Black Rock
Black Rock 2021.urteko Mundiko Txapelketako eszenatokia izango da, Bude-n.
Marc Woolwardek burutu zuen aurkezpena. Olatu eta kokapen posible ugari zituen ingurua zela nabarmendu zuen. Antolatzaileek bost agertokitan egiten dute lan, baina Black Rockaren aldeko apustua egiten dute. Parte-hartzaileek zalantzak argitu ahal izan zituzten kokapenei, logistikari eta abarri dagokienez.
Baina ez zen mundu mailako olatu bakarra izan, Alejo Pachechok Costa Ricatik, Salsa Bravaren olatua aurkeztu zuen, indar handiko olatua, koralezko hesi baten gainean, hodi handiekin.
Dessie Mcglincheyk, besteak beste, MiniMundaka, Easky Left izeneko olatua aurkeztu zigun, gaztelu batez babestua, non surflari pilaketa urria nabarmendu zen.
Jorge Anchorenak, Mar de Platan, olatu ugari aurkeztu ahal izan zituen, hainbat eszenatoki, ezaugarri ezberdinekin eta barietate handiarekin.
Jardunaldiak aldi bereko itzulpena izan zuen Irati Bordagarayren lanari esker.
Lotura honetan topatuko duzue jardunaldia:
https://www.youtube.com/watch?v=zNOT61et_xI&feature=youtu.be