Urrea Joan Cresporentzat eta finala Miren Lazkano eta Maialen Chourrautentzat

Pauen jokatu den Munduko Kopako finala bukatuta, Joan Crespok (S.D.Santiagotarrak) Urrezko domina lortu du, Paris-en olinpikoa izango den, slalom extrem modalitate berrian. Modalitate tradizionalean, finalerdietan geratu zen 27. postuarekin.
Zazpigarren postua Miren Lazkanorentzat C-1 emakumetan. K-1ean ezin izan du finalerdietatik pasa, 28. izanez. Extremen final-zortzirenetan geratu da 19. postuan.

Maialen Chourraut (ATSS) zortzigarren izan da K-1eko finalean, kanporaketan, laugarrenen, eta finalerdian, bigarren denborarik azkarrenak markatu ostean, baina finalean zortzigarren postuarekin konformatu behar izan du.
Extremen final-zortzirenetara iritsi da 18. postuan.
Pau Etxaniz (ATSS) 32. izan da K-1ean. 38. amaitu du extremen.
Klara Olazabal (S.D.Santiagotarrak) 13. izan da C-1 emakumezko mailan, finalerako ateetan geratuz. Extremen 33º izan da.
Olatz Arregi 13 izan da extrem modalitatean.
Ander Elosegik (S.D.Santiagotarrak) 19. bukatu du,  gizonezko C-1 finalerdietan.
Hurrengo hitzordua Bratislavan izango da, Munduko Txapelketan, hamabost egunetan.

 

Contactar

Paseo Anoeta 7 / Anoeta Pasealekua 7

Donostia - San Sebastian

Gipuzkoa

20014

Email: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Tel: 943 051365

Colaboradores

 

  A BILIN 21