Zilarra eta brontzea Europako Slalomeko junior eta 23 urtez azpiko mailako txapelketan

Klara Olazabal (S.D.Santiagotarrak) Europako txapeldunorde izendatu zen emakumezko C-1 23 urtez azpiko patruiletan. Gainera, 23 urtez azpiko C-1 Emakumezko zein K-1 mailan aritu zen, 11. eta 24. geratuz, hurrenez hurren, eta C-1 Emakumea 23 urtez azpikoan banakako finalera pasatzeko zorian geratu zen. 23 urtez azpiko K-1 emakume patruilan zazpigarrenak izan ziren.
Pau Etxanizek (ATSS) ere domina eskuratu zuen 23 urtez azpiko K-1 patruilan, brontzezkoa. Eta dominatik hasperen batera geratu zen 23 urtez azpiko K-1ean, non lehen laurak segundo erdiko tartearekin sartu ziren. Extremen 19. geratu zen.


Leire Goñi (ATSS) ere finalista izan zen emakumezko junior mailan K-1, zortzigarren postuan. Junior mailako emakumezko C-1 ere aritu zen, non finalerdietan geratu zen, 18. izan zelarik. Patruiletan 11. eta 9. izan ziren K-1ean eta C-1ean, hurrenez hurren. Slalom extremean finaletik kanpo geratu zen, bosgarren postuan.
Markel Imaz (ATSS) bederatzigarren izan zen C-1ean, eta zazpigarrena patruilan.
Nora Lopez (ATSS) 20.a izan zen C-1 junior mailan, bederatzigarrena patruilan eta 18.a extrem slalomean.
Gainerako parte-hartzaileek zorte txarragoa izan zuten, ezin izan baitzuten kanporaketen fasea gainditu.
Olatz Arregi (ATSS) 23. izan zen 23 urte azpiko emakume K-1ean, eta zazpigarren patruilan. Slalom extrem delakoan hamaikagarrena.
Nicola Gonzalez (ATSS) 16. izan zen slalom extrem gizon juniorrean.
Haizea Segura (ATSS) 22. izan zen junior mailan K-1 eta 11. patruilan. Maite Odriozola (ATSS) 23. sailkatu zen K-1 emakume juniorrean, eta patruilako taldea osatu zuen haizea eta Leire Goñirekin batera.
Malen Gutierrez (ATSS) 24. izan zen junior mailan c-1 mailan, patruilan 9. Leire Goñi eta Nora Lopezekin batera.
Haritz Azanza (S.D.Santiagotarrak) 28. izan zen C-1ean eta 34. K-1ean juniorrean. 7.a C-1 patruilan eta 17.a K-1eko patruilan.

Contactar

Paseo Anoeta 7 / Anoeta Pasealekua 7

Donostia - San Sebastian

Gipuzkoa

20014

Email: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Tel: 943 051365

Colaboradores

 

  A BILIN 21