Finalerdietarako urrats sendoekin

2023.mundial.klara

Asteazkenean kanoako mangak jokatu ondoren, Miren Lazkanok (ATSS) seigarren denborarik onena egin zuen eta Klara Olazabalek (S.D.Santiagotarrak) bederatzigarren onena. Gaur, ostirala, 11: 00etatik aurrera finalaurrekoak jokatuko dira, eta 14: 30etatik aurrera finalak. Dominez gain, sari gehigarria ere egongo da, 12 herrialde onenek Pariserako txartela izango dute.

2023.miren.mundial

Atzo, osteguna, kayakistek euren sailkapen txandak jokatu zituzten. Maialen Chourrautek (ATSS) arazorik gabe, 16. denborarik onena eginda, finalerdietarako txartela lortu zuen. Pau Etxanizek (ATSS) ere aurrera egin zuen.

2023.mundial.o.arregi

Olatz Arregik (ATSS), berriz, ez zuen zorte bera izan eta kanporatuta geratu zen.

2023.mundial.pau.3

Kayaken kasuan, 15 plaza egongo dira jokoan Pariserako.

Txapelketa kayak cross-arekin amaituko da, eta diziplina olinpikoa izango da lehen aldiz Parisen.

Zorte on!

Contactar

Paseo Anoeta 7 / Anoeta Pasealekua 7

Donostia - San Sebastian

Gipuzkoa

20014

Email: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Tel: 943 051365

Colaboradores

 

  A BILIN 21