Eskolartekoen Erkidego Arteko Federazioen Españako Txapelketa jokatu da

Urriaren amaieran denboraleagatik atzeratu ondoren, asteburu honetan Eskola Adineko Federazio Autonomikoen Espainiako Txapelketa jokatu da. Verducido izan da txapelketa horren eszenatokia.
Euskadiko Federazioa bosgarren sailkatua izan da, Galizia izan da garaile, eta ondoren Madril, Andaluzia eta Asturias sailkatu dira.
Banakako emaitzei dagokienez, lau izan dira lortutako dominak.
Asier Bulmanek irabazi du gizonezko kadete paracanoe PK3 mailan, 3000m eta 500mean.

2023.CESA.Asier.bulman
Infantil mailako emakumeetan, Katixa Franco eta June Arrastua hirugarren sailkatu ziren k-2 500m emakumeetan eta K-4an Eider Cecilia eta Nerea Egigurenekin batera urrea eskuratu zuten.

2023.CESA.MIK4

Dominetatik oso gertu geratu ziren, halaber, Nora Arana eta Eneritz Aizpiolea emakumezko kadete K-2an, K-4an, Ana Martinena eta Enara Nuñezekin batera, laugarren sailkatu ziren baita ere.

Eider Cecilia bosgarren izan zen K-1 3000m Infantil mailan. Rodrigo Revenga ere bosgarren izan zen infantil A C-1 500m gizonetan. Markel Vertiz ere bosgarren izan zen infantil  B C-1 gizonezkoetan. Nora Soto emakumezko infantil B C-1 500m. Nora Soto eta Laia Elias bosgarren izan ziren C-2 500m infantil emakumezkoetan. Infantil C-2 mistoan, Rodrigo Revenga eta Laia Elias ere bosgarren izan ziren. Eta Rodrigo Revenga eta Markel Vertiz ere bosgarren izan ziren C-2 500m infantil mailan.

Asier Aizpurua seigarren izan zen  K-1 kadete A mailan. Eider Cecilia Infantil A K-1 500m emakumezketan ere seigarrena izan zen. Laia Elias infantil B C-1 500m emakumezkoetan ere seigarrena izan zen.

Ibai Aranburu infantil A K-1 500m gizonezkoetan zazpigarren izan zen. Katixa Franco zazpigarren izan zen emakumezko infantil A K-1 3000m-an. Iraitz Izagirre, Oinatz Alonso, Ibai Aranburu eta Josu Urbistondo zazpigarren sailkatu ziren Infantil K-4 500m gizonezkoetan. Odei Gelbenzu zazpigarren sailkatu zen Kadete B C-1 500m mailan.
Oinatz Alonso eta Iraitz Izagirre zortzigarren sailkatu ziren infantil K-2 500m gizonezkoetan. Asier Aizpurua, Asis Alvarez, Gaizka Lopez eta Xabat Bergarak osatutako K-4 gizonezko kadeteak ere zortzigarren postua lortu zuen.
Asier Aizpurua a Asis Alvarezekin batera, bederatzigarren sailkatu zen gizonezko kadete K-2 500m. Xabat Bergara eta Ana Martinena bederatzigarren sailkatu ziren K-2an.

Contactar

Paseo Anoeta 7 / Anoeta Pasealekua 7

Donostia - San Sebastian

Gipuzkoa

20014

Email: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Tel: 943 051365

Colaboradores

 

  A BILIN 21