Sei domina Espainiako Kayak Cross Txapelketan

Espainiako 4. Slalom Kopa jokatu ondoren, hurrengo egunean Espainiako Kayak Cross Txapelketa jokatu zen Saberon.

Sei izan ziren euskal kirolariek lortutako dominak. Hiru urre, zilar bat eta bi brontze.

Maite Odriozolak (ATSS) emakumezko seniorretan eskuratu zuen lehen postua, Leire Goñi eta Miren Lazkano klubeko kideen aurretik.

Emakumezko Junior mailan, Ainara Azanzak (S.D. Santiagotarrak) eskuratu zuen lehen postua.
Junior gizonezko mailan, Aitor Iriondo (S.D. Santiagotarrak) izan zen irabazlea eta bere taldekidea, Oier Diaz, hirugarren.

Kluben arteko sailkapenean, Atletico San Sebastian izan zen irabazlea eta S.D.Santiagotarrak bigarrena.

Facebook
Twitter
LinkedIn
Email
Euskalkanoe
Resumen de privacidad

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.