Slalom-ak bosgarren martxa sartuta du

Joan den asteburuan jokatu zen La Seu d 'Urgellen Espainiako Kopako 2. Proba. Hautatze proben aurre sailkatze probak zirelarik, martxoaren 20-21eko eta 27ko eta 28ko La Seu eta Paueko hautaprobetarako iragazki gisa baliagarri zirelarik. Horrela, nazioarteko hitzorduetara joango diren taldeak zehaztuta geratuko dira.

Gure emakume kirolariek 14 domina irabazi dituzte, gizonek bezainbeste.
Lehen jardunaldian, Maialen Chourrautek (ATSS) K-1 senior mailan irabazi zuen, bere klubeko kidea den Leire Goñik junior mailan gauza bera eginez, baina gainera bikoiztu egin zuen, kanoa mailan beste urrezko domina bat lortuz.

Bigarren jardunaldian, bai Maialenek eta bai Leirek emaitzak errepikatu zituzten K-1ean, Nora Lopezek (ATSS) emakumezko junior C-1ean ere urrea eskuratu zuen,  Miren Lazkanok emakumezko Senior C-1ean.


Olatz Arregik (ATSS) K-1 seniorretan, Klara Olazabalek (S.D.Santiagotarrak) C-1 seniorretan eta Maite Odriozolak (ATSS) K-1 juniorretan, zilarrezko domina lortu zuten lehen jardunaldian; bigarrenean, Maitek emaitza errepikatu zuen eta Malen Gutierrez (ATSS) gehitu zitzaion C-1 juniorretan.

Izar Garcia (S.D.Santiagotarrak) lehen jardunaldian hirugarren izan zen C-1 junior mailan eta Malen Gutierrez bigarren jardunaldian.
Emakumeen lorpenei, gizonezkoek lortutako dominak gehitu behar zaizkie, lehen jardunaldian 5 urre, zilar bat eta brontze bat.
Bigarren jardunaldian urre bat, 4 zilar eta bi brontze.

Guztira 28 domina.

Klubekako sailkapenean, lehen jardunaldian, garaipena ATSSrentzat eta hirugarren postua Santiagotarrakentzat izan ziren.

Bigarren jardunaldian, Atletico San Sebastian bigarren izan zen eta Santiagotarrak hirugarren.

Contactar

Paseo Anoeta 7 / Anoeta Pasealekua 7

Donostia - San Sebastian

Gipuzkoa

20014

Email: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Tel: 943 051365

Colaboradores

 

  A BILIN 21