Gipuzkoako Neguko Txapelketa S.D.Santiagotarrak-ek eskuratu zuen

Beste urte batez, Zumaian jokatu zen Neguko Gipuzkoako Txapelketa ur bareetan.

S.D.Santiagotarrak izan zen lehena, bigarren Itxas-Gain Urola Itsas-adarreko P.K. eta hirugarren Pasaia Kayak 2005 K.K.

 

Banakako emaitzei dagokienez, Gizonezko senior mailan, Ion Carballo (Pasaia Kayak 2005 K.K.) izan zen azkarrena, emakumezkoetan, Irati Osa (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K.) eta gizonezko senior C-1ean Aitor Zabala (S.D.Santiagotarrak).

23 urtez azpiko mailan, Jon Morenok (S.D.Santiagotarrak) eskuratu zuen lehen postua.

Junior mailan, lasterketako azkarrena Moises Grijalba (C.P.Pamplona)izan en, Gipuzkoako txapeldun Alex Anatol (S.D.Santiagotarrak) izan zelarik. Emakumezko juniorretan, Eider Amundarain taldekidea izan zen. Emakumezko junior C-1ean, Maria Esarte (C.N.Pamplona) izan zelarik.

Kadeteetan, gizonezko K-1ean, Aimar Platero  (S.D.Santiagotarrak) izan zen lehen sailkatua, emakumezkoetan, Maddi Tarragona (Pasaia Kayak 2005 K.K.) eta gizonezko kadete C-1ea, Ibai Tolosa (C.P.Pamplona).

Gizonezko beteranotan, 50 urtez azpiko mailan, Eñaut Aizpurua (Itxas-Gain Urola Itsas-adarreko P.K.) izan en lehena. Emakumezko beteranotan, Maite Etxabe (Itxas-Gain Urola Itsas-Adarreko P.K.) izan zen garailea.

 

Igande honetan, Martxoak 1, Euskadiko Neguko Txapelketa jokatuko da 9;30htatik Aurrera, Irunen, Bidasoa ibaian.

Contactar

Paseo Anoeta 7 / Anoeta Pasealekua 7

Donostia - San Sebastian

Gipuzkoa

20014

Email: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Tel: 943 051365

Colaboradores

 

  A BILIN 21