Emakumeen aurkako indarkeriari EZ nazioarteko eguna

Euskadiko Kanoe Federakuntzatik beste behin ere, berdintasunarekiko konpromiso irmoa erakutsi nahi dugu. Bihar, azaroak 25, Emakumeen aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna da. Egun horretan, mundu osoan emakumeen aurka erabiltzen den indarkeria salatzen da eta herrialde guztietan politikak eskatzen dira indarkeria desagerrarazteko.

Berriki aurkeztu da 2024- 2027 EKFren Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Plana. Kanpoko eta lehiaketako kudeaketaren ardatzetako bat emakumeen aurkako indarkeria desagerraraztea da, 2 helbururekin, sentsibilizazioa eta prebentzioa lantzea eta salaketa/jazarpen kasuen aurrean jardutea.

Gainera, EKFk lankidetza-hitzarmen bat sinatu zuen Eusko Jaurlaritzarekin 2021ean, sexu-jazarpena eta -abusua prebenitzeko

Hitzarmenaren xedea da Euskadiko Kanoe Federazioaren eta Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzaren arteko lankidetza-esparrua ezartzea, kirol-federazioan sexu-jazarpeneko eta sexu-abusuko ekintzak prebenitu, ikertu eta, hala badagokio, zigortzeko.

Euskal Federazioak konpromiso hauek hartzen ditu, besteak beste:

  • Federazio barnean, Sexu-jazarpeneko eta sexu-abusuko ekintzak prebenitzeko eta zehatzeko araudi bat onartzea. Araudi horrek Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzak horretarako ezarritako ereduari jarraituko dio.
  • Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzarekin lankidetzan aritzea, Zuzendaritzak, Euskal Kirol Federazioen Batasunarekin lankidetzan, zehazten edo gauzatzen dituen jardueretan, sexu-jazarpeneko eta sexu-abusuko ekintzak prebenitzeko kirol-federazioaren jardueraren eremuan.
  • Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzak kiroleko sexu-jazarpenari eta sexu-abusuari buruz eta sexuan oinarritutako jazarpenari buruz argitaratzen duen informazio eta dokumentazio guztia zabaltzea.
  • Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzak Euskal Kirol Federazioen Batasunaren bitartez antolatutako zabalkunde-, prestakuntza- eta sentsibilizazio-kanpaina eta jardunaldietan parte hartzea.

Contactar

Paseo Anoeta 7 / Anoeta Pasealekua 7

Donostia - San Sebastian

Gipuzkoa

20014

Email: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Tel: 943 051365

Colaboradores

 

  A BILIN 21