Lau final La Seu d ‘Urgelleko Munduko Kopan

Duela gutxi amaitu da La Seu d ‘Urgellen jokatu den Munduko Slalom Kopa eta gure olinpikoek ez dute zorterik izan eta finalerako txartela ukitu arren, ateetan geratu dira, Maialen Chourraut (ATSS) hamaikagarren izan da eta Ander Elosegi (S.D.Santiagotarrak) hamalaugarren.


Pau Etxaniz (ATSS) palista gazteak podiuma ukitu du berriz ere, laugarren izateko. Extremen ez du zorte handirik izan, 34.a izan baita.


Miren Lazkano (ATSS) seigarrena izan da C-1 mailako emakume seniorretan, eta kanporaketetatik kanpo geratu da K-1ean, 32.n izanik, eta Extremen bederatzigarrena izan da final-laurdenetara iritsiz.


Joan Crespo (S.D.Santiagotarrak) zazpigarren izan da K-1 mailako gizon seniorren finalean. Eta 17º extremen, final-zortzirenetaraino iritsiz.


Klara Olazabal (S.D.Santiagotarrak) bederatzigarren izan da emakumezko C-1 seniorretan.


Olatz Arregi (ATSS) 35 izan da extrem-ean.

Hurrengo hitzordua Pauen izango dute Munduko Kopan, Bratislavan jokatuko den Munduko Txapelketara joan aurretik.

Facebook
Twitter
LinkedIn
Email
Euskalkanoe
Resumen de privacidad

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.