Sprinteko nazioarteko proben denboraldi hasiera
Bihar emango zaio hasiera nazioarteko esprint denboraldiari Szegeden, Europako sailkapen olinpikoaren lehiarekin.
Begoña Lazkanok (Donostia Kayak K.E.) azken txartel olinpikoa lortzeko borrokatuko du K-2 500m proban, Laia Pelach kataluniarrarekin batera. Irabaziz gero, Espainiak posible diren plazak baino kirolari gehiago izango lituzke, eta K-2ko palista bakarra eraman beharko luke. Baldin eta Begoñak ez badio, Isabel Contreras Ceutiari irabazten, ostiraletik aurrera jokatuko den Munduko Kopan. K-1 500m proban emaitza onena lortzen duena Joko Olinpikoetara joango den palista izango da. Bi egoerak emango balira, Begoña Parisko K-1ean eta K-2an lehiatzeko moduan egongo litzateke.
Bien bitartean, Higinio Riverok (Plentzia P.T.) Munduko Paracanoe Txapelketa jokatuko du VL2 200m-an.
Zorte on!