2024 Piraguismoko Erdi Mailako Teknikarien Hasierako Ikastaroa

Euskal Kirol Federazioen Batasunak, Euskadiko Kanoe Federazioaren laguntzarekin, piraguismoko Erdi Mailako Teknikarien Hasierako Ziklo Ikastaroa antolatuko du udazkenean.

Horretarako, lehenago, Kirolenek antolaturiko sarrera proba gainditu behar da. Bi sarrera proba ospatuko dira, bat martxoaren 22, martxoaren 8ra bitartean egongo delarik izenemate epea zabalik. Honako lotura honetan egin behar delarik izenematea: https://kirolene.hezkuntza.net/es/sarbide-probak

Eta bigarrena, irailaren 20an izango da, izenemate epea uztailaren 8tik, irailaren 4era bitartean zabalik egongo delarik. Honako loturan izena-eman behar delarik: https://kirolene.hezkuntza.net/es/sarbide-probak

Piraguismoko teknikarien prestakuntzak Erregimen Berezira igaro dira, eta hezkuntza-sistemaren parte dira. Euskal Kirol Federazioen Batasunak zentro baimendu gisa egiaztatuta, eta Euskadiko Piraguismo Federazioaren laguntzarekin, teknikarien ikastaroa emango du, araubide iragankorrean 1. mailako entrenatzaile gisa ezagutzen zena.

Ikastaroari urriaren 4ean emango zaio hasiera., bloke espezifikoarekin.Irailaren 27a baino lehen egin beharko delarik izenematea Euskal Kirol Federazioen Batasunean edo Euskadiko Kanoe Federakuntzan.


Arreta handia jarri behar da izena emateko epeekin, bai ikastaroarenarekin, bai sarrera-probarenarekin, bi izenemate ezberdin, bi epe ezberdinetan burutu behar bait dira.

Edozein zalantza argitzeko, jarri harremanetan Euskal Kanoe Federazioarekin, helbide elektroniko honetan: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. edo 943051365.

Informazio guztia honako esteka hauetan duzue edo prsetakuntza-ikastaroen atalean:


Ikastaroaren deialdia

 

Contactar

Paseo Anoeta 7 / Anoeta Pasealekua 7

Donostia - San Sebastian

Gipuzkoa

20014

Email: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Tel: 943 051365

Colaboradores

 

  A BILIN 21