Atletico San Sebastian Euskadiko slalom-eko 3.proban garaile

Atletico San Sebastian San Miguelen jokaturiko Euskadiko Slalom-eko kopan garaile izan zen. Pau-n jokatuko den Españako koparen aurrekaria izan zen  eta bertan, 2020ko nazioarteko probetan aritzeko plazak jokoan egongo dira.

Gizonezko senior K-1ean Hasier Rodriguez (S.D.Santiagotarrak) izan zen garaile, juniorretan, Oier Rodriguez taldekidea, kadeteetan Javier Arruabarrena S.D.Santiagotarrak-eko palista izan zen azkarrena. Beteranoetan, Luis Martin (C.D.Forunta) izan zen irabazlea.

 

Emakumezko senior K-1ean Olatz Arregi (ATSS) izan zen azkarrena. Junior mailan Xanet Etxarri (ATSS) eta kadeteetan, Leire Goñi Atlético San Sebastianekoa baita ere.

Gizonezko kanoetan, Lucas Hives (ATSS) izan zen lehena, junior mailan Oier Rodriguez (S.D.Santiagotarrak) bere bigarren urrea eskuratuz eta kadeteetan, Markel Imaz (ATSS).

Emakumezko kanoan, Xanet Etxarri (ATSS) seniorretan garailea izan zen bere bigarren urrea eskuratuz. Leire Goñik (ATSS) ere bere bigarren urrea eskuratu zuen emakumezko kadeteetan.

 

Contactar

Paseo Anoeta 7 / Anoeta Pasealekua 7

Donostia - San Sebastian

Gipuzkoa

20014

Email: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Tel: 943 051365

Colaboradores

 

  A BILIN 21