Slalom Extremaren estreinaldia Espainiako txapelketan

Lehen aldiz jokatu da Espainiako Extrem Txapelketa, Espainiako Slalom Txapelketarekin bat eginez.
Dominen errekorra, 12 domina jokoan egotetik, 3 gizonezko seniorretan, 3 emakumezko seniorretan, 3 emakumezko juniorretan eta 3 gizonezko seniorretan, 10 lortu dira, gizonezko senior urrea eta emakumezko senior urrea izan ezik, gainerako domina guztiak euskal palistentzat izan ziren.
Urrezko domina Olatz Arregirentzat (ATSS), emakumezko seniorretan, emakumezko juniorretan Malen Gutierrez klubeko kideak irabazi zuen eta gizonezko juniorretan Nicolas Gonzalezek (ATSS). Miren Lazkanorentzat (ATSS) zilarra emakumezko seniorretan, Leire Goñi klubkidea junior mailako emakumeetan ere bigarren izan zen, Joan Crespok (S.D.Santiagotarrak) gizonezko seniorretan zilarra eskuratu zuen eta Xuban Goikoetxea (ATSS) bigarren junior mailako gizonetan.
Haizea Segurarentzat (ATSS) brontzea junior mailako emakumeetan, Hasier Rodriguez (S.D.Santiagotarrak) hirugarren izan zen senior mailako gizonetan eta Alex Segura (ATSS) junior mailako gizonetan.

Facebook
Twitter
LinkedIn
Email
Euskalkanoe
Resumen de privacidad

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.