Beldurretan arraunean estreinaldia

Pasaden martxoaren 26ean aurre-estreinaldia izan ondoren, gaur 22:30htan ETB1 eta eitb.eus Beldurretan Arraunean dokumentala estreinatuko dute, Maialen Chourraut protagonista duelarik.

Bertan, Maialenek Rio-ko Jokoetan urrea eskuratu ondoren, azken ziklo honi nola egin dion aurre kontatzen digute.

 Beldurretan arraunean dokumentalak 2016an txapeldun olinpikoa izan zen eta 2012ko Londresko Olinpiar Jokoetan brontzezko domina irabazi zuen Lasarteko piraguistaren alderik ezezagunena ekarriko digu. Maialen banakako kirol batean metal preziatuena lortzen lehen euskal kirolaria izan zen, duela lau urte. 

Hala ere, Rio de Janeiron domina irabazi zuenetik Tokion lehiatzeko olinpiar pasea berriro lortu arteko prozesu guztia ez da batere erraza izan. Bidenabar, arazo fisikoei aurre  egin behar izan die Maialenek, baita barneko beldurrei ere, eta horietan sakontzen du berak dokumentalean. Horietako batzuk umetatik etorri zaizkion beldurrak dira, eta beste batzuk, bizitzaren gorabeherengatik sortu zaizkionak, beste alderdi batzuk, amatasuna adibidez, maila goreneko piraguismoarekin uztartu behar izateagatik. 

63 minutuko dokumental honetan, Iñigo Asensio zuzendariak modu intimistan jasotzen ditu Maialenek berak egindako adierazpenak, batez ere, Brasilgo lorpen handiaren ondoren etorri den guztiari buruz. Maialen hurbil eta oso zintzo ageri da. Piraguistarenekin batera, bere inguru hurbileneko beste testigantza interesgarri batzuk jasotzen dira, hala nola bere senar eta entrenatzaile Xabier Etxanizenak, bere amarenak eta haurtzarotik lagun izan dituen beste piraguista batzuenak. Piraguista haundiek ere hitz egin dute Maialeni buruz, Londres 2012an zilarra eta Rio 2016an brontzea irabazi zituen Jessica Fox australiarrak, adibidez.

Dokumentala osatzen duten adierazpen horiek eta beste asko jasotzeko, grabazio taldea Rio de Janeiro, Australia, Paue eta La Seu d 'Urgellera joan da, besteak beste. 

 

Basque Team Fundazioaren babesa du lanak, erakundearen beka duen kirolaria baita Chourraut, eta Iñigo Asensio kazetariak zuzendu, eta Korima Filmsek ekoitzi du, EiTBren partaidetzarekin. 

 

 

 

Contactar

Paseo Anoeta 7 / Anoeta Pasealekua 7

Donostia - San Sebastian

Gipuzkoa

20014

Email: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Tel: 943 051365

Colaboradores

 

  A BILIN 21