Euskadiko slalom kopako 2. proba egin da

Pasa den larunbatean, otsailak 3, ospatu zen slalomeko Euskadiko Kopako bigarren proba San Miguelen, non Atletico San Sebastianek taldekako garaipena lortu zuen, ondoren S.D. Santiagotarrak eta hirugarren postuan Donostia Kayak K.E.

Banakako emaitzei dagokienez, Pau Etxanizek (ATSS) K-1 irabazi zuen senior mailan, junior mailan Lauren Lacabanne (S.D.Santiagotarrak) izan zen azkarrena, kadete mailan Mario del Teso (ATSS) izan zen garaile eta beteranoan Ander Diez (S.D.Santiagotarrak).

Kanoa emakumezkoetan, Nora Lopez (ATSS) lehen postuan senior mailan sailkatu zen,  junior mailan, bere klubeko kidea den Haizea Segurak irabazi zuen eta bere ahizpa txikia den Ainhoa Segurak, kadete maila eskuratu zuen garaipena.

Kanoa gizonezkoetan, senior mailan, Markel Imazek (ATSS) irabazi zuen, juniorretan, Jon Garasa taldekideak eta Oier Azpillaga Atletiko San Sebastianekoak, kadeteetan..
Kayak emakumezkoetan, Maialen Chourrautek (ATSS) nagusitasunez irabazi zuen, Haizea Segurak (ATSS) bere bigarren urrezko domina eskuratu zuen junior mailan eta Maria Garcia izan zen (S.D.Santiagotarrak) azkarrena, emakume kadeteetan. Emakume beteranoetan, Cristina Martinez (ATSS) izan zen irabazlea.
Hurrengo hitzordua Espainiako Slalom Ligako lehen proba izango da, Mondarizen, otsailaren 24an eta 25ean. Ondoren, Espainiako Selekzioan parte hartzeko, Españako Ligako bigarren eta hirugarren probak egingo dira.

Contactar

Paseo Anoeta 7 / Anoeta Pasealekua 7

Donostia - San Sebastian

Gipuzkoa

20014

Email: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Tel: 943 051365

Colaboradores

 

  A BILIN 21