Euskadiko Neguko Txapelketa egin da

Eguraldi txarragatik hainbat aldiz atzeratu ondoren, azkenean, martxoaren 17an, Euskadiko Neguko txapelketa udaberriko klimarekin ospatu ahal izan zen.

Emakumezkoetan, senior kategorian, Irati Osa (Itxas-Gain Zumaiako urola Itsas-adarreko P.K.) izan zen garaile absolutua, 23 urtez azpiko kategorian bere klubeko kidea izan zen Josefa Molina garailea. Junior mailan, Eneritz Aizpiolea (S.D.Santiagotarrak) izan zen lehen sailkatua. Kadete mailan, bere klubeko kidea, Nora Arana izan zen irabazlea. Beteranoetan, -50, Maite Etxabe (Itxas-gain Zumaiako urola itsas-adarreko P.K.) izan zen lehen sailkatua, eta +50 kategorian, berriz, Cristina Iraeta (ATSS).

Emakumezko kanoan, Gema Victoriak (Barrika P.T.) irabazi zuen senior mailan.

Gizonezkoetan, kadete mailako K-1ean, garaipena Ibai Aranbururentzat (S.D.Santiagotarrak). Beteranoen kategorian -50, Iñigo Lois (Pasaia Kayak 2005 K.K.) izan zen lehen sailkatua. Alejandro del Val (C.P.Antares) +50 urtetako mailan eta Euskadiko Txapeldun Ramon Gorrotxategi (S.D.Santiagotarrak) izan zelarik. K-1 gizon juniorretan, Asier Aizpurua (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-Adarreko P.k.) izan zen lehen sailkatua. 23 urtez azpiko gizonezkoetan, Aimar Amundarain (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-Adarreko P.k.) izan zen irabazlea. Eta senior kategoriako irabazle absolutua, Martin Egaña (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-Adarreko P.k.).

Paracanoean, Asier Bulman (S.D.Santiagotarrak) izan zen irabazlea.

Gizonezkoen kadete mailan, Odei Gelbenzu (S.D.Santiagotarrak) izan zen lehen sailkatua.

Kluben araberako sailkapenari dagokionez, S.D.Santiagotarrak izan zen lehen sailkatua, Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-Adarra bigarren eta Pasaia Kayak 2005 K.K.

Datorren larunbatean, martxoak 23, Euskadiko K-2 Txapelketa jokatuko da Pasaian.

Contactar

Paseo Anoeta 7 / Anoeta Pasealekua 7

Donostia - San Sebastian

Gipuzkoa

20014

Email: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Tel: 943 051365

Colaboradores

 

  A BILIN 21