Sei domina lortu dituzte euskal palistek Espainiako Maratoi Erdiko Txapelketan, Aranjuezen jokaturiko txapelketan, apirilaren 20an eta 21ean.
Urre bat, hiru zilar eta bi brontze izan dira lortutako dominak.
Urrea:
– Maialen Vitoria eta Eneritz Aizpiolea (S.D.Santiagotarrak) Emakume Juniorretan K-2.
Zilarra:
– Alex Arana Maroto- Markel Juaristi Luis (S.D. Santiagotarrak) gizonezko Junior K-2
– Javier Perez Rodriguez (Getxo Kayaka) Gizon beteranoa K-1 75-79 urte.
– Eñaut Aizpurua Aranzadi- Maite Etxabe Gabarain (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K.) Mistoa Beteranoa 50 <
Brontzea:
– Eider Amundarain Agirre (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K.) 23 urte azpiko emakumea K-1
– Ana Martianena Irisarri (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K.) Emakume kadetea K-1.
Kluben araberako sailkapenean, S.D. Santiagotarrak-ek podiuma eskura izan du, laugarren izanik, eta hamargarren izan da Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K.
Hurrengo hitzordua Euskadiko Maratoi Txapelketa izango da maiatzaren 5ean Zumaian.