COVID NEURRI BERRIAK

Atzo, urriak 26, dekretu berri bat argitaratu zuen Eusko Jaurlaritzak, COVID-19Ak eragindako pandemiari eusteko neurri eta murrizketa berriekin.
Kirolaren gaiari dagokionez, honako hau da testuan nabarmenena:

14.– Kirol-instalazioak eta kirol-lehiaketak, -ekitaldiak eta -ikuskizunak egitea.

14.1.– Taldeko edozein kirol-jarduera eten egiten da. Bakarka bakarrik egin ahal izango da kirola. Salbuetsita daude gimnasioetan programatutako ikastaroak edo jarduerak, betiere maskara erabilita, bai eta lehiaketa profesionalean edo erdi-profesionalean murgilduta dauden taldeen entrenamenduak eta kirol-lehiaketak ere.

Talde federatuen edo eskolakoen kirol-entrenamenduak baimenduta daude, seiko taldeetan.

Eten egiten da profesionala edo erdi-profesionala ez den talde federatuen lehiaketa, bai eta 2007. urtean eta hurrengoetan jaiotako ikasleek parte hartzen duten eskola-kiroleko lehiaketak ere, hau da, eskola-orduetatik kanpo eta eskolatze-aldian (16 urtera arte) ikastetxeetan, kirol-instalazio publikoetan edo pribatuetan (kirol-klubetan, esaterako) egiten diren kirol-jarduera antolatuak.

14.2.– Kirol-instalazioetan, baimenduko den gehieneko edukiera izango da instalazioaren edukiera baimenduaren % 50. Taldean ematen diren eskoletan, gehienezko parte-hartzaile kopurua 6 lagunekoa izango da talde bakoitzeko, eta eskola ematen den espazioan puntu honetan ezarritako gehieneko edukiera errespetatuko da.

14.3.– Espazio itxietan egiten diren lehiaketek, ekitaldiek eta kirol-ikuskizunek arriskuak murrizteko plan bat izan beharko dute, eta Osasun Publikoaren Zuzendaritzak ebaluatuko du plan hori. Nolanahi ere, baimendutako edukieraren % 50eko edukiera izan dezakete, gehienez ere 400 pertsonakoa. Instalazioetan pertsonen arteko segurtasun-distantzia mantentzeko beharrezko neurriak ezarri beharko dira, edo, halakorik ezean, babes fisikorako neurri alternatiboak baliatuko dira. Maskara erabiltzea nahitaezkoa izango da, nahiz eta pertsonen arteko segurtasun-distantzia 1,5 metrokoa izan. (Bizikidetza-unitateen kasuan izan ezik, halakoetan ondoz ondoko eserlekuetan eseri ahalko dira eta). Ikus-entzuleak eserita egon beharko dira eta aulkia aurrez esleitzea eskatuko da.

14.4.– Aire zabalean egiten diren lehiaketek, ekitaldiek eta kirol-ikuskizunek arriskuak murrizteko plan bat izan beharko dute, eta Osasun Publikoaren Zuzendaritzak ebaluatuko du plan hori. Nolanahi ere, baimendutako edukieraren % 50eko edukiera izan dezakete, gehienez ere 600 pertsonakoa. Instalazioetan pertsonen arteko segurtasun-distantzia mantentzeko beharrezko neurriak ezarri beharko dira, edo, halakorik ezean, babes fisikorako neurri alternatiboak baliatuko dira. Maskara erabiltzea nahitaezkoa izango da, nahiz eta pertsonen arteko segurtasun-distantzia 1,5 metrokoa izan. (Bizikidetza-unitateen kasuan izan ezik; horiek ondoko eserlekuetan eseri ahalko dira). Ikus-entzuleak eserita egon beharko dira eta aulkia aurrez esleitzea eskatuko da.

14.5.– Aire zabaleko kirol-lehiaketak publikoarekin egiteko, hala nola arraunketa, atletismoa, bideko txirrindularitza, automobil-rallyak eta antzekoak, arriskuak murrizteko plan bat eduki beharko da, Osasun Publikoko Zuzendaritzak ebaluatuko duena. Dena den, ekitaldia gauzatuko den espazioa edo ibilbidea aurrez mugatuko da, eta espazio edo ibilbide bakoitzean gehienez ere 600 pertsona baimenduko da. Bertaratzen diren edo parte hartzen duten pertsonen artean 1,5 metroko distantzia fisikoa mantenduko da, eta maskara nahitaez erabili beharko da.

Euskadiko Piraguismo Federaziotik badakigu egoera honek nahasmena sortzen duela, eta, horregatik, kontsulta egin zaie Euskal Kirol Federazioen Batasuneko zerbitzu juridikoei, eta erantzunaren zain gaude.

Informazio fidagarria izan bezain laster, argitaratu egingo da, gure afiliatu guztiei jakinarazteko zer aukera dituzten kirolariek mugikortasunari eta entrenamenduei dagokienez, sail juridikotik jakinarazten digutenaren arabera.

Contactar

Paseo Anoeta 7 / Anoeta Pasealekua 7

Donostia - San Sebastian

Gipuzkoa

20014

Email: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Tel: 943 051365

Colaboradores

 

  A BILIN 21