Slalom-eko kopako 2.proba ospatu da
Larunbatean, egun hotz batekin, San Miguelen ospatu zen Euskadiko Slalom-eko 2.proba.
Atletiko San Sebastian izan zen kluben sailkapen nagusian lehena, S.D.Santiagotarrak bigarren eta Beti Busti K.E. hirugarren.
Banakako emaitzei dagokienez, C-2 mixto juniorretan, Itxaso Garcia eta Haritz Azanza (S.D.Santiagotarrak) izan ziren garaile, C-2 Mixto cadetetan, Izar Garcia eta Aitor Iriondo (S.D.Santiagotarrak). Gizonezko senior K-1ean Hasier Rodriguez (S.D.Santiagotarrak) izan zen irabazlea, K-1 juniorretan, Haritz Azanza taldekidea eta gizonezko kadete K-1ean Javier Arruabarrena (S.D.Santiagotarrak). Gizonezko Beterano K-1ean Urko Zabaleta (S.D.Santiagotarrak) izan zen azkarrena.
Emakumezko Senior K-1ean Miren Lazkano (ATSS) izan zen garailea, emakumezko juniorretan, Xanet Etxarri taldekidea eta emakumezko kadeteetan Leire Goñi (ATSS). Emakumezko kanoistetan, Miren Lazkanok eta Leire Ganak K-1ean egin bezala, hemen ere garaipena eskuratu zuten.
Gizonezko kanoistetan, senior mailan, Aitor Garmendia (ATSS) izan zen garailea, Juniorretan, Oier Rodriguez (S.D.Santiagotarrak) eta kadete mailan Markel Imaz (ATSS).