Harremanetan jartzeko, departamendu bakoitzari dagokion posta elektroniko bidez, edo email helbide orokorraren bitartez egitea egongo delarik, Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Contactar

Paseo Anoeta 7 / Anoeta Pasealekua 7

Donostia - San Sebastian

Gipuzkoa

20014

Email: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Tel: 943 051365

Colaboradores

 

  A BILIN 21