Maialen Chourraut podiumetik oso hurbil munduko kopan

Abuztuaren 31tik irailaren 3ra Slalomeko Munduko Kopa ospatu da Seu d 'Urgellen, Londreseko Munduko Txapelketaren aurretik jokatutako nazioarteko azken proban.
Maialen Chourrautek (ATSS) munduko txapelketari aurre egiteko une bikainean dagoela erakutsi du, slalomean laugarren izan da, finalerdietan denborarik onena eginez eta Parisen lehen aldiz olinpikoa izango den Kayak Cross modalitatean ere laugarren sailkatu da.
Gainerako partaideek ez zuten zorte bera izan eta ez ziren finalera iritsi.
Klara Olazabal (S.D.Santiagotarrak) hamaikagarren sailkatu zen C-1ean, eta Kayak Crossen 15. izan zen.
Miren Lazkano (ATSS) 13. sailkatu zen C-1eko finalaurrekoetan. Oso gertu geratu zen finalista postuetatik eta 26. sailkatu zen kayak cross-ean.
Olatz Arregik (ATSS) ezin izan zituen sailkapen-txandak gainditu K-1ean 45. postuan amaitu zuen. Kayak cross-ean, aldiz, 12. sailkatu zen, eta final-laurdenetan geratu zen.
Gizonezkoen ordezkari bakarra, Pau Etxaniz (ATSS) 20. sailkatu zen finalerdietan. Eta 26. kayak krosean.

Contactar

Paseo Anoeta 7 / Anoeta Pasealekua 7

Donostia - San Sebastian

Gipuzkoa

20014

Email: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Tel: 943 051365

Colaboradores

 

  A BILIN 21