Urrea eta brontzea Slalom-eko Europako Junior eta 23 urtez azpikoen txapelketako lehen jardunaldian.

Pau Etxanizek (ATSS) eta Alex Goñik (ATSS) Urrea lortu zuten 23 urtez azpiko K-1 gizonezkoen patruilan. Aurretik, K-1eko kanporaketak jokatu zituzten, finalerdietara pasatuz, Pauek denborarik onena egin zuen eta Alex bigarren manatik pasa zen.
Haizea Segurak (ATSS) eta Ainara Goikoetxeak (ATSS) brontzea lortu zuten K-1 emakume juniorren patruilan.

2023.bronce.3xk1mujerjunior

Haiek ere K-1 txapelketa jokatu zuten aurretik, Haizeak ezin izan zuen mozketa gainditu eta Ainara 13. sailkatu zen lehen txandan finalerdietara pasatuz.
Ez ziren izan atzo lehian egon ziren bakarrak, Leire Goñi (ATSS) finalerdietara pasa zen 23 urtez azpiko K-1 emakumezkoen bigarren txandatik pasa ondoren. Maite Odriozolak (ATSS) ez zuen hainbeste zorte izan eta bigarren txandan 50 puntuko marka egin ondoren kanporatu zuten.

Aitor Iriondok (S.D.Santiagotarrak) junior mailako K-1 txapelketa jokatu zuen, finalerdietara pasatuz, bigarren txandan laugarren izan ondoren. Alex Segura (ATSS) gaur hasiko da Europako Txapelketan 23 urtez azpiko C-1 patruilarekin. Oier Diaz (S.D.Santiagotarrak) gaztea ere gaur estreinatuko da nazioarteko hitzordu batean, C-1 junior mailako gizonezkoarekin eta dagokion patruilarekin. Izar Garciak (S.D.Santiagotarrak) C-1 txapelketa jokatuko du emakume juniorrekin eta patruilarekin.

Eta azkenik, Xuban Goikoetxea (ATSS) bere taldekideekin batera Kayak Cross-en estreinatzeko geratuko da.

Facebook
Twitter
LinkedIn
Email
Euskalkanoe
Resumen de privacidad

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.