Slalomeko Euskadiko Kopako hirugarren proba egin da

Donostiako Atletiko San Sebastiánek  irabazi zuen kluben arteko sailkapen Nagusia, S.D.Santiagotarrak bigarren izan zen eta Beti Busti K.E. hirugarren.

Banakako emaitzei dagokienez, Aitor Iriondo (S.D.Santiagotarrak) izan zen lehen sailkatua gizonezko senior K-1ean, gizonezko juniorretan, bere taldekidea,Unai Santacruz izan zen irabazlea, kadete mailan Mario de Teso (ATSS), eta beteranoetan, berriz, Ander Diez (S.D.Santiagotarrak).

Emakume kanoetan, Nora Lopez (ATSS) izan zen azkarrena, emakume juniorretan Haizea Segura klubeko kidea eta kadeteetan Ainhoa Segura haizpa.

Gizonezko kanoan, Alex Segura anaiak (ATSS) lortu zuen garaipena, gizonezko juniorretan, Jon Garasa bere klubeko kideak eta gizonezko kadeteetan Oier Azpillagak (ATSS).

Emakume kayakistetan, senior mailan, Leire Goñi (ATSS) izan zen azkarrena, junior mailan Haizea Segura izan zen irabazlea eta kadeteetan, Maria Garcia (S.D.Santiagotarrak) azkarrena. Beteranoetan, Cristina Martinezek (ATSS) lortu zuen lehen postua.

Patruilen Euskadiko Txapelketari dagokionez, kadete mailako C-1 gizonezkoetan, Julen Bueno, Mario del Teso eta Jon Otegi (ATSS) izan ziren lehenak, senior mailako C-1 mailan, Nicolas Gonzalez, Markel Imaz eta Alex Segura (ATSS), kadete mailako 3x K-1 emakumezkoetan Maria Garcia, Haizea Celaya eta Udane Ortega (S.D.Santiagotarrak) izan ziren irabazleak. Senior mailan, Aitor Iriondo, Javier Arruabarrena eta Hasier Rodriguez (S.D.Santiagotarrak) izan ziren azkarrenak. Emakume seniorretan C-1, Malen Gutierz, Leire Goñi eta Nora Lopez (ATSS) izan ziren irabazleak eta kadeteetan 3x C-1, Ainhoa Seren Telma Garasa eta Ainhoa Segura izan ziren garaileak.

Hurrengo hitzordua, maiatzaren 25ean, Orthez-en izango da, Euskadiko kayak cross kopan.

Contactar

Paseo Anoeta 7 / Anoeta Pasealekua 7

Donostia - San Sebastian

Gipuzkoa

20014

Email: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Tel: 943 051365

Colaboradores

 

  A BILIN 21